Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 urtarrila, 2022 Berrikuntza

Rulisak osagai hidraulikoak dituzten makinen atalik garrantzitsuenak fabrikatzen ditu

Gasteizko enpresak 35 urte baino gehiagoko esperientzia du banatzaile hidraulikoen fabrikazioan, eta sektore eolikoan zentratzen du nagusiki bere jarduera. Enpresa lider honek, aerosorgailuen, hondeatzaileen edo trenen sektoreetan ditu bezeroak, eta bere piezak mundu osoan zehar presente daude.

Bihotza zirkulazio-aparatuaren organo nagusia da. Eta, hidraulikaren arloan, likido batek makina bat funtzionarazteko behar duen energia transmititzeko erabiltzen duen teknologia bloke bat da. Azken finean bere “bihotza” da, Iñaki Delgado Quintanak, Rulisa Hydraulic Blocks enpresa arabarreko gerenteak, adierazi duenez.

Gasteizko enpresak 35 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta banatzaile hidraulikoen eta bloke hidraulikoen fabrikazioan liderra da. Gaur egun, sektore eolikora bideratutako blokeen fabrikazioagatik nabarmentzen da. Hala ere, makina-erremintaren, energia berriztagarrien, eraikuntzako makineriaren, aeronautikaren, siderurgiaren, automobilgintzaren eta trenbideen sektoreetan ere jarduten du.

Gerenteak adierazi duenez, “edozein motatako bloke hidraulikoen mekanizazioan lan egiten dugu, bai altzairuzkoak, bai galdaketakoak, bai aluminiozkoak”. Euskal enpresak bloke osoa mekanizatzen du zuloak eta barrunbeak eginez, eta blokeak horrela ailegatzen dira bezeroen instalazioetara, Iñaki Delgado Quintanak adierazi duenez: “Blokeak bizarrik gabe, ultrasoinuen bidez garbi eta korrosioaren aurkako tratamenduarekin entregatzen ditugu, muntatzeko prest, kalitatea eta fidagarritasuna bermatuz”.

Nazioarteko presentzia handia

Rulisa Hydraulic Blocks-ek fabrikatutako produktuak edozein makinatan aplikatzen dira ekipo hidrauliko baten bidez, hala nola aerosorgailu batekin, hondeamakina batekin edo prentsa batekin. Eta mundu osoan kokatuta daude makina horiek. “Gure merkatu nagusia nazionala da, nahiz eta beste herrialde batzuekin lan egiten dugun (Portugal, Frantzia, Suitza, Italia, Alemania, Erresuma Batua). Gure piezak bost kontinenteetan daude”, gerentearen esanetan.

Euskal enpresa honen filosofia bere produktuak fabrikatzean berrikuntzaren eta merkatuan dauden azken teknologien erabileraren aldeko apustua egitea da, digitalizazioa aprobetxatuz.

Une honetan 22 pertsonak osatzen dute enpresa arabarreko plantilla. “2022ko urtarrilean kontratazioren bat egiteko asmoa dugu. Gero, hazten jarraitzea da helburua, baina merkatuaren mende gaude”. Iñaki Delgadok argitu duenez, “gaur egun zalantza handiak daude proiektuetan, energiaren eta lehengaien prezioa etengabe igotzen ari delako”.

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak