Iparlatek proteina alternatiboen garapenean eta enpresaren berrikuntzan aurrera egin du Hazinnovaren eskutik
Urnietan (Gipuzkoa) kokatutako enpresa da Iparlat, eta esnekiak eta edari begetalak ekoizten, ontziratzen eta merkaturatzen ditu. 500 langile ingururekin, konpainiak beste lantegi batzuk ditu Nafarroan, Leonen eta Kantabrian, eta bertan ekoizten dira taldeko marka desberdinak: Esnelat, UHT teknologia (tenperatura altuetako tratamenduak) eta pasteurizazioko tratamendu termikoak garatzen dituena; Andía Lácteos de Cantabria, botilan ontziratutako esnekietan espezializatua; Lactiber, esnekien ekoizpenean espezializatua; eta Natur All, edari begetalen prozesu osoan espezializatua.
Batez ere banatzaile handientzat egiten du lan, eta bere merkatu nagusia nazionala da. Hala ere, 2018. urtetik, Natur All landare dibisioaren sorrerari esker, konpainia nazioartekotzen hasi zen, eta, gaur egun, 15 herrialde baino gehiagotara esportatzen du.
Garatzen eta gero eta merkatu gehiagotan murgiltzeko asmoarekin, Iparlatek SPRI Taldearen laguntza jaso du Hazinnova programaren bidez bi proiektutan. Lehenengoan, proteina alternatiba berri batean ikertu da: intsektu proteina. Horretarako, kontsumitzaileei azterketa bat egin zitzaien, kontsumo-ohiturak, probatzeko joera, matrize mota posibleak, nutrizio-balioak edo erosteko asmoa aztertzeko, besteak beste. “Proiektuak proteina alternatibo hau lehenesten lagundu du, beste batzuen aurrean, eta etorkizuneko garapenen oinarriak zehazten. Produktu berriak kontsumitzaile ikuspegitik hasi behar dira beti, eta azterketaren emaitzak balio proposamen horrek nolakoa izan beharko lukeen zehazten lagundu digu”, nabarmendu du Aitzpea Armendarizek, Iparlateko New Business Managerrak.
Bigarren ekimenean, Iparlatek bere berrikuntzan aurrera egin du. Aholkularitza-azterketa bat egin ondoren, berrikuntza-proiektuak bilatzeko, ebaluatzeko eta lehenesteko estrategia berri bat eta barne-antolaketa eredu berri bat definitu dira. “Startup eta zentro teknologikoekin lan egingo dugu produktu eta osagai berrien garapenean, digitalizazio-proiektuetan eta jasangarritasunarekin lotutako ekimenetan aurrera egiteko”, adierazi du Armendarizek.
Berrikuntzaren aldeko apustu hori ‘Future Food by Iparlat’ izeneko ekintzailetza-programa berrian jasotzen da. “Produktu eta osagai berriak garatzen lagundu diezaguketen startupei zuzenduta dago, konpainiaren digitalizazioaz eta jasangarritasunaz gain”.
Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.
Lotutako albisteak

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz
38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin
Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Landatu Solarrek, bere produktu berritzaileen bidez, eguzki-panelak instalatzea errazten du
Bilboko ingeniaritzak bi sistema sortu ditu: Landblock, teilatu eta zoruetan instalatzeko, eta Lamaru, eguzki-energia flotatzailerako soluzioa.

Fecin, industriako eskuilagintzan espezializatuta 60 urte daramatzan Gipuzkoako ETEa
Deban kokatuta dagoen enpresa da Europa mailan sektore honetako bost fabrikatzaileetako bat eta SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du

Soldaduraren balio-kateari buruzko azokaren, UNIREren, bigarren edizioa egingo dute Ficoban
Sektore horrek Estatu osoan egiten duen kongresu bakarra martxoaren 18 eta 19an izango da