Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 Marzo, 2023 Berrikuntza

SPRI NBE Emakumeak-en genero berdintasunaren aldeko saioetan

Cristina Oyónek aurkeztu duen azterlanaren arabera, frogatuta dago industri arloko enpresetan lotura bat dagoela berdintasun-maila handiagoaren eta lehiakortasun handiagoaren artean

SPRIk parte hartu du NBE Emakumeak-ek genero-berdintasuna defendatzeko antolatzen duen Emakumearen Egoera Juridiko eta Sozialari buruzko Batzordearen 67. saioan (CSW67). Saio horretan aurkeztu duen txostenean aztertzen da zein lotura dagoen berdintasun-mailaren eta lehiakortasunaren artean industri arloko enpresetan, eta baita ere frogatzen da  “aniztasun- eta berdintasun-indize handiagoa izateak baduela zerikusia lehiakortasun handiagoa izatearekin”.

SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendari Cristina Oyónek aurkeztu du txostena gaur, martxoaren 14an, Euskadik Estatu Batuetan duen ordezkaritzak eta Emakundek antolatutako “Closing the Gender Gap in Research and Innovation: Best Practices and Common Challenges” saio birtualean, hain zuzen, berrikuntzaren, aldaketa teknologikoen eta aro digitaleko hezkuntzaren testuinguruan genero-arrakala murrizteko estrategia eta ekimen instituzionalei buruzko panelaren barruan.

Cristinak azaldu du 2020tik zuzentzen duen World Manufacturing Foundation erakundeko nazioarteko hainbat adituk garatu dutela azterlana. Talde horrek emakumearen egoera aztertu du industrian, eta hainbat jardunbide egoki eta gomendio identifikatu ditu emakumeen sarbidea,  sustapena eta lidergoa hobetzeko industri arloko enpresetan.

Aurreko edizioetan ateratako ondorioen ildo beretik, SPRIk azterlan bat egin du frogatzeko “genero berdintasuna ez dela bakarrik giza eskubide kontu bat, baizik eta funtsezkoa dela industriaren lehiakortasuna bermatzeko”.

Helburu horrekin, SPRIk metodologia bat garatu du aztertzeko zein erlazio dagoen industri arloko enpresen berdintasun-mailaren eta euren lehiakortasun-mailaren artean, eta frogatu du aniztasun- eta berdintasun-indize handiagoa izateak baduela zerikusia lehiakortasun handiagoa izatearekin.

Metodologia hori Euskadin probatu da, ingurune paregabea baita teoria proban jartzeko; izan ere, emakumeak Euskadiko biztanleria aktiboaren % 44 inguru dira, baina portzentaje hori nabarmen murrizten da industri arloko enpresetan, non langile guztien % 21 bakarrik baitira emakumeak.

Industri arloko 500 enpresak parte hartu dute azterlanean. Metodologiari jarraiki, enpresa parte-hartzaile guztiek kalkulatu dituzte euren berdintasun- eta lehiakortasun-indizeak.

Lortu diren lehen emaitzek bide ematen dute itxaropentsu izateko, zeren enpresa berdinzaleenek hain berdinzaleak ez direnek baino puntuazio altuxeagoa lortu baitute lehiakortasun arloan.

Joera hori mantendu egiten da alderantzizko irakurketa egiten badugu ere, zeren enpresa lehiakorrenek hain lehiakorrak ez direnek baino puntuazio hobexeagoa lortu baitute berdintasun-indizean.

Hortaz, aztertutako laginean frogatuta geratu da badagoela erlazio positibo bat bi alderdi hauen artean: batetik, emakumeek enpresetan duten presentzia eta enpresetako berdintasun-politikak,  eta bestetik, lehiakortasun-maila.

Aditu taldearen lan-ildoekin bat etorriz, aztertu behar da posible den metodologia hau beste eszenatoki batzuetan erreproduzitzea, eginiko behaketak baliozkotzeko eta ondorio berriak ateratzeko. Hori guztia tresna aproposa izan liteke berdintasun politikak aplikatzeko, bai sektore publikoan eta bai pribatuan.

Lotutako albisteak

11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak
Irakurri gehiago
Arrosi Papeles crepados 4 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Arrosik Krepe-Paperean Berrikuntza sustatzen du, Industria- Sektoreetarako soluzio espezializatuak eskainiz
Irakurri gehiago
29 urria, 2024 Berrikuntza
Eibhok energia-eraginkortasun handiagoa duen aireztapen-sistema hibrido adimendun bat garatu du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak