Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 abendua, 2018 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

SPRI Taldeak brontzezko A jaso du Kudeaketa Aurreratuaren Sarietan

Euskadiko teknologia-parkeen sarea ere saritu du Euskalitek

 

Euskadiko teknologia-parkeen sarea ere saritu du Euskalitek

 

Euskalit Fundazioak banatu ditu jada Kudeaketa Aurreratuari urtero ematen dizkion sariak. Lehiakortasuna eta garapen jasangarria sustatzen duten euskal enpresa eta erakundeei ematen zaizkie sari horiek. Guztira 16 enpresak eta erakundek jaso dituzte kudeaketa-jardunbide egokienak aintzatesten dituzten sari horiek.

 

Industriaren alorrean, hauek eskuratu dute Euskaliten brontzezko A saria: SPRI Taldea – Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietateak, eta Euskadiko Teknologia Parkeen Sareak, zeinaren partaide baitira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako parke teknologikoak. Alor berean saritu dute Arteman Komunikazioa agentzia gipuzkoarra ere; Bizkaiko Matrici kooperatibak, berriz, zilarrezko A jaso du.

 

Osasunaren arloan, Osakidetzako Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuak eta Mutualiak eskuratu dute Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria. Bestalde, Arabako eta Gipuzkoako osasun mentaleko sareek eta Osakidetzako Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuak zilarrezko A jaso dute. Hezkuntzan, Artxandako Trueba eta Urkide ikastetxeei urrezko A eman die Euskalitek: EHUko psikologia Fakultateari, Madre de Dios Ikastetxeari eta Gurutzetako salestarrei, berriz, zilarrezko A. Azkenik, Hirugarren Gizarte Sektorean, desgaitasun intelektuala dutenei laguntzen dien Gorabide elkarteak eta Sirimiri Zerbitzu Soziokulturalek jaso dute saria.

 

Hogeita bost urte baino gehiago dira Euskalit fundazioa sortu zela. Euskal enpresa eta erakundeetan kudeaketa aurreratua sustatzea du helburu fundazioak. Euskalit sariak, berriz, enpresa eta erakundeek kudeaketan egin duten aurrerako bidearen ebaluazio orokorra egin ondoren banatzen dira. Erakundetik kanpoko ebaluatzaile independente eta oso trebatuek egiten dute ebaluazioa. Kudeaketan aurrerapen nabarmenak egiten dituzten enpresa eta erakundeen lana aintzatesten dute sariek, eta jardunbide egoki bihurtzen dituzte aurrerapen horiek.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak