Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan

…
-

Datorren apirilaren 11n, Sprilur eta Ihobe, sozietate publikoek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendekoek, parte hartuko dute Espainiako nazioarteko foro garrantzitsuenetako batean  –Advanced factories– Bartzelonako Industria 4.0-ri buruz.

 

Topaketa horren barruan, Industrialdeen Kudeatzaileen Kongresu Nazionalaren beste edizio bat egingo da, nazioko eta nazioarteko industria- eta ekonomia-sektoreetako ordezkariak bilduko dituena.  Leku horretan bertan, bi sozietate publikoek, alde batetik, Euskadiko enpresa-poligonoen egungo paradigmari helduko diote eta, bestetik, erabiltzen ez diren lurzoruak eta aktiboak berroneratzeko erronkei eta aukerei.

 

Bai Ihobek eta bai Sprilurrek 40 urte bete dituzte beren jarduera-esparruetan, bai ingurumen-kudeaketaren arloan, bai enpresa-ekonomiaren arloan. Bi erakundeen arteko lankidetza eta lotura garrantzitsuak izan dira azken urteotan proiektuak eta obrak lortzeko eta lurzoruaren babes globalean eragin zuzena izango duten neurriak aplikatzeko. Euskadiko lurzoruaren estrategia erronka- eta aukera-ikuspegiarekin planteatzen da; izan ere, lurzoru kutsatuen kudeaketan ingurumenaren aldetik jasangarriak diren neurriak aplikatzeak eta eremu degradatuak berroneratzeak erabilera berriak garatzea eta berroneratutako lurzorua kudeatzea ahalbidetuko du, neurri handi batean jarduera ekonomikorako espazioetara bideratua.

 

Sprilur enpresaren aldetik, Iker Bergaretxe industria-lurzorua kudeatzeko sozietateko zuzendariordea erabiltzen ez diren lurzoruak eta aktiboak berroneratzeari buruz arituko da, baliabide mugatua eta baliotsua baita Euskadin. Bestalde, inplikatutako sektore eta erakunde publiko eta pribatuen arteko koordinazioa eta lankidetza erronka gisa eta hirigintza-kudeaketan eta enpresa-garapeneko proiektu eta obren izapidetzean dauden oztopoei aurre egiteko soluzio gisa planteatzen dira. Bergaretxek gaur egun berroneratze-fasean dauden industrialdeak kudeatzeko prozesuaren adibide praktikoak aurkeztuko ditu, bai eta Lehentasunezko Jarduerarako Eremuetan kutsatutako lurzoruak konpontzeko prozesuaren adibideak ere, Eskualdeko Proiektu Estrategikoak deiturikoak (Aiaraldea-Ezkerraldea/Meatzaldea-Enkarterri eta Oarsoaldea).

 

Bestalde, Ana Alzolak, Ihobeko, hau da, Euskadiko Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko Lurzorua Babesteko Estrategiaren arduradunak, lurzoruaren kudeaketaren ikuspegia aurkeztuko du, ingurumenaren eta jasangarritasunaren ikuspegitik, lurzoruen deskontaminazioari aplikatutako prozedura eta teknologia hedatuenak, lurzoruaren eraldaketa jasangarria errazteko politikak eta tresnak eta abar nabarmenduz.

 

Kongresurako aurreikusitako gaiak

Gainera, Kongresuak, edizio honetan, enpresa-poligonoen kudeaketatik eratorritako gaiak jorratuko ditu, hala nola hazkunde eta garapen ekonomikoa sustatzeko helburua duen hirigintza-plangintza adimenduna, “Q” Kalitateko enpresa-poligonoak. Sprilur Taldeak horietako 5 poligono ditu, besteak beste, Europako kalitatearen, hondakinen kudeaketaren, digitalizazioaren eta konektibitatearen, eta poligonoen kudeaketa partekatuaren eta mankomunatuaren aintzatespenarekin.

 

Ihobek eta Sprilurrek ez ezik, honako erakunde eta enpresa hauek ere hartuko dute parte: Bartzelonako Diputazioak, Bartzelonako metropoli-area-AMBk, Espainiako Enpresa Poligonoen Koordinatzailea-CEPEk, Asturiasko Industrialdeen Federazioak, Acció-Berrikuntza Agentziak, Asima-Mallorcako Industrialen Elkarteak, Asegra-Granadako enpresaburuen elkarteak, Extremadura Avante etab.

Lotutako albisteak

Klima-aldaketara  egokitzea  bertako  industriarentzako  eta  lurraldearentzako  aukera  bihurtu  du  Euskadik

Klima-aldaketara egokitzea bertako industriarentzako eta lurraldearentzako aukera bihurtu du Euskadik

Euskadi 2030 Industria Planaren 20 proiektu eraldatzaileetako bat da Euskadi Climate Change Adaptation Living Lab, eta sei proiektu erakusgarrirekin eta 50,2 eta 51,7 milioi euro arteko inbertsio global estimatuarekin abiatu da, beste lurralde batzuetan aplikatzeko potentziala duten soluzioak garatzeko.

Euskadik  trantsizio  energetikoa  eta  klimatikoa  aurrekontu  publikoetan  txertatzeko  metodologia  aurkeztu  du  COP31n
2026/11/12 Deskarbonizazioa

Euskadik trantsizio energetikoa eta klimatikoa aurrekontu publikoetan txertatzeko metodologia aurkeztu du COP31n

Euskadik metodologia argia, trazagarria eta erreplikagarria du deskarbonizazioari eta klima-aldaketarako egokitzapenari lotutako gastu publikoa identifikatzeko eta sailkatzeko

Lehendakariak  Euskadin  deskarbonizazioari  eta  industria  jasangarriari  buruzko  lehen  kongresua  inauguratu  du
2026/11/04 Deskarbonizazioa

Lehendakariak Euskadin deskarbonizazioari eta industria jasangarriari buruzko lehen kongresua inauguratu du

Lehendakariak nabarmendu du Euskadik industria garbiaren eta berrindustrializazio berdearen erreferente izateko duen potentziala

Basque  Trade  &  Investment-ek  Euskadiko  esperientzia  industriala  aurkeztu  du  Japonian,  itsas  eolikoaren  garapenerako  erreferente  gisa

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko esperientzia industriala aurkeztu du Japonian, itsas eolikoaren garapenerako erreferente gisa

Nazioartekotzeko euskal agentziak Global Offshore Wind Summit Japan 2026an parte hartu du, euskal eolikoko balio-katearen lehiakortasunaren gakoak partekatzeko eta Japoniarekin enpresa-lankidetzarako aukera berriak bultzatzeko

Areto  garbien  iraunkortasuna  neurtzeko  zigilu  propioa  plazaratu  du  Albianek

Areto garbien iraunkortasuna neurtzeko zigilu propioa plazaratu du Albianek

Bilboko konpainia areto garbietan eta ingurune kritiko kontrolatuetan espezializatuta dago, eta bere indize propioarekin neurtzen du proiektu bakoitzaren ingurumen-portaera, eta hiru mailatan sailkatzen du: Eco, Prime eta Elite.

Vasco  Asturiana:  industria-desegitean  adituak

Vasco Asturiana: industria-desegitean adituak

Konpainia betidanik kalitatearekin eta ingurumenarekin konprometituta dago, hori dela eta, ISO 9001 Kalitatea Kudeatzeko Sistemen Ziurtagiria eta ISO 14001 Ingurumen Kudeaketako Ziurtagiria ditu.

BATTIA  startupak  8 M€  lortu  ditu,  ibilgailu  elektrikoen  baterien  birziklapena  Gipuzkoatik  bultzatzeko
2026/09/16 I+G+B

BATTIA startupak 8 M€ lortu ditu, ibilgailu elektrikoen baterien birziklapena Gipuzkoatik bultzatzeko

Euskal Autonomia Erkidegoan erreferente diren Ceit eta Tekniker ikerketa-zentroen spin-offak teknologia propioa garatu du litioa, nikela, kobaltoa eta manganesoa berreskuratzeko.

EEusko  jaurlaritzak,  Ekarpenekin  eta  Velorarekin  batera,  etapa  berri  bat  bultzatuko  du  Vicinayrentzat,  offshore  eolikoaren  aldeko  apustu  estrategiko  batekin
2026/07/22 Finantziazioa

EEusko jaurlaritzak, Ekarpenekin eta Velorarekin batera, etapa berri bat bultzatuko du Vicinayrentzat, offshore eolikoaren aldeko apustu estrategiko batekin

Eragiketak bermatuko du konpainiaren errotze industriala Euskadin, eta 200 enplegu inguru sustatzeko balioko du eta trantsizio energetikorako funtsezko balio-kate bat indartuko du

Industriako  sailburuak,  Mikel  Jauregik,  Vidralak  Laudion  duen  autokontsumorako  instalazio  fotovoltaikoa  inauguratu  du
2026/07/21 Deskarbonizazioa

Industriako sailburuak, Mikel Jauregik, Vidralak Laudion duen autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa inauguratu du

Vidralak Laudioren alde egindako apustuak —3 milioi eurotik gorakoa— autokontsumoaren aldeko Eusko Jaurlaritzaren laguntza-programaren bidez % 25eko dirulaguntza jaso du

Bellota  Herramientasek  jasangarritasuna  bere  lehiakortasunaren  eragile  nagusi  bihurtzen  du  hurrengo  hamarkadarako

Bellota Herramientasek jasangarritasuna bere lehiakortasunaren eragile nagusi bihurtzen du hurrengo hamarkadarako

Konpainiak aurrerapen handienak egin dituen eremuetako bat ekonomia zirkularra da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.