Innobasqueren webgune berria: euskal berrikuntza ‘klik’ bakarrean eskuragarri
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, berritasunekin dator; webgune berrituarekin, hain zuzen. Eraldaketak helburu nagusi bat du: Innobasqueren ziberespazioa topagune bihurtzea, euskal I+G+b arloko azken berriei buruz egunera egoteko eta kontsulta egiteko interesa duten guztien topagune.
Berritasunik nagusiena, hasieratik webguneak berak egiten duen bereizketa da; hala, erabiltzaile bakoitzak, bere profila eta izaera zein den, intereseko gaiak eta edukiak aurkituko ditu. Erabiltzailea zein den aintzat hartuta (erakunde bazkidea, enpresa, berrikuntza babesten duen eragilea, sozietate publikoa edo ikastetxea), webguneak menu desberdina hedatuko du, bakoitzak izan ditzakeen bilaketa ohikoenetara bideratzeko.
Nolanahi ere, iradokitako bilaketez gain, erabiltzaile guztiek aukera dute webgunean eskura dagoen informazio guztia kontsultatzeko. Berritzen hasi eta lehen urratsetan formakuntza edo norbait ondoan izatea behar duten ETE-entzako eskuragarri dauden tresnak; I+G+b arlorako Europak eskaintzen duen finantzaketari buruzko informazioa; berrikuntzako liderrek idatzitako iritzi-artikuluak; baliabide didaktikoak ikastetxeek ikasleen artean espiritu berritzailea sustatu dezaten… asko eta askotarikoak dira edukiak.
Gainera, webgune berrituan askoz erosoagoa da gure hainbat baliabide kontsultatzea eta haiek erabiltzea; hala nola, enpresa edo entitate berritzaileekin lankidetzan egindako podcastak, ekitaldien agenda, joeren buletina, azken berriak edota euskal I+G+b arloaren bilakaerari eta helburuei buruzko argitalpen teknikoagoak.
Lotutako albisteak

Eika, bitrozeramika-plaketarako bero-fokuen salmentan munduko liderra den kooperatiba bizkaitarra
Enpresa Etxebarrian dago kokatuta. Segundo bakoitzeko foku bat fabrikatzen du, eta hiru startupetan inbertitzen du negozioa dibertsifikatzeko

Urbegi Social Impact, inpaktuko adimena eta berrikuntza
Ekosistemen garapenak erakundeen lidergoa bultzatzen du eta lurralde biziak eta iraunkorrak sustatzen ditu

European Digital Innovation Hubsen bigarren bilera nazionala egin da Bilbon
22 EDIH elkartu dira Bizkaiko Zientzia eta Teknologia parkean, huben arteko lankidetza sustatzeko eta digitalizazioaren erronka globalei elkarrekin aurre egiteko.

Euskadiko enpresek zientziaren industriak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko aukera izango dute
Otsailaren 1ean egingo den jardunaldian, sektore horren ezaugarriak ezagutzeko aukera egongo da

Ibilkom ibilgailuak konpontzetik mugikortasun urriko pertsonentzat egokitzera igaro da
Astigarragako enpresak edozein ibilgailu pertsona horien gidatze- eta garraio-beharretara egokitzen du, eta, horrez gain, kanperizatze-zerbitzuak eta lantegi-furgonetak prestatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu.