Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 urria, 2020 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

Fapisek bere instalazioak modernizatu ditu bere enpresan 4.0 industria sendotzeko

Enpresa Gasteiztar hau eraldaketa teknologikora egokitutako euskal mekanizazio tailerren erakusgaia da
Eduardo Berasategui, gerente de Industrias Fapise
Eduardo Berasategui, gerente de Industrias Fapise

Euskal industriako multinazionalen eta korporazio handien azpitik ETEen ekosistema zabal bat dago, denboraren ondorioz egokitzen joan dena. Hala, trakzio-konpainien aurrerapen teknologikoek hornitzaileei egokitze, berritze eta modernizatze prozesuak jarraitzera animatzen dituzte. 

Industrias Fapise (Fabricación de Piezas en Serie izenetik hartzen du bere izena) 70eko hamarkadaren hasieran Gasteizko Gamarra industrialdean jaiotako enpresa txiki bat da. Hasiera batean lau bazkidek bultzatu zutenbaina denboraren ondorioz mekanizazio-tailer hau José Ángel Berasateguiren esku geratu zen bakarrik. Izenak berak adierazten zuen bezala, enpresak serieko piezak mekanizatzen zituen. Hala ere, balio gehigarri txikia duten horrelako lanek ‘low cost‘ herrialdeek monopolizatu dituzte gaur egun, batez ere Asian. 

Bere sektoreko beste euskal konpainia askok bezala, Fapisek beharrezko trantsizio teknologikoaren alde egin du. Aurrera pauso handiena mende aldaketaren ondoren eman zuen, Eduardo Berasategui buru zuen familia enpresa honen bigarren belaunaldiaren eskutik. “Mekanizazioaren sektorean jarraitzen dugu, baina gero eta pieza konplexuagoak egiten ditugu. Mekanizazio bereziago bat da”, adierazi du. Ia ez da piezarik egiten seriean. 

Ingeniari industriala da Berasategui, eta 4.0 industriaren erronketara egokitzeko makinak erostearen aldeko apustua egin zuen: “Zayerrek egindako 10 metroko fresatzeko makina batek pieza handietan espezializatzeko aukera eman zigun. Eta bost ardatzeko mekanizazio-zentroen erosketaren bidez, proiektu konplexuagoak eta balio erantsi handiagokoak eskuratu ahal izan ditugu. Inbertsio horietako batzuk SPRIren makina-erremintaren Renove Planari esker egin ahal izan ziren”, azaldu du. Gainera, eraldaketa digitalerako beharrezko software eta programazioarekin egokitzearen garrantzia azpimarratu du. 

Horri esker, Fapisek “kalitatezko aurrera pauso teknologiko handi bat” izan zuen, eta aldi berean bere jarduera dibertsifikatu ahal izan zuen. Automobilgintza izan da beti bere bezero nagusia (salmenten ia % 50a izaten jarraitzen du), baina azken hamarkadan aeronautikaren, trenbidearen, haizearen eta makina-erremintaren sektoreetan ere lan egin du. Automobilaren TIER-1ak eta Fagor ArrasateUribesalgo eta beste hainbat enpresa Gasteizko enpresarengan konfiantza izan dute. 

Aurten, pandemia deklaratu baino lehentxeago, Fapisek bere instalazioak modernizatzeko prozesuari ekin dio, 5s estandarren eta Lean metodoaren bidez “produktibitatea handitzeko” helburuarekin. Osasun krisiaren ondorioz eten egin zen arren, “prozesuarekin jarraituko dugu”, adierazi dute enpresako arduradunek. 

Mekanizazio-tailer horrek 14 langile ditu, eta ez du hainbeste pentsatzen kopuruz haztea, baizik eta nortasun-ezaugarriei eustea: “Kalitatea, bezeroarekiko hurbileko tratua eta gure makinetan oinarritutako prestazio handiko zerbitzu bat eskaintzea“, ondorioztatu du Berasateguik. 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak