Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 23 Azaroa, 2023 Berrikuntza

Munduko belaontzi luxuzkoena bultzatzen dute Ingeteamen motorrek

Euskal enpresak Zamudion eta Beasainen fabrikatzen dituen bost motorrek bultzatuta nabigatuko du Orient Express Silenseas ontziak. Propultsio isileko soluzioetan aitzindaria da enpresa.

Orient Express mitikoak dagoeneko badu erreplika itsasoan. Frantziako Chantiers de l’Atlantique ontziola transatlantiko izugarri bat eraikitzen ari da une honetan. 200 metro luze da, eta hainbat luxu ditu, hala nola 54 suite, bi igerileku eta hainbat jatetxe. Paperaren gainean, munduko belaontzirik luxuzkoenak 1.000 milioi dolarreko kostua izan lezakeela kalkulatzen da. Bada, Ingeteam euskal enpresaren motorrek bultzatuko dute itsasoko erraldoi berri hori. Propultsio isileko teknologietan aitzindaria da enpresa. Paris-Istanbul ibilbidea egiten zuen tren mitikoa emulatuko duen belaontzi hau 2026an uretaratzea aurreikusten da. Garairen baten ikur izango den proiektu honen xehetasunak eman zituen Oier Urrutiak, euskal enpresa honetako Europako ontzidiaren arduradun komertzialak, Made in Basque Country irratsaioan.

Zer esan nahi du Ingeteamentzat honelako proiektu bat esku artean izateak?

Enpresarentzat aurrerapauso bat da, zalantzarik gabe. Bai markaren inpaktuarengatik, bai proiektuak dakarren berrikuntza teknologiko altuagatik.

Bi ontzi biki ekipatu beharko dituzue, ezta?

Bai, eta baliteke beste bi ere izatea. Oso pozik gaude.

Nola jarri ziren zuekin harremanetan?

Ontziak Accor enpresarenak dira eta Orient Express markarekin eraikiko dituzte, Frantziako Chantiers de l’Atlantique ontziolan. Guk zortzi urte baino gehiago daramatzagu ontziola horrekin lanean, eta bera izan da enpresa armadoreari gure enpresa proposatu diona.

Zertan datza Ingeteamek belaontzi honetan izango duen parte-hartzea?

Propultsio sistemetarako bost motorrez eta bost bihurgailuz hornituko dugu ontzia. Zehazki, propultsio nagusia eragingo duten bi motor eta zeharkako propultsiorako hiru motor izango dira, eta horien guztien maiztasun-bihurgailuak. Horrek erosotasun gorena eskainiko du ontzi barruan, bibrazio eta zarata baxuak dituztelako. Propultsioaren urruneko bi aginte ere garatuko ditugu. Propultsioaren kudeaketa eta eraginkortasun handia ahalbidetuko dituzte horiek, SolidSail teknologiaren bidez.

Kasu honetan, bihurgailu horiek lurrerako konexioa dute portuan. Zertarako?

Belaontziak atrakatuta dauden bitartean lurreko sare elektrikora konektatu ahal izateko. Hala, errekuntza motor osagarriak ez ditu martxan mantendu beharko gurutzaontziko zerbitzuak elikatzeko. Modu horretan, nitrogeno, sufre eta karbono dioxido gutxiago isuriko da atmosferara.

Zer bultzada-indar erreal izango dute bost motor horiek?

Gutxi gorabehera, 7.500 ZP.

Eta, propultsioaz gain, zer beste balio erantsi izango dute?

Esan dugun moduan, diseinu isila ahalbidetuko dute, bidaiarien erosotasuna bermatzeko.

Hori guztia hemen fabrikatuko da, Euskadin?

Bai, hemen egingo ditugu diseinua, fabrikazioa eta probak. Kontrolaren eta potentzia-elektronikaren zatia Bizkaiko Parke Teknologikoan dugun egoitzan zuzenduko dugu, eta motorrei dagokiena, Beasainen.

Belaontzirik luxuzkoena izateaz gain, ingurumenaren ikuspegitik luxuzko gurutzaontzien erreferentzia izango da…

Hori posible izango da bi energia-iturri alternatiboren bidez propultsatuko delako: belen bidez. Berrikuntza teknologiko handia da itsasontzi mota hauentzat. Chantiers de L’Ataltique ontziolak garatu du diseinua, eta SolidSail izena jarri dio. Hiru bela zurrun dira, eta bakoitzak 1.500 metro karratuko gainazala du. Plataforma baten gainean jasoko dituzte, 100 metrotik gorako altuera duten hiru masta baskulagarriren bidez. Bela horiek % 100eko propultsioa berma dezakete baldintza klimatikoak egokiak direnean.  Sistema horrekin batera, gas natural likidotuko (GNL) motor bat izango du ontziak; etorkizunean hidrogeno berdea erabil lezake. Kontzeptu berri honen parte izatea oso interesgarria da.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Berrikuntza
Lotura-teknologien erreferentziazko teknologia-zentro gisa duen lidergoa sendotu du Lortekek
Irakurri gehiago
15 apirila, 2024 Berrikuntza
Gymchess: “Entrenamendu kognitiboa da gure garuna zaintzeko modu eraginkorrena”
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
19 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sirope: “Brandingaren garrantzia bereganatu ez duten enpresak desabantaila-posizio batetik abiatzen dira”
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Altzairu herdoilgarria da Didheyaren etxebizitzetarako eta garraio publikorako osagarrien balio bereizgarria
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak