Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 urria, 2020 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

Miles Along: “Gutxiago erostea ere bada jasangarritasuna bultzatzea; horregatik, gure produktuek gehiago irauten dute”

Enpresa donostiarrak merino artilezko piezak fabrikatzen ditu eskala txikian eta % 100 jasangarria den filosofia bati jarraiki

 

Miles Along helburu honekin sortu zen: behar dugun arropa-kopurua murriztea. Silva Echeverríak asko bidaiatzen zuen furgonetan, eta moda diseinatzailea izaki, bururatu zitzaion oinarrizko arropa-pieza gogor eta erosoak sortzea ekipaje gutxiago eramateko. “Bidaia haietako batean deskubritu nuen merino artilea. Oso propietate onak dauzka eta asko erabiltzen dute beste herrialde batzuetan, hemen ez ordea” dio.

 

Proiektu honen bidez oinarrizko arropa-piezak fabrikatzen ditu, batik bat funtzionalak, erosoak eta jasangarriak direnak, eta bereziki diseinatuta daudenak ahalik eta denbora gehien iraun dezaten. Merino artilearen aldeko hautua egin zuen artile horren ezaugarriengatik, azal sentikorrek ere erabil dezaketen ehun naturala delako, tenperatura erregulatzen duelako, ura uxatzen duelako eta bakterioak saihesten dituelako. Miles Along enpresako lantaldeak hasieratik erabaki zuen ZQ artilea erabiltzea, prozesu osoan (hasi ardien zaintzatik eta ehunen produkzio eta tindaketaraino) jasangarritasuna aplikatzen duten ekoizleek sortua. Zeelanda Berrian erosten dute materiala, Estatuan ez baita horrelako ehunik ekoizten, baina arropen garapen- eta joskintza-lanak Donostiako tailer batean egiten dira.

 

Ekimena duela 4 urte jarri zen martxan, Kickstarter atariko crowdfunding kanpaina baten bidez lehen kamiseta-linea merkaturatu zutenean. “Komunikazio arloan ia batere lanik egin gabe ere, ikusi genuen harrera bikaina izan zutela, badagoelako horrelako produktuak erosi nahi duen jendea” azaldu du Silvia Echeverríak. Hortik abiatuta, pixkanaka katalogoa zabaldu dute, bertara biltzeko jaioberri eta haurrentzako arropak ere, eta mikro-mezenasgo kanpainak egin dituzte euren produktua ezagutarazteko. Emakume eta haurrentzako azpiko arropa-linea bat merkaturatu dute berriki Goteo plataformaren bitartez.

 

Enpresak atzean duen filosofiak oinarritzat dauka kontsumoa minimizatzea. “Gaur egungo arropek badute obsoleszentzia epe bat, espreski diseinatzen dira denboraldi bat edo bi irauteko” dio diseinatzaileak, “gure ideia ez da hori, guk irauteko egiten ditugu arropak, 20 urtez erabil ditzagun hondatu gabe, lehen egiten zen bezala”. Horrez gain, body positive kontzeptua ere defendatzen dute, eta gorputz desberdin askotara egokitu daitezkeen arropak diseinatzen dituzte. “Asmoa da taila berak balio dezala gorputz desberdinentzat, uste dugu garrantzitsua dela arropa norberari egokitzea, eta ez alderantziz”.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak