Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 Azaroa, 2021 Berrikuntza

Innobasque euskal berrikuntzaren pertzepzioaren laugarren edizioa prestatzen ari da

Euskal Berrikuntzaren Pertzepzioari buruzko Txostenak Euskadiko berrikuntzaren egungo eta etorkizuneko egoeraren azterketa kualitatiboa egiten du, eta Innobasqueko bazkide diren erakundeetako zientzia, teknologia eta berrikuntzako euskal sistemako 533 aditurekin egiten da

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak abian jarri du Berrikuntzaren Pertzepzioari buruzko Txostenaren laugarren edizioa egiteko prozesua. Txosten hori bi urtez behin egiten da, eta aurtengoa 2022ko urtean aurkeztuko da. Horren bidez, Euskadiko berrikuntzaren egungo eta etorkizuneko egoeraren azterketa kuantitatiboa egiten da, Innobasqueko kide diren erakundeetako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako 533 adituk osatutako berrikuntza-talde baten ekarpenetan oinarrituta.

I+Gari laguntzen dioten erakundeentzat, Eusko Jaurlaritzarentzat eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarentzat lan hau Euskadiko berrikuntzari buruzko datuak interpretatu eta aztertzen dituen tresna bat da, etorkizuneko ekintzak eta erabakiak bideratu ahal izateko.

Euskal Berrikuntzaren Pertzepzioari buruzko Txostenean parte hartzen duten adituek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema ordezkatzen dute, eta enpresa‑, zientzia-, teknologia-, gizarte- eta erakunde-arloko profesional ezagunek osatzen dute. Haien ekarpenekin, txostenak Euskadiko berrikuntzaren egoerari, bilakaerari eta etorkizuneko perspektibei buruzko ikuspegia eskaintzen du, Euskadiko zientzia, teknologia eta berrikuntzako giza kapitala aztertzen du, I+G+Baren nazioartekotzea eta haren finantzaketa aztertzen ditu eta datozen bost urteetarako perspektiba bat prestatzen du.

Euskal Berrikuntzaren Pertzepzioari buruzko Txostenak galdetegi baten eta berrikuntza‑taldeko kideekin egindako kontraste-saioen bidez jasotzen du informazioa. Horietan, berrikuntzaren orientazioa ere aztertzen da, euskal gizarteko erronka handiei aurre egiteko, baita I+G+Bak euskal enpresentzat duen garrantzi-maila eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareak eta diziplina horiei laguntzeko ezartzen diren politikek euskal ekonomiari egiten dioten ekarpena ere. Lanak Euskadin egiten den I+G+Bko erakunde nabarmenenak ere identifikatzen ditu.

Innobasquek argitalpen hau egiten du Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak esleitzen dizkion zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-arloko politikak ebaluatzeko eta monitorizatzeko funtzioa betez.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak