Marta Ratón.

Draxton Atxondok aurrerapausoak eman ditu instalazioaren modernizazioan eta bere industria-gaitasunen errefortzuan

Marta Ratonek zuzentzen duen fabrikak industriako inbertsioan, efizientzia operatiboan eta talentuaren garapenean jartzen du arreta epe ertaineko estrategiaren ardatz gisa
-

Automobilgintzaren sektoreak une bereziki konplexua bizi du Europan, merkatuaren hegakortasunaren, araudi zorrotzaren eta presio lehiakor gero eta handiagoaren ondorioz. Testuinguru horretan, Draxton Atxondok industriaren sendotasunaren posiziotik begiratzen dio etorkizunari eta instalazioen modernizazioaren, efizientzia operatiboaren eta talentuaren garapenaren aldeko apustua egiten du. Made in Basque Countryren leiho honetan Marta Ratonekin, fabrikako zuzendariarekin, hitz egin dugu ziurgabetasuna nola kudeatzen duten, elektrifikazioak eta adimen artifizialak zer rol duten eta 2026rako helburu estrategikoak zein diren jakiteko.

Nola doaz gauzak automobilgintzaren sektorearen inguruan dagoen ziurgabetasuna kontuan hartuta?

Testuingurua ez da erraza, batez ere Europan, automobilgintzaren merkatuak beheranzko joera izan baitu azken urteetan. Eskari ahulagoa, arau-esparru oso zorrotza eta hainbat segmentutan Txinaren konpetentzia indartsu geroz eta handiagoa ere gehitu behar zaizkio horri. Hori guztia dela eta, merkatua askoz ere hegakorragoa eta ziurgabeagoa da egun.

Draxton Atxondon industriako posizio sendoaren posiziotik eta epe luzeko ikuspegitik egiten diogu aurre egoera horri.  Oso kontziente gara zer ingurunetan jarduten dugun, baina urte asko daramatzagu merkatu zorrotzetan lehiatzen. Horrek egokitzen eta inbertsioaren, gure instalazioen modernizazioaren eta bezeroarekiko gertutasunaren aldeko apustua egiten irakatsi digu, arrakastaz lehiatzeko elementu gako gisa.

Nola ikasi duzue ziurgabetasunarekin bizitzen automobilgintzaren moduko sektore batean?

Ziurgabetasuna kudeatzen saiatzen gara epe ertain eta luzera begira eta epe laburreko erabakiak hartzea ekidinez.  Garrantzitsuena oinarri sendoak izatea dela uste dugu: ondo prestatutako taldea, aldaketetara egokitzeko gai dena eta prozesu gero eta efizienteagoak.

Oinarri horren gainean epe ertaineko estrategia argia lantzen dugu, lau ardatzetan oinarrituta. Lehenengoa efizientzia operatiboa eta epe luzeko lehiakortasuna indartzea da, inbertsio adimendunen eta exekuzioaren bikaintasunaren aldeko apustua eginez. Bigarren ardatza jasangarritasuna da, eta zeharka integratzen dugu gure lan egiteko moduan. Hirugarrena gure ingeniaritza eta gure gaitasun teknologikoak indartzea da, balio handiagoa sortzeko bezeroarentzat. Eta, azkenik gako garrantzitsu bat: pertsonak. Belaunaldi arteko erreleboa eta etorkizunean beharko ditugun konpetentzien garapena sustatzen ditugu.

Urkila-formako balazten loturak enpresaren produktu nagusia direla esan daiteke? Baduzue dibertsifikazio-prozesurik?

Zalantzarik gabe, urkila-formako balazten loturak dira gure produkturik adierazgarriena eta Draxton Atxondo kalitatearen, segurtasunaren eta fidagarritasunaren erreferente egiten duen arloetako bat. Halaber, azken urteetan dibertsifikazio kontrolatua landu dugu, eta automobilgintzaren barruko beste produktu batzuk gehitu ditugu metalurgian eta prozesuetan dugun ezagutza guztia aprobetxatzeko.

Helburu argia du horrek guztiak: lehiakorrak izaten jarraitzea, industrian dugun posizioa indartzea eta fabrikatzen ditugun produktuei geroz eta balio handiagoa ematea.

Elektrifikazioari dagokionez, “agnostiko” gisa definitzen zarete. Zer esan nahi du horrek zehazki?

“Elektrifikazioarekiko agnostikoak” garela diogunean, ideia erraz bat transmititu nahi dugu: gure produktuak ez daude ibilgailuen teknologia bakar baten mende. Erregaien bidezko autoetan zein auto elektriko eta hibridoetan daude presente; hortaz, motorizazio berriekiko trantsizioak ez du egiten dugun horren esentzia aldatzen.

Horrek merkatuaren eboluzioari malgutasun handiagoarekin aurre egiteko, eta gure bezeroei laguntzeko aukera ematen digu, garatzen duten ibilgailu mota edozein izanik ere.

Atxondoko fabrika erabat modernizatzeko prozesuan zaudete. Zer puntutan dago une honetan?

Une oso garrantzitsu batean gaude. Fabrikaren modernizazioa berrikuntza teknologikoa izateaz gain, erakundearen arlo guztiei eragiten dien eraldaketa zabalagoa ere bada.

Prozesu digitalagoak, malguagoak eta efizienteagoak izatea da gure asmoa. Bide horretan, aurrera egiten ari gara ekipo eta instalazioen automatizazioan, digitalizazioan eta eguneratzean, ondo definitutako ibilbide-orri bati jarraituz. Atxondo etorkizunerako prestatutako fabrika izatea nahi dugu, proiektu berriei eta etengabe aldatzen ari den merkatuaren eskakizunei azkar erantzun ahal izateko.

Adimen artifizialak zer rol izango du eraldaketa-prozesu horretan?

Adimen artifiziala hobeto lan egiten laguntzeko tresna izatea nahi dugu. Oso rol garrantzitsua izango duela uste dugu, nahiz eta ibilbide luzea dugun oraindik ere arlo horretan.

Urratsak egiten ari gara dagoeneko, AA aplikatu baitugu prozesuen optimizazioan, mantentze prediktiboan, kalitatearen kontrolean eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko garaian. Gure ustez, gakoa teknologia eta talentua ondo uztartzea da, eta gure ekipoen prestakuntza eta garapena babestea eraldaketa digitalerako prozesu osoan zehar.

Zer espero duzu 2026rako?

2026rako lan ona egiten jarraitzea eta exekuzioan arreta handia jartzea espero dugu. Draxton Atxondon dugun lan egiteko modua egunero gauzak ondo egitean datza, diziplinarekin, koherentziarekin eta epe ertaineko ikuspegi argiarekin.

Gure negozio-planean jasotako ekintzak ezartzeko, lortutako aurrerapausoak finkatzeko, gure prozesuak hobetzen jarraitzeko eta gure erakundearen kultura indartzeko urte garrantzitsua izango da, pertsonen erantzukizunean eta konpromisoan oinarrituta. Lan egiteko modu hori mantenduz gero emaitzak iritsiko direla uste dugu, testuingurua zorrotza izan arren.

 

Lotutako albisteak

AR  Racking  enpresak,  biltegiratze  industrialean  espezializatuak,  bere  negozioaren  % 15  I+Gra  bideratzen  du
13/10/2026 I+G+B

AR Racking enpresak, biltegiratze industrialean espezializatuak, bere negozioaren % 15 I+Gra bideratzen du

Enpresak 60 herrialdetan baino gehiagotan du presentzia eta zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du

D&A  Innovative  Systems  enpresak  soluzio  adimendunak  garatzen  ditu  digitalizazio  industriala  bizkortzeko

D&A Innovative Systems enpresak soluzio adimendunak garatzen ditu digitalizazio industriala bizkortzeko

Euskal enpresak IoT, adimen artifiziala eta biki digitalak erabiltzen ditu industriari prozesuak optimizatzen, aktiboak monitorizatzen eta konektatuago dagoen makineria garatzen laguntzeko.

Solargicek  eguzki-autokontsumoa  eta  birkarga  elektrikoa  uztartzen  ditu  trantsizio  energetikoa  bultzatzeko
09/10/2026 Ekintzailetza

Solargicek eguzki-autokontsumoa eta birkarga elektrikoa uztartzen ditu trantsizio energetikoa bultzatzeko

Bizkaiko enpresa EkoSpot garatzen ari da, elektrizitatea herritarrengana hurbiltzeko ekimena, eta Ekintzaile programaren babesa du.

Lointekek  galdatutako  gatzen  teknologia  Estatu  Batuetako  energia-instalazio  aitzindari  batera  eraman  du
08/10/2026 Nazioartekotzea

Lointekek galdatutako gatzen teknologia Estatu Batuetako energia-instalazio aitzindari batera eraman du

Euskadiko enpresak Natriumen parte hartzen du, Bill Gatesek sortutako TerraPower konpainiak bultzatutako proiektuan, eta energia aurreratuaren nazioarteko merkatuan duen posizioa indartu du

Bianditz  Group:  “Enpresa  sendotu  baten  indarraren  eta  eboluzionatzen  jarraitzeko  gaitasunaren  arteko  konbinazio  oso  interesgarria  dago”

Bianditz Group: “Enpresa sendotu baten indarraren eta eboluzionatzen jarraitzeko gaitasunaren arteko konbinazio oso interesgarria dago”

Bianditz Group-eko finantza-zuzendari berriak, Borja Infantek, konpainiaren hazkunde-potentziala nabarmendu du, eta digitalizazioaren, etengabeko hobekuntzaren eta talentuaren garapenaren alde egin du etorkizuneko erronkei aurre egiteko palanka gisa.

The  Pulse,  adimen  artifizialaren  bidez  laneko  giroa  hobetzen  laguntzen  duen  startupa
07/10/2026 Ekintzailetza

The Pulse, adimen artifizialaren bidez laneko giroa hobetzen laguntzen duen startupa

Ekintzaile programaren bidez SPRI Taldearen laguntza jaso duen enpresa Txinara misio komertzial eta teknologiko batera joateko aukeratutako Europako 7 enpresetako bat da

AZTIk  itsas  ekosistemei  buruzko  ikerketa  arriskuak  aurreikusteko  tresna  bihurtzen  du
07/10/2026 I+G+B

AZTIk itsas ekosistemei buruzko ikerketa arriskuak aurreikusteko tresna bihurtzen du

Euskal zentro teknologikoak GES4SEAS proiektu europarra koordinatzen du. Proiektuak itsasoari eragiten dioten presioak batera aztertzeko eta ekosistemen kudeaketa hobetzeko soluzioak garatu ditu.

Bexen  Cardio,  Ermuko  enpresa,  da  desfibriladoreen  fabrikatzaile  bakarra  estatu  osoan
06/10/2026 I+G+B

Bexen Cardio, Ermuko enpresa, da desfibriladoreen fabrikatzaile bakarra estatu osoan

Konpainiak SPRI Taldearen laguntza jaso du Fast Track Innobideak programaren bidez, eta Madrilgo autobus-flotarekin kontraturik handiena lortu du

SaveFamily,  haurrentzako  smartwatchak  eta  familia  osoarentzako  teknologia

SaveFamily, haurrentzako smartwatchak eta familia osoarentzako teknologia

Enpresak Abanto-Zierbenako (Bizkaia) Parke Teknologikoan du egoitza, eta adinekoentzako telelaguntza- eta lokalizazio-soluzioak eskaintzen ditu, eta gailu eta aplikazio berrietan egiten du lan.

ELEVATE  proiektu  europarrak  abiazio  elektrikorako  egoera  solidoko  baterien  garapenean  aurrera  egiten  du
05/10/2026 Berrikuntza

ELEVATE proiektu europarrak abiazio elektrikorako egoera solidoko baterien garapenean aurrera egiten du

CIDETEC Energy Storage-k parte hartzen du 21700 formatuko ion-litio prototipoko gelaxketarako elektrolito solidoen garapena, karakterizazioa eta balidazioa gidatzen eta elektrolitoa fabrikatzeko ereduak sortzen.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.