Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 uztaila, 2019 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

Euskal ETEek erabilgarri dute jadanik Hazinnova ekimena berria, berritzen has daitezen SPRI Taldearen eta Innobasque-n eskutik

2,5 milioi eurorekin hornitua, ekimen honek 2.000 enpresarenganaino iritsi nahi du eta 500 proiektu mobilizatu nahi ditu, lana antolatzeko modu berriei buruzkoak nahiz produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berriei buruzkoak
Leire Bilbao, Arantxa Tapia sailburua eta Álex Arriola, prentsa aurrekoan uztailan.

 

 2,5 milioi eurorekin hornitua, ekimen honek 2.000 enpresarenganaino iritsi nahi du eta 500 proiektu mobilizatu nahi ditu, lana antolatzeko modu berriei buruzkoak nahiz produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berriei buruzkoak

40 agentez (tokiko garapen agentziak, klusterrak, merkataritza ganberak eta enpresa-elkarteak) osatutako sare batek hiru lurraldeetako enpresak mobilizatuko ditu eta laguntza emango die prozesu osoan

Helburua da Euskadiko eskualde guztietan kokatuta dauden eta berritzeko joerarik ez duten enpresa txikietara iristea, eta lehen esperientzia eskaintzea dohainik eta modu sinple eta azkar batean

 

 2.400 euskal ETEk erabilgarri dute dagoeneko Hazinnova zerbitzu berria. SPRI Taldeak eta Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziak joan den martxoan abiarazitako ekimen horrek 500 proiektu inguru jarriko ditu martxan enpresa parte-hartzaileen berrikuntza- eta lehiakortasun-indizeak hobetzeko. Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak gaur aurkeztu du Hazinnova eta, hemendik aurrera, zerbitzuaren zabalkundea egingo da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualde guztietako enpresa txikien artean.  Tapiarekin batera, ekitaldian izan dira baita ere Alex Arriola eta Leire Bilbao, SPRI Taldeko eta Innobasque-ko zuzendariak.

 

Hazinnova ekimenak 2,5 milioi euroko aurrekontua du eta duela gutxi argitaratutako Europako txosten batek berretsi du ekimen honen garrantzi estrategikoa. Regional Innovation Scoreboard 2019 txostenaren arabera, Euskadik bere berrikuntzako errendimendua hobetu du azken zortzi urteotan, baina hobekuntza hori ez da nahikoa izan Euskadik Berrikuntza-maila Handiko Eskualdeen multzoan jarrai dezan, Europako batez bestekoa gehiago hazi delako proportzioan. Ahulezia handiena erakutsi dutenak ETE txikienak izan dira.

 

Euskal ETEek doako aholkulari espezializatu bat eskatu ahal izango dute spri.eus webgunearen bidez, eta aholkulari horren laguntzaz aukera izango dute lana antolatzeko modu berriak eta produktu nahiz zerbitzuak merkaturatzeko metodo berriak ezartzeko.

 

Hauxe da Hazinnova zerbitzuak eskaintzen duena:

  • Aholkularitza espezializatuko doako 50 ordu
  • Hazinnova agente bat prozesu osoan zehar
  • Karga administratibo oso txikia
  • Emaitzak hiru hilabetean

 

Hazinnova zerbitzuak laguntza emango die euskal ETEei hauetarako:

  •  Enpresaren errentagarritasuna kontrolatzeko
  • Prozesuen eraginkortasuna hobetzeko
  • Entrega-gastuak edo -epeak murrizteko
  • Antolakundeko langileak motibatzeko
  • Merkatuko kuota handitzeko
  • Bezero-segmentu berrietara iristeko
  • Marka eta diseinu industrialak babesteko

 

Proiektu motak eta jarduera sektoreak

Enpresek gehienez bi mikro-proiektu abiaraz ditzakete urtebetean, arlo hauetako batean: ekonomia eta finantzen kudeaketa, produkzioa, logistika, barne-prozesuak, pertsonak, bezeroak eta merkatu berriak. Horrez gain, marka eta erregistroen arloko behar adina mikro-proiektu egin ahal izango dituzte.

 

Hazinnova ekimenak lehentasunezko jarduera-sektore batzuk finkatu ditu berrikuntza proiektuen onuradun izan daitezkeen ETEentzat. Industria sektorean lehentasunezko jarduerak izango dira manufaktura, erakusketa, energia-hornikuntza eta uren eta hondakinen kudeaketa; hirugarren sektorean, aldiz, lehentasunezkoak izango dira industriarekin zerikusia duten zerbitzuak, informazio teknologiekin lotutako jarduerak, handizkako merkataritza, garraioa eta biltegiratzea, finantza jarduerak eta aseguruak.

 

Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa

Lehentasuna da Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzea eta berritzeko joerarik ez duten enpresek lehen esperientzia baliagarri eta praktikoa izan dezatela berrikuntzarekin. Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearen bitartez, konpromisoa hartu du arlo horretako jarduerak finantzatzeko, berrikuntza ETE txikienetaraino iritsi dadin eurentzako laguntza espezifikoekin. Ildo beretik, Innobasque-k adierazi du handitu egin nahi duela ETEei ematen dien laguntza, berrikuntzaren bidean sartzen laguntzeko.

 

Testuinguru horretan, Arantxa Tapiak gaur goizean azaldu du zertan datzan SPRI Taldeak eta Innobasque-k bultzatutako HAZINNOVA ekimena. Prozesua joan den martxoan hasi zen, aholkulari talde bat kontratatzeko lizitazioarekin. Aholkulari horiek izango dira ETEei zerbitzu emango dietenak, proiektu berritzaile txikiak diseinatu eta ezar ditzaten hiru hilabeteko epean.

 

Horrekin batera, Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziak 40 agentez osatutako sare bat sortu du Euskadiko eskualde guztietako enpresetara hurbiltzeko eta Hazinnova ekimenean parte hartzea erabakitzen duten guztiei proiektu osoan laguntzeko.

 

Enpresa parte-hartzaileek 50 aholkularitza-orduko zuzeneko zerbitzua erabili ahal izango dute eta konfiantzazko agente baten laguntza jasoko dute, zeinak, aholkularitzaz gain, tramite administratibo guztiak egingo baititu.

 

40 Hazinnova agente mobilizatuak

Gaur gaurkoz, 40 agente mobilizatu dira guztira Hazinnova martxan jartzeko. Horien artean daude Araba eta Bizkaiko merkataritza ganberak; Energia, Aeronautika, Elikadura, Mugikortasun eta Logistika, Galdaragintza, Eraikuntza, Ingurumen eta IKT eta Teknologia sektoreetako klusterrak; ASLE lan sozietateen elkartea; Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntza; Durangaldeko enpresa-elkartea; Azaro fundazioa; eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hogei bat Eskualdeko Garapen Agentzia. Horrela bermatzen da ekimena iritsiko dela hiru lurralde historikoetako eskualde bakoitzeko enpresa guztietara.

 

Agente horiek Hazinnova ekimenaren aurkezpenean egon dira gaur, non esan baitute prest daudela ekimen honen bidez Euskadi berritzaileago bat lortzea helburu duen erronkan laguntzeko. Ekimen hori -bere baitan biltzen dituena sektore eta erakunde desberdinetako agenteak- aktiboki zabalduko da EAEko txoko guztietako enpresa txikietara iristeko.

 

Aurreikuspenen arabera, Hazinnova agenteen sarea gai da 2.500dik gora enpresatara iristeko eta enpresa horietatik 500ek proiektuak garatuko dituzte ekimen berritzaile honen laguntzarekin. Hazinnova bereziki zuzentzen zaie 6-99 langile bitartean dituzten enpresei eta aurretik berrikuntza-jarduerarik egin ez dutenei.

 

Behin trebatuak izan ondoren SPRIk eta Innobasque-k ematen dituzten eta dagoeneko abian diren jardunaldietan, Hazinnova agenteak berehala hasiko dira ETE interesatuak atzematen eta laguntza emango diete behar duten proiektua edo konponbide berritzailea definitu eta ezartzeko, gutxi gorabehera hiru hilabeteko iraupena izango duen prozesu batean.

 

Eskualdeka aurkezteko egitaraua

 

Ahalegin gehigarri bat eginaz ekimen hau ongi irits dadin enpresa txikiak dauzkaten Euskadiko eskualde guztietara –enpresa horiek batzuetan ikusezinak baitira berrikuntzaren arloan-, aurkezpenak egiteko egitarau bat antolatu da irailaren erdialdetik azaroaren bukaerara. Hazinnovaren arduradunak (Jaurlaritzakoak, SPRIkoak eta Innobasque-koak) Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualde guztietara joango dira eta, tokiko agenteekin batera, zerbitzuaren ezaugarriak eta irismena aurkezteko dizkiete zonalde bakoitzeko ETEei.

 

Dagoeneko 10 data daude finkatuta Hazinnova aurkezpenaren eskualdekako egutegian.

 

Hazinnova programa:

Hazinnovaren aurkezpena

Lotutako albisteak

14 Marzo, 2024 Berrikuntza
Alkizabalgo plataforma jasotzaile elektriko berria jasangarriagoa da: zero gas-isuri eta zarata murrizketa
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Stay Bigelek hezkuntzaren arloko metodologia berritzaileen aldeko apustua egiten du
Irakurri gehiago
22 otsaila, 2024 Berrikuntza
FVEMek 2.100 ikasle baino gehiagori industria hurbildu die ‘Industria Erronka’ proiektuaren bidez 23-24 edizioan
Irakurri gehiago
SACEN San Jorge Placas Energía Solar 20 otsaila, 2024 Berrikuntza
Sacenek telekomunikazioetarako bere lehen kabina adimenduna instalatu du
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Berrikuntza
TokenTrotter-rek bidaiez beste ikuspuntu batetik gozatzeko aukera ematen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak