Filtra tu búsqueda



Albisteak 24 urria, 2023

Innobasquek adimen artifizialrekin eta jasangarritasunarekin loturiko sei kasu aurkeztuko ditu Global Innovation Day jardunaldian

Sei euskal konpainia lider, Aratubo, Emica Bombas, Fagor Arrasate, Fhimasa, Ibermática eta Ulma Medical Technologies, bertan izango dira beren esperientzia eta kasu arrakastatsuak azaltzen

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak adimen artifizialari eta ingurumen jasangarritasunari buruzko hausnarketa partekatua eta inspiratzailea proposatuko du aurten. Euskadiko enpresa liderrek martxan jarritako berrikuntzako sei kasu praktiko bikain izango dira jardunaldiaren ardatz, Durangoko Landako Gunean. Aukera ezin hobea da, beraz, industriaren eraldaketa-bektore nagusietako bat lehen eskutik ezagutzeko eta berrikuntzaren etorkizuna nola birdefinitzen den ulertzeko. Global Innovation Day jardunaldiaren hamabigarren edizio honetako egitarauan AAri, neuroteknologiari eta osasunari buruzko solasaldi inspiratzaile bat ere izango da bi aditu hauen eskutik: Mar Mendibe neurologoa eta Biobizkaia Osasun Ikerkuntzako zuzendari zientifikoa eta Alex Rayón, adimen artifizialiean aditua eta  Brain and Code enpresaren sortzaileetako bat eta CEOa.

Mahai-inguruan honako hizlari hauek ariko dira: eta Iraia Ibarzabal, Multiverse Computing enpresako Hazkundeko zuzendaria; José Antonio Lorenzo, Lantek enpresako Datuen Arloko arduraduna; eta Mikel Santamaría, Indumetal Recycling enpresako industria-zuzendaria,. Leire Bilbao, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia ariko da moderatzaile lanetan. Ekitaldia Iñigo Urkullu Renteria Lehendakariak itxiko du.

 

Aurrerapen berritzaileak enpresa-mundurako

Global Innovation Day-k, berrikuntzaren euskal ekosistemaren topaguneak, industriako liderrak eta ikuspegi aurreratua duten profesionalak bilduko ditu beste behin, eta enpresa-berrikuntzan aitzindari izan diren sei proiektutan sakontzeko aukera emango die bertaratu guztiei. Apirilean martxan jarritako kasu praktikoen deialdian aurkeztu diren proiektuen artean hautatuak izan dira sei horiek.

 

  • Aratubo: Energia-eraginkortasunerako AA: altzairuzko hodien soluzio integraletan liderra den enpresa honek Adimen Artifizialaren erabileran kasu aitzindari bat aurkeztu du energia-kontsumoa aurreikusteko. Ikuspegi honek, eraginkortasuna hobetzeaz gain, ekoizpen-prozesu jasangarriagoak lortzeko bidea errazten du.

 

  • Ibermática: Berrikuntza Kuantikoa Salmenta-postuak berriro esleitzeko prozesuan: ONCEren eta Ibermática enpresaren lankidetzari esker, konputazio kuantikoa aplikatu da AAko preskripzio-modeloetan, arrakastaz aplikatu ere, eta salmenta-postuak berriro esleitzeko prozesuan iraultza ekarri du horrek. Proiektuak estandar berri bat ezarri du gora bidean diren teknologiak aplikatzeko, eta, horren bidez, nabarmen hobetu du eraginkortasuna.

 

  • Ulma Medical Technologies: Erretinopatia Diabetikoa AAren bidez bahetzeko sistema eraldatzea: AAn oinarritutako ikuspegi disruputiboari eta erretinografien analisi automatizatuari esker, dr moduluak aukera ematen du begietako gaixotasun hori detektatzeko prozesua lehen mailako arretara eramateko. Aurrerapen handia da Erretinopatia Diabetikoaren baheketan. Prozesua automatizatzeaz gain, begietako beste zenbait gaixotasun garaiz antzemateko aukera ematen du, eta osasun-sistema publikoan onura nabarmena sortzen du.

 

  • Emica Bombas: Ponpa Zentrifugoaren ekodiseinua EPA irizpideetan oinarrituta: Emica Bombas enpresaren EPAdis proiektua mugarri bat izan da Produktu Hedatuaren Irizpideetan (EPA) oinarritutako ponpa zentrifugoen ekodiseinuan. Kasu honek ageriko lidertza erakusten du jasangarritasunean, eta estandar bat ezartzen du diseinu ekologikoan berritzeko.

 

  • Fagor Arrasate: Repump – Prentsa Hidrauliko Energetikoki Eraginkorra: soluzio berritzaile honek nabarmen hobetzen du prentsa hidraulikoen energia-kontsumo handia. Eraginkortasuna hobetzeaz gain, industriaren energia-jasangarritasunean estandar berriak ere ezartzen ditu.

 

  • Fhimasa Eraikuntzak: Sistemak optimizatzeko IoT plataforma: Ur-hornidura sistemak eta eraikinen birgaitze energetikorako sistemak optimizatzen dituzte IOT plataformak eta Big Data sistema adituak. Ikuspegi hori onuragarri da eraginkortasunerako, eta baliabideak lankidetzan eta modu jasangarrian kudeatzeko oinarriak ezartzen ditu.

 

Global Innovation Day, berrikuntza ekosistemaren topagunea

Euskal berrikuntzaren hitzordu nagusiak hamabigarren edizioa izango du aurten, eta berrikuntzaren euskal ekosistemako eragile nagusiak bilduko ditu Durangon: enpresak, teknologia- eta ikerkuntza-zentroak, jakintza-zentroak eta gizarte zibila. Dani Álvarez kazetariak gidatuko du ekitaldia. Puntako teknologietan, hala nola adimen artifizialean eta ikuspegi estrategiko jasangarrian, interesa duten profil profesional eta produkzio-sektore guztiei zuzenduta dago. Global Innovation Day jardunaldia aldaketarako eta enpresa-bikaintasunerako katalizatzailea da. Aurkeztuko diren kasu praktikoak adibide tekniko bikainak dira, baina horrez gain, lekukotza ezin hobeak dira erakusteko sormena eta ikuspegi estrategikoa uztartuta enpresa munduaren etorkizuna itxaropentsuagoa eta jasangarriagoa izan daitekeela. Laura Marronek, BAIC, Basque Artificial Intelligence Centerreko zuzendari nagusiak, AAren kasuei bide emango die, eta Alexander Botok, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko zuzendari nagusiak, gauza bera egingo du ingurumen-jasangarritasunarekin zerikusia dutenekin.

Global Innovation Day 2023 Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XXIII. Astearen parte da, eta BAIC eta Ihoberen laguntza du.

Lotutako albisteak

Ainitze  Mendizabal:  “Cyber  Surgeryren  teknologia  patentatuari  esker,  gure  robot  kirurgikoak  pazientearen  etengabeko  segimendua  egin  dezake”
23/10/2023 Berrikuntza

Ainitze Mendizabal: “Cyber Surgeryren teknologia patentatuari esker, gure robot kirurgikoak pazientearen etengabeko segimendua egin dezake”

Cyber Surgeryren berrikuntza-arduradunak Basque Open Industryn parte hartuko du, Gipuzkoako enpresak garatutako bizkarrezurreko kirurgiarako laguntzaile robotikoa aurkezteko. Laguntzaile hori BDIH Konex-ek teknologietan arrakasta izan duten kasuei buruzko saioan izango da.

Euskadiko  digitalizazioari  buruzko  informazio  guztia,  Basque  Open  Industry-n
19/10/2023 Berrikuntza

Euskadiko digitalizazioari buruzko informazio guztia, Basque Open Industry-n

Biltzarrean soluzio teknologikoak aurkitu, probatu eta balidatzeko aukera izango dute euskal enpresek. Azaroaren 13an eta 14an, BAICek bultzatutako adimen artifizialeko laborategian jorratzen den lana ikusi ahal izango da ere.

Sokalde,  kalitate  handiko  erdi  mailako  galdaragintza
13/10/2023 Berrikuntza

Sokalde, kalitate handiko erdi mailako galdaragintza

Arabako enpresak hamar urte baino gehiago daramatza neurrira egindako proiektuak egiten hainbat sektoretarako eta nazioarteko proiektuetarako.

Basque  Open  Industryk  erakusketariekin  hitzordu  eta  erakustaldi  pertsonalizatuak  egiteko  aukera  eskainiko  du

Basque Open Industryk erakusketariekin hitzordu eta erakustaldi pertsonalizatuak egiteko aukera eskainiko du

Azaroaren 13an eta 14an SPRI Taldearen Kanpoko Sarerako eta Euskadiko puntako hainbat startupentzako eremu bat izango da kongresuan Ehunka standen artean Ukrainako bat egongo da, herrialdea berreraikitzen laguntzeko.

Suguzek  produktuen  fidagarritasuna  bermatzeko  metrologia-  eta  neurketa-laborategi  bat  du
09/10/2023 Berrikuntza

Suguzek produktuen fidagarritasuna bermatzeko metrologia- eta neurketa-laborategi bat du

Gipuzkoako enpresak, 65 urteko ibilbidearekin, mekanizazio eta tailatze zerbitzu integralak eskaintzen ditu, eta ikerkuntza eta makina-erreminta sektoreentzako konpontze-piezak ekoizten ditu.

Joan blog-era

Jarraitu gurekin

Gure sareetan espezializatutako kanalak eta eguneroko aktualitateak.