Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 Azaroa, 2021 Berrikuntza Hazinnova programa

Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova programan parte hartu duten 345 ETE berritzaileren akreditazio jardunaldiak amaitu dira Zamudion

  • Ekitaldi honetan Bilboaldeko 32 ETE berritzailek akreditazioa jaso dute SPRI Taldearen eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Hazinnova programan parte hartu izanagatik
  • Ekitaldian izan dira, Estibaliz Hernáez, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea; Eusko Jaurlaritza; Leire Bilbao, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia; Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendari nagusia eta  Alejandro Loustaunau, Egaz Txorierriko gerentea
  • Eusko Jaurlaritzak, Hazinnova programaren bidez, lehen edizioan 395 berrikuntza-proiektu aholkatu ditu 342 euskal enpresa txiki eta ertainetan
  • Abenduaren 2an amaituko da bigarren edizioan parte hartzeko aukera

 

Topaketen helburua da 342 ETE euskaldunei enpresa berritzaile gisa Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren akreditazioa ematea SPRI Taldeak eta Innobasquek kudeatzen duten Hazinnova programan parte hartu ondoren. Akreditazio honek enpresek euren jardueretako arlo desberdinetan berrikuntza ezartzearen balioa aitortzen du.

 

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean antolatu da azken jardunaldia. Topaketa honetan Bilboaldeko 32 ETEk jaso dute akreditazioa beren produktuetan edo negozio-prozesuetan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri eta dagoeneko merkatuan duten kokapena hobetzen duten emaitzak lortu ondoren.

 

Ekitaldian egon dira Estibaliz Hernáez, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea; Leire Bilbao, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia; Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendari nagusia eta  Alejandro Loustaunau, Egaz Txorierriko gerentea.

 

Jardunaldian, Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova zerbitzuaren, SPRIren eta Innobasqueren ordezkariez gain, proiektu hauek abian jartzeko aholkularitza eman duten tokiko eragileak ere bertan egon dira ETEekin batera: Egaz Txorierri, Energiaren Clusterra, ASLE, Munguialdeko Behargintza, Bilboko Merkataritza Ganbera, Bermeoko Behargintza, Aclima, Elikaduraren Clusterra, FVEM

 

Akreditazioa jaso duten enpresak hauek izan dira:

 

  1. Conservas La Gaviota S.L.
  2. Hijos de José Serrats S.A.
  3. Segurilight Señalización S.L.L.
  4. Eguibaso S.L.
  5. Asesores de Organización y Sistemas de Informáticos S.L.
  6. Coplasem S.L.
  7. Iexce S.L.
  8. P3RSEUS CIBERSEGURIDAD S.L.
  9. SERVIAZUA SL
  10. Delicass Sociedad de Alimentación S.A.
  11. AUXMAT, S.L.
  12. Ferroloiu S.A.L.
  13. Mendiguren y Ugarte S.L.
  14. Helados Italianos Gelati Gelati S.L.
  15. Conservas Cusumano S.A.
  16. Agricultura Creativa 2015 S.L.
  17. Aguirrezabal Hnos. S.A.
  18. Bolsas Castresana S.L.
  19. Boutique Gure Ogia S.L.
  20. Casting of Facilities, Utilities & Diversity, S.L.
  21. Equipel Electricos S.L.
  22. Industria de Seguridad Baus S.A.
  23. Inser Robótica S.A.
  24. Patkris 2014, S.L.
  25. Química de Munguia S.A.
  26. Suministros Urrutia S.A.
  27. EUROPEA DE CINTAS S.L.
  28. EYNORTE S.L.
  29. BIOLAN MICROBIOSENSORES S.L.
  30. Gobesa S.A.
  31. Ingenersun S.L.
  32. Sogecar S.A.

