Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 Azaroa, 2021 Berrikuntza

Rodamientos Arizti 4.0 Industriaren aldeko apustua egin du, euskal industria-sareari neurrira egindako konponbideak eskaintzeko xedearekin

Arabako enpresak, 1958tik industriara bideratutako errodamendu eta hornidura industrialetan aditua denak, 60.000 erreferentzia baino gehiago ditu gaur egun, eta makina-erreminta, obra publikoa, mantentze industriala edo packaginga bezalako sektoreetan zentratzen du bere jarduera.

Gasteizko Rodamientos Arizti enpresak 60 urte baino gehiago daramatza industria-sektoreari hornigaiak eskaintzen, batez ere Euskadirako eta hurbileko eremuetarako. “Gure apustu nagusia euskal industriari eta haren garapen egokiari laguntzea da, eskatzen dituzten errodamendu eta hornidura industrialak eskainiz”, ziurtatu du Ander Arizti, Rodamientos Ariztiren Administrazio Saileko kideak. Hori bai, enpresak ez du aukerarik ixten eta, aitortzen duenez, arazorik gabe jardun dezake Europa osoko bezeroekin.

Bezeroen eskaerei erantzuteko irtenbiderik onenak emateko asmoz, Rodamientos Arizti enpresan 4.0 Industriaren aldeko apustua errealitate bat da. Schaeffler hornitzailearen laguntzarekin teknologia berriak bultzatzen ditu “makinetan akatsak detektatzeko eta ezustekoei modu errazean aurrea hartzeko. Egoerak eskatzen duen mailan egoteko eta balio erantsia ematen duten irtenbideak emateko prestatzen gara”, zehaztu du.

Arabako enpresa 1958tik industriarako errodamendu eta hornidura industrialetan aditua da, eta gaur egun 60.000 erreferentzia baino gehiago ditu. “Gure produktu izarra errodamenduak dira, eta horretan adituak gara. Izar handi bat nabarmendu behar badugu, makina-erremintaren sektorean erabiltzen diren super doitasunezko eta teknika linealeko errodamenduak izango lirateke”. Hala ere, bezeroei askotariko produktuak eskaintzen dizkiete: transmisio mekanikoa, pneumatikoa eta elektrikoa, estankotasuna, euskarriak eta osagarriak, itsasgarriak eta abar.

Marka liderren banatzailea

Gasteizko enpresa Schaeffer, Festo edo Optibelt bezalako marka liderren produktuen banatzaile ofiziala da, eta makina-erremintaz gain, obra publikoetarako, mantentze industrialerako edo packagingerako ere lan egiten du, besteak beste.

Gainera, bezeroei prestakuntza-zerbitzu bat eskaintzen die, produktuak eta zerbitzuak ezagutzen laguntzeko, muntaketa- eta desmuntaketa-kontuetan gidatzeko edo proiektu txikietan aholkuak emateko, azpimarratu duenez.

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke.

Lotutako albisteak

17 iraila, 2024 Berrikuntza
Iparlatek proteina alternatiboen garapenean eta enpresaren berrikuntzan aurrera egin du Hazinnovaren eskutik
Irakurri gehiago
13 iraila, 2024 Berrikuntza
Belmek enpresak bere ekoizpen-eremua indartu du makineria eta software berrietan inbertsioak eginez, produktibitatea hobetzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
29 uztaila, 2024 Berrikuntza
Rectificados Lakunzak artezteko makina bertikal berria du, doitasun handiagoko lanak egiteko
Irakurri gehiago
22 uztaila, 2024 Berrikuntza
Jabones El Abra: “Produktu litro bakoitzeko plastiko gutxiago erabiltzen duen ontzi ekologiko bat garatu dugu Hazinnovari esker”
Irakurri gehiago
18 uztaila, 2024 Berrikuntza
Mikel Jauregi industria klusterrekin elkartu da eta Euskadiren espiritu aitzindaria aldarrikatu du etorkizuneko erronkei eta aukerei aurre egiteko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak