Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 4 Marzo, 2024 Euskara industrian Indeusberri

“Euskara kudeatzera ohituta egotea lagungarria izan da hizkuntza politika landu eta gainerako hizkuntzak txertatzerakoan” Javier Principe, CIKAUTXO

Javier Principe eta Ramon Mendiguren, CIKAUTXOko presidentea eta Euskara taldeko kidea dira hurrenez hurren. Enpresako ateak ireki dizkigute, Indeus Elkarrizketak egitasmorako solasaldia egiteko.
Cikautxo_Indeus Elkarrizketak

Cikautxo kooperatiba 1971.urtean sortu zen Berriatuan. Gaur egun 8 lantegi ditu munduan zehar, Estatu Batuak, Mexiko, Txina, India eta Txekian besteak beste, gutxi gora behera 2.600 langileko taldea osatuz.

Honela azaldu digu Cikautxoko presidenteak enpresak egiten duena:“Gaur egun soluzio polimerikoetan lan egiten dugu, plastiko munduan ere sartu gara eta konponder parte hori be guregan hartzen dugu. Nahasketa, osagaien errezeta hemen egiten dugu, material polimeriko hori hemen nahastu eta gero ekoiztu eta munduan zehar saldu”

Nazioartean zabaldutako enpresa izanik, hizkuntzen kudeaketari buruz hitz egiterakoan Javier Principek hau azpimarratu du: “Erronka polita izan zen hizkuntza politika lantzea. Euskara kudeatzera ohituta geundenez, honek asko lagundu digu beste hizkuntzak txertatzen.”

Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera emateko eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.

Lotutako albisteak

Nekane Ubillos_ZITU Indeus Elkarrizketak 1 apirila, 2024 Euskara industrian
“Gure hizkuntzan hitz egin, lan egin eta harremantzeko aukera daukagunean erosoago gaude denok” Nekane Ubillos, ZITU
Irakurri gehiago
Nora Gurrutxaga, Vicomtech, Indeus Elkarrizketak 1 apirila, 2024 Euskara industrian
“Norberaren hizkuntzan lan egitea motibaziozkoa da eta elkartasun sentsazioa ematen du” Nora Gurrutxaga, VICOMTECH
Irakurri gehiago
Oreka It_Iraitz Perez Goldarazena_Indeus Elkarrizketa 1 apirila, 2024 Euskara industrian
“Guretzako errazagoa izan da bezeroekin konfiantza euskaratik sortzea” Iraitz Perez de Goldarazena, OREKA IT
Irakurri gehiago
Koldo Kortabitarte_MAIER_Indeus Elkarrizketak 25 Marzo, 2024 Euskara industrian
“Guk egin behar duguna da gure baliabideak behintzat euskaraz erabili, batez ere gauza txikiegaz, gauza txiki askogaz gauza handi bat lortu ahal delako” Koldo Kortabitarte, MAIER
Irakurri gehiago
Eli Pombo, Iametza, Indeus Elkarrizketa 25 Marzo, 2024 Euskara industrian
“Utopiak balio du, behintzat bidea egiteko” Elisabeth Pombo, IAMETZA
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak