Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 Marzo, 2020 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

ITP Aerok etorkizuneko propultsio sistemak ikertzen ari da

Berrikuntzaren eta teknologia propioaren garapenaren aldeko apustuan, ITP Aero enpresak puntako teknologiako bi proiektutan parte hartzen ari da, bata abiazio iraunkorrarekin eta bestea ekoizpen-prozesuen eraldaketa digital eraginkorrekin erlazionatuta.

Motor hibrido elektrikoetan lan egiten duen statuko enpresa bakarra da eta enpresen eraldaketa digitalerako proiektu berri baten lidergoa du

Berrikuntzaren eta teknologia propioaren garapenaren aldeko apustuan, ITP Aero enpresak puntako teknologiako bi proiektutan parte hartzen ari da, bata abiazio iraunkorrarekin eta bestea ekoizpen-prozesuen eraldaketa digital eraginkorrekin erlazionatuta. Proiektuek bi izen erabiltzen dituzte: IMOTHEP, propultsio hibridorako Europako Batzordearen Horizonte 2020 programaren barruan, eta JANO, enpresen eraldaketa digitalerako teknologiak garatzera bideratuta dagoen CDTI zentroaren finantzazioarekin.

IMOTHEP (‘Propultsio elektriko-hibridorako teknologien ikerketa eta garapena’, bere erderazko izenagatik) lau urteko proiektua da, eta joan den urtarrilean hasi zen. Hainbat herrialdetako 32 erakunde baino gehiago biltzen ditu bere baitan, haien artean sistema aeronautiko eta elektrikoen arloko enpresak, unibertsitateak, I+G zentroak eta ikerketa eta garapenerako erakundeak.

Propultsio hibrido-elektrikoaren potentzialaren ebaluazioa aurrera eramatea eta teknologia horren etorkizunerako sektorearen ibilbide-orri bat eraikitzea da IMOTHEPen helburua. IPT Aero enpresaren ekarpena energia sortzeko lan-paketean oinarritzen da, hau da, hegaldian energia elektrikoa sortzeko hiru turbina diseinatzeaz arduratuko da. Gainera, IMOTHEPek merkataritza-abiazioaren karbono-hazkunde neutroaren helburua bete nahi du.

2020ko otsailean JANO (Eraldaketa Digitalerako Ekintza Bateratua) abiarazi zen, ITP Aeroren lidergoarekin. Ikerketa-jardueretan laguntzeko, UC3M, Azterlan, Ideko, Inovalia, BCAM eta CFAA bezalako unibertsitate eta zentro teknologikoak kontratatu ziren.

JANOk bere partzuergoa osatzen duten enpresen eraldaketa digitalari lotutako funtsezko teknologiak garatuko ditu, ‘lantegi-adimenduaren’ kontzeptua barneratzeko helburuarekin. ‘Big data’ bezalako teknologiekin lehiakortasuna hobetzea, akats gabeko produktuak sortzea eta jarduerarik gabeko makinen denborarekin bukatzea dira helburu nagusiak.

Lotutako albisteak

16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
4 apirila, 2024 Berrikuntza
ETEentzako produktuen eta prozesuen berrikuntza babesten dugu Hazinnovarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak