Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 Azaroa, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza Fast Track Innobideak programa Start up UP Euskadi

Labean: berrikuntza sozialeko 5 ekimen Euskadiko landa-eremuak sustatzeko

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako proiektu horrek ekintzailetza soziala sustatuko du Enkarterrin, Arabako Mendialdean eta Añanan

 

LabeanLanda eremuan berrikuntza soziala pizten izeneko programak jakinarazi du zeintzuk izan diren Ekintzailetza eta Berrikuntza Sozialeko Lehiaketako proiektu irabazleak. Lehen aldiz egin den lehiaketa honek helburutzat du garapen sozioekonomiko jasangarria sustatzea Enkarterrin, Arabako Mendialdean eta Añanan.

 

Eusko Jaurlaritzak bultzatu du Labean ekimen pilotua Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren eta HAZIren bitartez, eta Arabako hiru lurraldeetako Landa Garapeneko Elkarteen laguntzarekin. Proiektu horrek helburutzat du aukera ekonomiko berriak sortzea hiru eskualdeetan, ekintzaileei eta ekimenei lagunduz berrikuntza sozialaren bitartez.

 

Programa horren barruan, uztailean Ekintzailetza eta Berrikuntza Sozialeko lehiaketa abiarazi zen, eta dagoeneko aukeratu dituzte hazkuntza-prozesua hasiko duten bost proposamenak. Arabako Mendialdean, Arraia-Maeztuko udalak sustatutako coworking zentro berri bat sustatuko da. Antzezlan ibiltari bat eta irrati kate bat ere sortuko dira landa eremuaren irudia aldatzeko (Thusia Fikzio Kooperatibaren ekimena).

 

Añanan, bestalde, ideia hauek aukeratu dira: energia berriztagarriak eta auto-kontsumoa sustatzeko komunitate energetiko bat (Lasierrako Administrazio Batzordearen proposamena) eta autoa partekatzeko Kudea Go plataforma. Azkenik, Enkarterrin kultur espazio berri bat bultzatuko dute prestakuntzarako eta artista gazteen arteko trukea sustatzeko (Zallako Udalaren proposamena).

 

Labean proiektua 2019aren amaieran jarri zen martxan, hiru eskualdeetako premia sozial eta ekonomikoei erantzungo dieten ekimen berriak bultzatzeko. Horretarako, proiektuak hainbat topagune antolatu zituen lurraldeetako premiak biltzeko. Agente publiko nahiz pribatuek eta hiritarrek elkarrekin garatutako lanari esker, erronka garrantzitsuenak identifikatu ziren: aukera berriak eskaintzea herritar gazteak erakartzeko, landa eremuan bizi diren pertsonen integrazioa ahalbidetzea, euren mugikortasun aukerak hobetzea eta etxebizitza errazago eskuratzeko ekimenak bultzatzea.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak