Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 Marzo, 2023 Berrikuntza

SPRIk eta COTEC Fundazioak berrikuntza arloko adituak elkartu dituzte SPRIk diseinatutako berrikuntza-proiektuen karakterizazio- eta ebaluazio-metodologia kontrastatzeko

Gaur Madrilen egin den lan-saioan, sektore publiko nahiz pribatuko berrikuntzako adituak bildu dira beren ezagutzak eskaintzeko, eta saio horren emaitza baliagarria izango da SPRIk diseinatutako berrikuntza-proiektuen karakterizazio- eta ebaluazio-metodologia indartzeko

SPRIk eta COTEC Fundazioak antolaturiko lan-saio bat egin da Madrilen, eta bere helburu nagusia izan da SPRIk diseinatutako berrikuntza-proiektuen karakterizazio- eta ebaluazio-metodologia kontrastatzea.

Proposamena SPRIk eginiko barne analisi batetik sortu da, zeinaren helburua baita berrikuntza sustatzeko mekanismoak abiaraztea, berrikuntzaren  sistematizazioa indartzea erakundeetan eta, bide horretatik, enpresa berritzaileen oinarria handitzea.

SPRI-COTEC aldebiko proiektu baten barruan kokatutako lankidetza hori aukera gisa planteatzen da berrikuntza-proiektuen karakterizaziorako eta ebaluaziorako metodologia bat partekatu eta adosteko, beti ere berrikuntza ulertuz Osloko 2018ko Eskuliburuko definizioaren arabera, helburua baita proiektu horiek behar bezala ebaluatuko dituen metodologia sendo bat lortzea eta, horrela, eremu horretako politika publikoetara bideratutako zerbitzuak eskaini ahal izatea.

Saio honetarako, COTEC Fundazioak sektore pribatuko nahiz publikoko berrikuntza arloko 6 aditu bildu ditu, besteak beste, hauek: Javier Ignacio Villacampa – ANTOLÍNeko Berrikuntzako zuzendaria, Javier Saldaña Ramos – AYMINGeko Berrikuntzako zuzendaria, Cristian García – SOLUTEXeko Berrikuntzako koordinatzailea,   Eva Pando Iglesias – IDEPAko zuzendari nagusia, Cristian Ull – ÁREA 101en sortzaileetako bat eta COTECen Los100 sareko aditua, María Peñate – Santiago de Compostelako Unibertsitateko ikertzailea eta COTECen Los100 sareko aditua.

Gaurko lan-saioan, adituek eztabaidagai hartu dute Cristina Oyón SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendariak aurkeztutako metodologia-proposamena.  Bakoitzak bere ikuspuntua eskaini du berrikuntza-proiektuen ezaugarri nagusiei, I+G-rekin duten harremanari eta ebaluazio tekniko-ekonomikoko irizpideei buruz.

Gaurko ekitaldiak jarraipena izango du bigarren lan-saio praktikoago baten bidez. Adituek 5 kasu praktikoren bidez bateratuko dituzte SPRIk diseinatutako berrikuntza-proiektuen karakterizazio- eta ebaluazio-metodologia aplikatzearen emaitzak.

COTECekin lankidetzan eginiko lan hau baliagarria izango da Osloko 2018ko Eskuliburuak definitutako berrikuntzaren kontzeptu berria ikuspegi praktiko batetik barneratzeko eta, beste alde batetik, berrikuntza-proiektuak ebaluatzeko metodologia sendo bat lortuko da definizio horrekin koherentea dena.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak