Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 iraila, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza Fast Track Innobideak programa Start up UP Euskadi

Rural Citizen 2030: landa-eremua, aukeraz betetako lurraldea

BIKOnsulting-ek bultzatutako ekimen honen helburua da zubiak eraikitzea hirien eta herrien artean

 

Landa-eremuetako despopulazioa fenomeno orokorra da. Azken hamarkadetan, biztanleria hiriguneetan kontzentratu da, eta herriek biztanle asko galdu dituzte. Fenomeno horrek berekin ekarri ditu herrietako enplegua nahiz zerbitzuak eskuratzeko arazoak eta biztanleriaren zahartzea.  Baina landa-eremuek aukera ugari eskaintzen dizkiete lehen sektorean, turismo arloan edo produktu ekologikoen sektorean teknologia berriak ezartzea helburu duten negozio-eredu berriei.

 

Rural Citizen 2030 plataforma online eta offlineko topagune bat da, zeinaren helburua baita landa-ingurunea bultzatzea arlo horietan lan egiten duten eragileen arteko loturak sustatuz. BIKOnsulting aholkularitza arabarrak garatutako proiektu horrek topaketak antolatzen ditu dagoeneko martxan dauden eta landa-eremua berraktibatzea helburu duten esperientziei ikusgarritasuna emateko. Gainera, egun bizi dugun egoera honetan, “herriek paper estrategikoa dute ekonomi, gizarte eta ingurumen krisiari aurre egin eta paradigma berri bat bultzatzeko” dio Ivan del Caz-ek, Rural Citizen 2030 plataformaren koordinatzaileak.

 

Estrategia horren barruan, plataformak Siente la llamada rural de Montaña Alavesa izeneko onlineko topaketa antolatu zuen Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Jardunaldi hartan aukera izan zen eskualdean martxan dauden proiektuak partekatzeko, bai eta beste landa-eremu batzuetan garatutako jardunbide inspiratzaileen informazioa jasotzeko. Arabako kuadrilla horrek Izki Landa Garapeneko Elkartearen Bero Sareak ekimena aurkeztu zuen, zeinaren helburua baita basoetako biomasa aprobetxatuz berogailu-sistema bat eskaintzea hainbat herritako biztanleei. Halaber, ekitaldian aurkeztu ziren La Pikurutza landa-turismoko proiektua eta kontakizunak sortzen dituen Thusia antzerki konpainia, biak Bernedon kokatuak.

 

Horrez gain, onlineko jardunaldian hainbat esperientzia inspiratzaile aurkeztu ziren, landa-ingurunerako garapen modu berriak aurkitzeko. Parte-hartzaileen artean aipatzekoak dira GeaXplora, abandonatutako ondare arkitektoniko eta kulturala balioan jartzen duen aholkularitza, eta Centre d’Art i Natura, Kataluniako Pirinioetako ekimena, zeinak 30 biztanleko herri txiki bat suspertu baitu artistentzako egonaldiak eta kultur jarduerak antolatuz.  Baita ere Pueblos Vivos berrikuntza sozialeko proiektua, Aragoiko Gobernuak sustatua, eta Kantabriako Territorio Rural Inteligente ekimena, lankidetza publiko-pribatuaren bidez landa garapeneko ekimenak bultzatzea helburu duena.

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak