Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 uztaila, 2020 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

Jolasek aurrerapauso bat eman du eta haur-parke birziklatuak sortzen dituen lehen enpresa bihurtu da

80. hamarkadan aitzindariak izan ziren zurezko haurrentzakoparkeen fabrikazioan, eta  gaur egun parke ekologikoetarako, gimnasia-zirkuituetarako, bizikleta-zirkuituetarako, txakur-parkeetarako eta hiri-altzarietarako produktu-linea ugari duen enpresa bihurtu da. Jolas euskal enpresak 30 urte baino gehiago daramatza lanean Zarautzen,  37 langileekin eta sei milioi euroko fakturazioarekin.

80. hamarkadan aitzindariak izan ziren zurezko haurrentzakoparkeen fabrikazioan, eta  gaur egun parke ekologikoetarako, gimnasia-zirkuituetarako, bizikleta-zirkuituetarako, txakur-parkeetarako eta hiri-altzarietarako produktu-linea ugari duen enpresa bihurtu daJolas euskal enpresak 30 urte baino gehiago daramatza lanean Zarautzen,  37 langileekin eta sei milioi euroko fakturazioarekinBere eguneroko jarduera eraldatu da, ekonomia zirkularreko irizpideak txertatzeko eta sektorearen norabidea jasangarritasunera   

Jolas enpresaren jarduera jolaserako espazio komunak sortzean datza, erabiltzaileen adinari egokitutako ikaskuntza eta jolas-jarduerak bezalako funtzioak garatuz. Jolasen parkeen helburua ezagutzak zentzumenen bidez lortzea da, jatorrizko formen, kolore distiratsuen eta ukimenerako material atseginen bidez. Horrez gain, enpresaren lehentasuna proiektu guztien segurtasuna bermatzea da. Izan ere pieza bakoitzak eskatzen diren kalitate-arauak eta segurtasun-kontrolak bete ditzan arduratzen dira. 

 Berrikuntza Jolasen ezaugarrietako bat da, bere produktuen materialak aldatuz joan baitira, merkatu berrietara egokituz, eta hazkunde ekonomikoaren, ingurumenaren zaintzaren eta gizarte-ongizatearen arteko oreka bilatuz. 2017ra arte zura zen gehien erabiltzen zuten materiala, baina ordutik altzairua erabili dute, eta orain, berrikuntza gisa, plastiko birziklatuzko profilak sortzen hasi dira. Materialen tratamenduari dagokionez, EPAn (Estatu Batuetako Ingurumena Babesteko Agentzia) zerrendatutako elementu kimikorik gabeko produktuak erabiltzen dituzte. Haien artean kromoa edo artsenikoa daude, besteak beste.  

Aiako (Gipuzkoa) Elkano pilotalekuko harmailak, Cadizko San Fernando herriko parke inklusibo eta irisgarriak eta Bilboko inguruneko kutsadura akustikoa murrizteko hiri-altzariak dira Jolasen proiektuetako batzuk.   

Produktu bakoitzaren fabrikazio-prozesua diseinua egin ondoren hasten da. Horren ondoren, sail teknikoak materialak aukeratzen ditu, eta hautatutakoak ekoizpen-arlora pasatzen dira, dagozkien lan-bonoekin eta fabrikazio-xehetasunekin batera. Horietan, egin beharreko eragiketak agertzen dira (zulagailua, lixatzea edo ebakitzea). Lan-bonoetan zehaztutako zereginak amaitu ondoren, mihiztatzea egiten da eta prozesua amaitzen da, azken produktua lortuz.  

400 kilo hondakin birziklaturekin sortutako haurrentzako parkea  

Haurrentzako parkeak, gimnastika zirkuituak eta plastiko birziklatuz egindako hiri-altzariak berritasunak dira. Produktuen ildo berri hau ekonomia zirkularrean oinarritzen da, haurren eta ingurumenaren osasuna kaltetzen ez duten pieza eta konposizioekin.  

Ildo hau jarraituta, birziklatutako materialekin Estatuan egindako lehen parkea egin da. Jolasek, Zarauzko Udalarekin elkarlanean, haurrentzako parke bat egitea lortu du, edukiontzi horiko 400 kilo hondakinekin. Ekimen hau, jasangarriagoa izateaz gain, merkeagoa eta iraunkorragoa da ere, egurrez egindako beste proiektu batzuekin konparatuta.  

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova eta Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke. 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak