Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 iraila, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa Berrikuntza soziala Fast Track Innobideak programa

Lantegi Batuak-ek bere know-how-a eskainiko du Extremadurako Implicados proiektuan

+Implicados ekimenaren helburua da ezgaitasuna duten pertsonentzako enplegu-zentro bereziei laguntzea.
pertsona bat lanean Lantegi Batuak-en tailer batean

 

+Implicados ekimenaren helburua da ezgaitasuna duten pertsonentzako enplegu-zentro bereziei laguntzea.

Iberdrolak bultzatutako proiektu horretan Lantegi Batuak-ek eta LKS S.Coop erakundeak parte hartzen dute, eta berriki beste edizio bat abiarazi da, kasu honetan Extremaduran.

 

Programaren helburua da erakunde sozialei laguntzea beren eraginkortasuna hobetzen eta enpresa-aukera berriak detektatzen, bide horretatik, ezgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasuna handitzeko. Horretarako, Lantegi Batuak-ek jarduera-sektore anitzetako enplegu sorkuntzan daukan esperientzia eskaintzen du. “Saiatzen gara gure filosofia bera duten ekimen sozialeko zentroei laguntzen” dio Txema Francok, Bizkaiko erakundeko zuzendariak, “denborarekin bildutako ezagutza transferitzen diegu antolakunde horiei, betiere helburutzat harturik ezgaitasuna duten pertsonen enplegu egoera hobetzea”.

 

+Implicados proiektuak hamar urte baino gehiagoko ibilbidea du, eta hainbat lurraldetan jarri da martxan. Iaz Gaztela Mantxan garatu zen, eta aurtengo irailean edizio berri bati ekin dio Extremaduran, Extremadurako Hezkuntza eta Enplegu Sailaren parte-hartzearekin. Prozesuan zehar laguntza eta babes plan bat egiten da, lurralde bakoitzaren errealitateak kontuan hartuz. “Giltzarrietako bat da lan- eta negozio-aukeren sorkuntza egokitzea tokian tokiko industria- eta zerbitzu-ehunaren ezaugarrien arabera” azaldu du Txema Francok. “Gainera, laguntza eman behar zaie kudeaketa-maila aurreratuagoa eta lehiakortasun handiagoa lortzeko, eta horretarako egiten da, adibidez, plan estrategikoa”.

 

Lantegi Batuak eta laneratzearen arloko Euskadiko enpresa sozialak jardunbide egokien erreferente bihurtu dira Estatuan. EHLABEk (Enplegu Bereziko eta Ekimen Sozialeko Erakundeen Elkartea) ekainean aurkeztutako datuen arabera, Euskadin ezgaitasuna duten pertsonen enplegu-tasa %33,2raino hazi da azken urteetan eta langabeziak behera egin du %15,9raino. Estatuan, berriz, kolektibo horren enplegu-tasa %24 ingurukoa da, eta langabezia %31koa.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak