Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 urria, 2021 Berrikuntza

Global Innovation Day Egunak empresa-berrikuntzan emaitz onenak lortzen ari diren Europako politika eta programei zuzendatutako begirada bat aurkeztuko du

  • Nazioarteko joerak eta Finlandiako, Austriako eta Portugaleko kasuak aztertuko dira; izan ere, herrialde horiek erreferenteak dira ETE berritzaileen kopurua handitzeari eta enpresen I+G arloan inbertitzeari dagokionez.
  • Fernando Velascok, Getxoko konpositore txalotuak, jarriko du euskal berrikuntzari buruzko hitzordu handi honen soinu-banda. Hitzordua Barakaldoko BEC! Bilbao Exhibition Centren izango da, datorren azaroaren 3an, 11:30etik 13:00etara
  • “Euskadiko berrikuntza abian dago”, hori da Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak aurtengo Global Innovation Day egunean islatuko duen errealitate estimulatzailea. Hamargarren edizioa azaroaren 3an (asteazkena) egingo da, eta telebista-programaren formatu dinamikoa izango du. Zuzenean jarraitu ahalko da, eta hausnarketa, dibulgazioa eta gaurkotasuna batuko ditu. Dani Álvarez kazetariak gidatuko du saioa.

    Berrikuntzaren epizentroa Bilbao Exhibition Centre (BEC!) zentroko plato batera eramango da, eta bertan profesional entzutetsuek berrikuntzan eta enpresako I+G-an errendimendu onena lortzen ari diren Europako politika eta programei zuzendutako begirada eskainiko dute.

    “Etorkizuneko elkarrizketak: biharko berrikuntza-joerak Euskadin eta Europan” mahai-inguruan, Innobasquek Finlandia, Austria eta Portugaleko kasuan aztertuko ditu, horietan sakontzeko eta enpresetako jarduera berritzailea estimulatzeko duten modua hobeto ulertzeko.

    Finlandia herrialde liderra da Europako Batzordearen 2021eko berrikuntza‑adierazleen koadroaren arabera, eta mundu-mailan estatu garrantzitsuenen artean dago gai horretan (2020an aztertutako 131 ekonomietatik 7. postuan), GII (Global Innovation Index) berrikuntzaren adierazle globalaren arabera. Finlandia eta Austria nabarmendu dira azken urteetan, enpresako I+G-n egondako inbertsio-igoera esanguratsuagatik. Portugal Europako erreferentzia handienetako bat da ETE berritzaileen ehunekoaren igoerari dagokionez.

    Hitzaldian espezialista garrantzitsuek hartuko dute parte, adibidez hauek: Bea Mahieu, eskualde, nazio eta EB mailako berrikuntza- eta ikerketa-politiken aholkularitzan hogei urtetik gorako esperientzia duen Technopolis Taldeko kidea; Iñaki Garmendia, Ega Masterreko industria-zuzendaria; Pello Rodríguez, Danobatgroup-eko zuzendari nagusia; Iván Martén, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko presidentea; eta Leire Bilbao, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia.


    Sei berrikuntza-kasu praktiko

    Aquadat, Dbus, Zero Zabor Fundazioa, Mondragon Osagaiak, Satlantis eta Sidenor erakundeak izan dira aurten hautatu dituztenak Global Innovation Day egunean parte hartzeko, ehun hautagai baino gehiagoren artetik.

    • Aquadat: start upak sortu duen garapen teknologikoak Coca Colak Galdakaon (Bizkaia) duen botilaratzeko fabrikako uraren kudeaketa hobetu du.

     

    • Dbus: big data, adimen artifiziala eta algoritmoak erabilita, Donostiako hiriko autobus-konpainiak zuzeneko informazioa lortzen du, eta horrek aukera ematen dio okupazio-beharrei aurrea hartzeko eta herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak hobetzeko.

     

    • Zero Zabor Fundazioa: Zero Zabor Fundazioak modu seguru eta higienikoan biltzen ditu ikastetxe eta ospitaleetako catering-soberakinak, eta haiek banatzeaz arduratzen da Plentzia (Bizkaia) edo Hernani (Gipuzkoa) bezalako udalerrietako bide publikoan kokatutako vending makinen bidez.

     

    • Mondragon Componentes: ONCE erakundearekin batera, hiru urte eman ditu “Kitchen eye” sukaldeko gaina sortu eta salgai jartzen. Elementu horrek aukera ematen du sukaldea erabiltzeko mugikorraren edo Alexa bezalako ahots‑laguntzaileen bidez.

     

    • Satlantis: Bizkaiko ETE honek ISIM 170 sortu du, “merkatuko satelite txikientzako kamera onena”, Euroconsult nazioarteko ingeniaritza‑aholkulariaren arabera.

     

    • Sidenor: enpresak hondakin erregogorrak produktu berrietan gehitzen ditu (% 70 hondakin mota horietatik dator). Kalkulatzen du ekonomia zirkularraren praktika horrek urtean 250.000 euro aurrezteko aukera ematen diola.

     

    Berrikuntzaren soinu-banda

    Global Innovation Day eguneko unerik hunkigarrienetako bat Fernando Velázquez orkestra-zuzendari euskaldunak berrikuntzaren soinu-banda konposatu eta interpretatzen duenekoa izango da: ex profeso sortu da ekitaldi honetarako.

    Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko kideek hartuko dute parte ekitaldian. Organo hori da Jaurlaritzaren aholkularitza-organoa gai horietan, eta honako hauek osatzen dute: lehendakariak, buru gisa; Ogasun, Ekonomiaren Garapen, Ingurumen eta Jasangarritasun, Hezkuntza eta Unibertsitate, Osasun, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuek; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako batzordekideek; hiru ahaldun nagusiek; Mondragon Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta EHUko errektoreek; BRTA, Neiker eta DIPC (Donostia International Phisics Center) eta Ikerbasque erakundeetako zuzendariek; Jakiunde eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteek; eta Euskadiko lau enpresa eragiletako zuzendariek:   Danobatgroup, Faes Farma, Global Dominion Access eta Arteche Taldea.

     

    Lotutako albisteak

    27 Marzo, 2024 Berrikuntza
    INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
    Irakurri gehiago
    26 Marzo, 2024 Berrikuntza
    Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
    Irakurri gehiago
    Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
    Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
    Irakurri gehiago
    21 Marzo, 2024 Berrikuntza
    Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
    Irakurri gehiago
    21 Marzo, 2024 Berrikuntza
    Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
    Irakurri gehiago
    Joan blog-era

    Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

    ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

    Interesgarria, ezta?
    // Kanal espezializatuak

    Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
    eta eguneroko berriak