 

Euskadi Europako Batasuneko batez bestekoaren gainetik berrikuntza-indizean

 

Hazinnova programaren lehen edizioan guztira 395 berrikuntza-proiektu aurrera eraman dira: 164 Bizkaian, 155 Gipuzkoan eta 76 Araban.  Topaketen helburua da ETE bakoitzari aurrez aurre eskerrak ematea eta berrikuntzaren euskal ekosisteman sartu direla egiaztatzea. Enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren alde egin duten lana funtsezkoa izan da Euskadi lehen aldiz berrikuntza-indizean Europar Batasuneko batez bestekoaren gainetik egon dadin (103,6 EBko 100 aldean), Eskualdeko Berrikuntzaren Taula 2021 delakoaren arabera. Lurralde gisa lortu den berrikuntza maila alturaren aitortza hau Euskal enpresek egiten duten lan handiaren ondorio da, Hazinnovako programan parte-hartu duten ETEak bezala, besteak beste.

 

Hazinnova bigarren edizioan izena emateko aukera zabalik

Hazinnova programak 2,4 milioi euroko aurrekontua du. Berrikuntza ez-teknologikoan espezializatutako aholkularitza eskaintzen du, negozio-prozesuetan, produktuetan edo alor berritzaileetan berrikuntza dakarten mikroproiektuak dituzten ETEentzat: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak. Hazinnovaren bigarren edizioan parte-hartzeko deialdia zabalik egongo da abenduaren 2ra arte.

Hazinnova berrikuntzan hasten ari diren enpresei zuzenduta dago; proiektu puntualetan (50 orduko aholkularitza), denbora mugatuan zehar (3 hilabete) eta bere jarduera-eremuan eragin handia duten proiektuetan dihardu. Finantzazia %100ekoa da, aldez aurretik dagokion lizitazio publikoa lortu duten aholkularitza enpresen artean egindako hautatutako aholkulariari ordainduz.

Hazinnova doako aholkularitza eta bidelaguntza zerbitzua da, enpesa bakoitzari lana antolatzeko edota produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzera bideratuta. Hazinnovari esker aholkua ematen zaie helburu hauek dituzten berrikuntza-mikroproiektuei:

  • enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta estrategikoa hobetzea eta errentagarritasuna kontrolatzea.
  • ekoizpen-prozesuak hobetzea eta enpresaren produktibitatea, kalitatea, jasangarritasuna edo segurtasuna handitzea.
  • pertsonen kudeaketa hobetzea eta haien konpromisoa eta motibazioa areagotzea.
  • bezeroen ezagutza, arreta edo leialtasuna hobetzea eta merkatu-kuota handitzea.
  • hornikuntza edo banaketa-katea hobetzea eta bezeroei zerbitzua emateko edo hobetzeko gastuak eta epeak murriztea.
  • administrazio-prozesuak berriz diseinatzea eta enpresaren eraginkortasuna hobetzea.
  • produktu/zerbitzuak (berriak edo lehendik daudenak) merkatu berrietara egokitzea (nazionalak, nazioartekoak edo sektore berriak), edo enpresaren marketina egokitzea eta merkatu geografiko edo bezero-segmentu berrietara iristea.
  • produktuei dagozkien irtenbideak identifikatu eta ezartzea, negozio-bolumena handitzeko.

 

Lotutako albisteak

4 urria, 2024 Berrikuntza
Biolanek, 2024ko Berrikuntza saria nazionala jaso du
Irakurri gehiago
3 urria, 2024 Berrikuntza
Exdusa pieza metalikoak ebakitzen eta tolesten espezializatuta dago, eta bere plantilla hirukoiztu egin du azken bost urteetan
Irakurri gehiago
1 urria, 2024 Berrikuntza
Kimua, Aefameko gazte-taldea, sendotuz doa, eta azken urtean % 37 handitu du bazkide-kopurua
Irakurri gehiago
27 iraila, 2024 Berrikuntza
Inviker korrosioaren aurkako babesaren buru da, bilgarri industrialeko konponbide aurreratuekin
Irakurri gehiago
26 iraila, 2024 Berrikuntza
Bilbora itzuliko da Leaders in Tech Conference
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak