Ismael Igartua, Galbaianeko zuzendaria.
Elkarrizketak 2026ko otsailaren 11

Ismael Igartua (Galbaian): “Patenteak erabili behar ditugu gure balio-proposamena babesteko”

La compañía de origen guipuzcoano acompaña a empresas industriales, centros tecnológicos y universidades en la gestión estratégica de la propiedad industrial e intelectual para proteger la innovación y reducir riesgos.
-

Gaur egun, berrikuntza teknologikoaren emaitzak babestea ezinbesteko baldintza da lehiatzeko. Helburu horrekin ari da lanean Galbaian Intellectual Property, jabetza industrialean eta intelektualean espezializatutako enpresa, zerbitzu integrala eskaintzen diena enpresa industrialei, zentro teknologikoei eta unibertsitateei.

Ismael Igartua zuzendariak azaldu duenez, “patenteen eta marken erregistratzaile hutsak baino gehiago gara”. Patenteei, erabilgarritasun-ereduei, diseinu industrialei, markei, enpresa-sekretuei eta egile-eskubideei buruzko aholkularitza ematen du Galbainek, lehia-abantaila sortzera bideratutako ikuspegi estrategiko batekin. “Erakundeei lagundu nahi diegu hirugarrenen eskubideak urratzeko arriskuak minimizatzen eta haien balio-proposamena babesten”, azpimarratu du.

Testuinguru honetan, patenteek funtsezko zeregina dute enpresa-berrikuntzaren estrategiaren barruan. “Funtsezkoa da berrikuntza teknologikoaren emaitzak babesteko gai izatea, hirugarrenen patenteak urratu gabe berrikuntzak eginez eta garapen horien inguruan esklusibotasun-eremuak lortuz”, adierazi du Igartuak.

Berritzen hasi diren enpresa txiki eta ertain industrialei begira, jabetza industriala hasieratik integratzearen garrantzia azpimarratu du Galbaianeko zuzendariak: “Funtsezkoa da taldearen barruan jabetza industrialaren kudeaketaren ardura esleitzea, eta estrategia bat zehaztea zuzendaritzatik bertatik”.

Horrez gain, patenteak proiektuaren funtsezko hiru unetan kontuan hartzea gomendatzen du: hasieran, patenteak bilatuz teknikaren egoera ezagutzeko; garapenean zehar, eragiketa-askatasunaren analisi batekin; eta merkaturatu aurretik, babestea merezi duten alderdi teknikoak ebaluatuz. “Zorrotz jokatu behar dugu gure garapenen konfidentzialtasunarekin, dagokion patente-eskaera aurkeztu arte; izan ere, munduko nobedadea da patentagarritasun-baldintzetako lehena”, amaitu du.

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.

Lotutako albisteak

NEURTEK,  pintura  eta  estalduren  kalitate-kontroleko  ekipoen  eta  I+G+b  arloko  Europako  hegoaldeko  fabrikatzaile  bakarra
2026/11/18 I+G+B

NEURTEK, pintura eta estalduren kalitate-kontroleko ekipoen eta I+G+b arloko Europako hegoaldeko fabrikatzaile bakarra

Eibarko enpresak I+G+b-ko kalitate-tresnen mantentze-lanak eta kalibrazioa ere eskaintzen ditu.

EPowerLabs-ek  etorkizuneko  mugikortasun  elektrikoa  markatuko  duten  teknologiak  baliozkotzen  ditu  Euskaditik
2026/11/18 Nazioartekotzea

EPowerLabs-ek etorkizuneko mugikortasun elektrikoa markatuko duten teknologiak baliozkotzen ditu Euskaditik

Gipuzkoako enpresak nazioarteko fabrikatzaile eta hornitzaileentzako ingeniaritza entsegu eta zerbitzuak egiten ditu MUBIL Centerreko laborategietatik, non ibilgailu elektrikoen osagaiak probatu eta hobetzen dituen.

