Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 apirila, 2021 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

TDGk bere fakturazioa igo du teknologia berrien eta plangintza- eta kudeaketa-sistemen aldeko apustua egin ondoren

Gernikako konpainiak % 18ko hazkundearekin amaitu zuen 2020a, eta TECH4CUT proiektu europarrean parte hartzen du, mekanizazio-kontzeptu berri bat lortzeko helburuarekin
TDG

Estatistika Institutu Nazionalaren (INE) arabera, enpresen fakturazioak % 14,2 egin zuen behera 2020an, sektore guztietan urteko tasa negatiboak pilatu baitziren, batez ere zerbitzu- eta merkataritza-sektoreetan. Era berean, makina-erremintaren fakturazioa % 21,42 jaitsi zen, eta kopuru hori ez da 2022ra arte berreskuratuko, AFM klusterrak egindako kalkuluen arabera.

Hala ere, badira jaitsiera egoera horretan bere jarduera mantendu duten enpresak, eta ez bakarrik mantendu, baizik eta fakturazio-tasa handitzea lortu dutenak, aurreko urteekin alderatuta. Hori da TDG Clamping Solutions enpresaren kasua. Ehun urtetik gora dituen enpresa gernikarrak 2020. urtean % 18ko gorakada izan du bere fakturazioan.

TDG 1916tik Bizkaiko udalerrian dago kokatuta. Garai hartan “Talleres de Guernica S.A.” gisa eraiki zena gaur egun, Gernikako bonbardaketatik bizirik atera ondoren, bost kontinenteetako dozenaka herrialdetan dauden amarratze-soluzioak diseinatu eta fabrikatzen ditu (batez ere tamaina handiko tornu bertikal eta horizontaletarako).

Pandemiak, sektore guztietan nabaritu bada ere, ez du ehun urteko enpresaren fakturazioaren geldialdia eragin, guztiz kontrakoa. “Igoera hori 2019-2021 plan estrategikoaren barruan azken bi urteetan egindako lanaren emaitza da, eta horren zati bat ekoizpenaren plangintza- eta kudeaketa-sistema berri baten garapena izan da”, azaldu du Fernando Santamariak, TDG Clamping Solutionseko zuzendari komertzialak eta marketing arduradunak. Gainera, “sistema berri horrek asteko fakturazio-mailak 2018an eta 2019an baino askoz ere handiagoak izatea ahalbidetu digu, baita beste adierazle batzuk hobetzea ere, adibidez ‘on-time delivery’ edo ‘work in progress´ bezalako adierazleak. Hori dena garatzeko Improven eta Sisteplant aholkularitzekin lankidetzan egin dugu lan”, zehaztu du.

Plan estrategikotik eratorritako erabakietako batzuk, zeinak urtea emaitza positiboekin amaitzen lagundu duten, erakundearen funtsezko puntuak indartzea eta zuzendaritzatik Lean Manufacturing ekoizpen-ereduaren aldeko apustua egitea izan dira. Erabaki horiek Santamariaren arabera, “orain, krisi garaian ere, etekinak ematen hasi dira”.

Ezarritako helburuak lortzeko beste gako bat soluzio teknologiko berriak erakartzea eta garatzea izan da, hala nola pallet-trukagailuak edo neurri handiko Hexagonen azken hiru dimentsioetako bat sartzea. “Lehen eskura ez genituen proiektuak irabazteko aukera ematen diguten teknologiak dira; garrantzi eta konplexutasun handiko proiektuak dira, eta fabrikazio-zehaztasun handia eskatzen dute, teknologia horiek gabe lortuko ez genituzkeenak”, adierazi du Santamariak.

Berrikuntza ardatz bezala

2021ean, TDGk % 10 inguru hazten jarraitzea espero du, eta, horretarako, berrikuntzaren aldeko apustua egiten jarraitu nahi du, bere jardueraren funtsezko ardatz gisa. Ildo hori jarraituz, dagoeneko lanean ari da TECH4CUT proiektuan, Hazitek programaren baitako proiektu europarrean, mekanizazio kontzeptu berria lortzeko helburua duena, monitorizatuta, malgua eta aldagarria.

Enpresa gernikarrak, besteak beste, Soraluce, Fagor Ederlan, Ibermática, Savvy Data Systems, Goimek, Ideko edo HRE Hidráulica bezalako enpresa erreferenteekin batera egiten du lan I+G proiektu honetan. Eta, zehazki, mekanizazioan erabilitako tresnen barruan monitorizazio-sistema berritzaile bat garatzea izango da bere jardueraren ardatza. Lan hori Tecnalia teknologia-zentroarekin lankidetzan egingo du.

Proiektua 2021aren amaieran bukatuta egotea espero da, eta honen ondoren, 2022tik aurrera behin betiko industrializazio prozesua egingo da, proiektua merkaturatu ahal izateko.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak