Filtra tu búsqueda



Albisteak 29 urtarrila, 2025

Mikel Jauregi sailburua FVEM – Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren ordezkaritza batekin bildu da

SPRI Taldearen egoitzan

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik harrera egin die Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko arduradunei. Bileran siderometalurgiaren sektorearen egoera eta etorkizunerako aukerak aztertu dituzte, eta bertan FVEMeko presidente Begoña San Miguel, eta presidenteorde Alex Ormaetxebarria eta Iñigo Guinea izan dira, baita SPRI Taldeko zuzendari nagusi Jon Ansoleaga ere.

Jatorriz XIX. mendekoa, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa Euskal Autonomia Erkidegoko sektore-erakunde adierazgarriena da. Siderometalurgia-industriako 850 enpresa elkartu inguru ditu, eta 33.000 pertsona baino gehiagori ematen die lana Bizkaian. Enpresa-elkarte honek industria-sektorearen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatu nahi ditu, zerbitzu-sorta zabal baten bidez. CEBEK – Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko kide da FVEM, baita Confebask – Euskal Enpresen Konfederazioko kide ere.

 

Lotutako albisteak

Jasangarritasun  korporatiboaren  bidez  Enpresentzat  balioa  sortzen
27/01/2025 Berrikuntza

Jasangarritasun korporatiboaren bidez Enpresentzat balioa sortzen

ETEetan eta enpresa-proiektuetan estrategia onak eta errentagarriak garatzeko prestakuntza praktikoa

Mariakak  bere  barne  kudeaketa  eta  finantzak  sendotu  ditu  Hazinnovaren  eskutik
16/01/2025 Berrikuntza

Mariakak bere barne kudeaketa eta finantzak sendotu ditu Hazinnovaren eskutik

Arabako konpainia hortz industrialen sektorean aritzen da, eta Laudio Group elkarteko kide da.

Eusko  Jaurlaritzak  positibotzat  jo  du  Zedarriak  elkartearen  azken  txostena  eta  industriaren  eta  berrikuntzaren  alde  Europan  eta  Euskadin  egindako  apustuaren  garrantzia  azpimarratu  du
15/01/2025 Berrikuntza

Eusko Jaurlaritzak positibotzat jo du Zedarriak elkartearen azken txostena eta industriaren eta berrikuntzaren alde Europan eta Euskadin egindako apustuaren garrantzia azpimarratu du

Mikel Jauregi sailburuak positibotzat jo du Zedarriak elkartearen "Euskadi eta Europar Batasuna: oparotasun eta lehiakortasun helmuga partekatua" txosten berriak gizarte zibiletik egiten duen ekarpen konstruktiboa

Mondragon  Goi  Eskola  Politeknikoak  mekanizazioari,  mantentzeari  eta  automatizazio  industrialeko  proiektuen  garapenari  buruzko  hiru  ikastaro  emango  ditu  Lanbiderekin  batera
13/01/2025 Berrikuntza

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak mekanizazioari, mantentzeari eta automatizazio industrialeko proiektuen garapenari buruzko hiru ikastaro emango ditu Lanbiderekin batera

Ikastaroak Arrasateko campusean emango dira, aurrez aurre eta urtarriletik otsailera bitartean hasita; gutxi gorabehera sei hilabeteko iraupena izango dute, eta enpresan praktikak egiteko modulu bat ere bai

Industrias  ITTE,  Hazinnovaren  laguntzarekin  hazi  nahi  duen  enpresa  familiarra
11/01/2025 Berrikuntza

Industrias ITTE, Hazinnovaren laguntzarekin hazi nahi duen enpresa familiarra

Bizkaiko enpresak piezak estanpatzen ditu, eta SPRI Taldearen eskutik bere merkataritza- eta finantza-sailak berregituratzea lortu du.

Joan blog-era

Jarraitu gurekin

Gure sareetan espezializatutako kanalak eta eguneroko aktualitateak.