Dibal-en  pisu-adierazle  berriak  zehaztasuna,  konektibitatea  eta  kontrol-tresna  aurreratuak  integratzen  ditu  ingurune  zorrotzetarako
2026/11/17 Berrikuntza

Dibal-en pisu-adierazle berriak zehaztasuna, konektibitatea eta kontrol-tresna aurreratuak integratzen ditu ingurune zorrotzetarako

Bizkaiko enpresa liderra da Estatuko balantza-merkatuan, eta DMI720 soluzioa aurkeztu du, industria-inguruneetako eta elikagaien sektoreko eragiketen kudeaketa errazten duena.

i+Med,  zientzialarien  kooperatiba  independentea,  gailu  medikoen  arloan  mundu  mailako  erreferentea
2026/11/16 I+G+B

i+Med, zientzialarien kooperatiba independentea, gailu medikoen arloan mundu mailako erreferentea

Enpresa Gasteizko Euskadiko Parke Teknologikoaren campusean kokatuta dago, eta datozen bost urteetan I+G arloan 20 milioi eurotik gorako zuzeneko inbertsioa egitea aurrez ikusten du

Zerua  Tech:  “Adimen  artifiziala  espazioari  eta  itsasoari  aplikatzen  dion  euskal  enpresa  gisa  sendotu  nahi  dugu”
2026/11/16 Ekintzailetza

Zerua Tech: “Adimen artifiziala espazioari eta itsasoari aplikatzen dion euskal enpresa gisa sendotu nahi dugu”

Bilbon sortutako startupak, Abolfazl Shirazi ikertzaileak sortua, algoritmoak, ikaskuntza automatikoko ereduak eta software aurreratua garatzen ditu espazioaren eta itsas sektorearen arloetarako, eragiketa konplexuak optimizatzen eta emisioak murrizten laguntzeko soluzioekin.

Deiviator,  enpresa-mugikortasunean  laguntzaile  digitala
2026/11/12 Ekintzailetza

Deiviator, enpresa-mugikortasunean laguntzaile digitala

Bizkaiko startupak operazioak sinplifikatzeko eta datuen erabilera adimendunaren bidez eraginkortasuna hobetzeko tresnak garatzen ditu.

WiseCLIN,  saio  klinikoen  arriskuen  kudeaketa  eta  kalitatea  hobetzeko  Qlarix-ek  garatutako  softwarea
2026/11/12 Ekintzailetza

WiseCLIN, saio klinikoen arriskuen kudeaketa eta kalitatea hobetzeko Qlarix-ek garatutako softwarea

Gasteizen 2023an sortutako Arabako konpainiak ikerketa klinikoen jarraipena zentralizatzeko, arrisku posibleak aurreikusteko eta erabakien trazabilitatea hobetzeko plataforma sortu du.

Eusklift  enpresak  autonomia  pertsonala  bermatzen  du  irisgarritasun  soluzioen  bidez
2026/11/11 Nazioartekotzea

Eusklift enpresak autonomia pertsonala bermatzen du irisgarritasun soluzioen bidez

Arabako konpainiak plataforma jasotzaileak eta ate-irekigailu elektronikoak uztartzen ditu, eraikin mota bakoitzerako sarbidea errazteko.

Clodeik  kostuak  murriztu  eta  datuak  babesten  ditu  adimen  artifiziala  erabiltzean

Clodeik kostuak murriztu eta datuak babesten ditu adimen artifiziala erabiltzean

Donostiako start up honek Euskadiko eta Europako enpresek beren AA garatu ahal izatea du helburu, goi-mailako kalkulu-ahalmena baliatuz eta erraldoi teknologikoen mende egon gabe

Ángel  Santurtún  (EHIF):  “Itsas  sektoreak  une  zirraragarria  bizi  du  teknologiaren  ikuspegitik”

Ángel Santurtún (EHIF): “Itsas sektoreak une zirraragarria bizi du teknologiaren ikuspegitik”

Euskal Herriko Itsas Foroaren zuzendari teknikoak itsas ekosistema eraldatzen ari diren digitalizazioaren, automatizazioaren eta konektibitatearen aurrerapenak aztertu zituen Sail Inn Pro jardunaldian.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.