Berrikuntza
Albisteak 10 ekaina, 2021

Euskadiko I+G arloko inbertsioak inoiz baino kopuru handiagoa izango du ekitaldi honetan: 1.607 milioi euro

  • Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren 'Euskadiren I+G arloko inbertsioaren estimazioa' txostenaren hirugarren edizioak inbertsioaren % 4,1eko igoera kalkulatu du, finantzaketa publiko zein pribatu handiagoari esker

  • Gastua EAEko BPGd‑aren % 2,08aren parekoa izango da, eta horri iaz kalkulatutako % 2,15 gehituz gero, euskal ratioak berriz hurbiltzen ditu Europako batezbestekora

  • Estimazio hori I+G arloan inbertsio handiena egiten duten euskal enpresetako ordezkariekin batera egin da; enpresa horiek Innobasqueko zazpi berrikuntza-taldeetako batean daude sartuta
-

Euskadiko I+G arloko guztizko gastuak inoiz baino kopuru handiagoa izango du ekitaldi honetan: 1.607 milioi euro; hau da, 2020an kalkulatutako kopurua baino % 4,1 handiagoa. Gorakada hori batez ere Eusko Jaurlaritzaren ekarpenen eta NextGenerationUE funtsen igoeraren ondorio izango da, baina baita ahalegin pribatu handiagoaren ondorio ere, Innobasque ‑ Berrikuntzaren Euskal Agentziak euskal enpresa-talde nagusietako batzuekin batera egindako ‘Euskadiren I+G arloko inbertsioaren estimazioa’ txostenaren hirugarren edizioak aurreratzen duen bezala.

 

Txostenak ziurtatu egiten du berreskuratze ekonomikoak bizkortu egingo duela I+G arloko inbertsioaren hazkundea; izan ere, barne‑produktu gordinaren (BPGd) % 2,08koa izango da¸ 2020an baino inbertsio handiagoa eginez, nahiz eta 2019rako kalkulatutako igoera portzentualki handiagoa izan ( % 2,15). Txostenak, halaber, azpimarratzen du 2012tik ikusi gabeko atalasera iritsiko dela, nahiz eta BPGd‑an espero den hazkundeak (% 7,3) ez duen berdinduko pandemiaren ondorio ekonomikoek eragindako beherakada 2021erako aurreikusi den BPGd‑aren % 2,08ak eta 2020an erregistratutako % 2,15ek erakusten duten bilakaerak berrikuntza arloko berriz hurbiltzen du euskal inbertsioa Europako batezbestekora (iaz BPGd-aren % 2,2koa izan zen).

 

Konbergentziaranzko bilakaera positibo hori posible izango da, bai finantzaketa publikoaren hazkundeari esker (617 milioira iritsikko da, 2020an baino % 7,2 handiagoa), bai pribatuaren hazkundeari esker (849 milioira iritsiko da, iaz baino % 2,7 gehiago), bai nazioarteko inbertsioari eutsita (141 milioi izango ditu).

 

Estimazioa egiteko, Innobasquek aintzat hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan I+Gra bideratutako partida, BPGd‑aren bilakaeraren azken aurreikuspenak (Ekonomia eta Ogasun Sailak martxoan argitaratu zituen), eta zazpi berrikuntza-taldeetako bateko adituen balorazioak.

 

Berrikuntza-taldeak Berrikuntzaren Euskal Agentziari lotutako erakundeetako adituek osatutako lantaldeak dira, eta Innobasquek bildu egiten ditu arrakasta ‑kasuak eta joerak identifikatu eta talde bakoitzaren espezializazio‑arloan adierazleen bilakaerari buruzko txostenak aztertzeko. Adierazle horiek askotarikoak dira: ETE‑en behar espezifikoetatik hasi eta berrikuntza disruptiboraino, prospektibaren erabilera tarteko.

 

Zehazki, I+G arloko gastuaren estimazioa euskal I+G arloko enpresa traktoreen taldeekin egin da. Talde hori Euskadin inbertsio‑maila handiena duten enpresa ‑taldeetako adituek osatzen dute. Hamasei enpresa dira eta I+G arloko inbertsio pribatuaren ia % 45 osatzen dute, hau da, I+G arloan egiten den guztizko gastuaren % 25. Honako hauek dira:

 

  • Aernnova
  • CIE Automotive
  • Corporación Mondragon
  • Faes Farma
  • Gestamp
  • Grupo Arteche
  • Iberdrola
  • Ideko (Danobat Group)
  • Ingeteam
  • Irizar
  • ITP
  • Ormazabal Corporate Technology (Velatia)
  • Sener
  • Sidenor
  • Siemens Gamesa
  • Tubacex

Lotutako albisteak

José  Jainaga  industrialak  Joxe  Mari  Korta  2025  saria  irabazi  du
23/06/2025 Berrikuntza

José Jainaga industrialak Joxe Mari Korta 2025 saria irabazi du

Epaimahaiak aho batez erabaki zuen 25. Joxe Mari Korta saria pertsona bakar bati ematea: José Jainaga industrialari, industria errotzearen, industria bikaintasunaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enplegua sortzearen aldeko konpromisoagatik.

Innobasquek  2024ko  ekitaldiko  emaitzar  aurkeztu  ditu,  eta  guztiz  bat  datoz  Zientzi,  Teknologia  eta  Berrikuntzako  Euskal  Planarekin
05/06/2025 Berrikuntza

Innobasquek 2024ko ekitaldiko emaitzar aurkeztu ditu, eta guztiz bat datoz Zientzi, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Planarekin

Gaur egin da urteroko topaketa Getxoko Itsas Geltokian (Olatua), eta bertan bildu dira Innobasqueko entitate bazkideak –administrazioak, enpresak eta hezkuntza, gizarte, zientzia eta teknologia arloetako eragileak-, baita Agentziaren Zuzendaritzako 60 kideak ere, Euskadin berrikuntza bultzatzen duen aliantza publiko-pribatuaren goi ordezkariak guztiak

Euskadik  ikerkuntzarako  eta  berrikuntzarako  duen  giharra  erakutsiko  du  Berrikuntzaren  Euskal  Agentziaren  Batzar  Nagusiak
30/05/2025 Berrikuntza

Euskadik ikerkuntzarako eta berrikuntzarako duen giharra erakutsiko du Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Batzar Nagusiak

Ekitaldian bilduko dira Innobasqueko entitate bazkideetako kideak ­–administrazioak, enpresak eta hezkuntza, zientzia eta teknologia arloetako eragileak- eta Agentziako zuzendaritzako kideak; Euskadin berrikuntza bultzatzen duen aliantza publiko-pribatu horretako 60 goi ordezkar

+INDUSTRY  873  enpresa  baino  gehiago  bilduko  ditu
30/05/2025 Berrikuntza

+INDUSTRY 873 enpresa baino gehiago bilduko ditu

Smart manufacturingari eskainitako Espainiako urteko topaketarik handiena,  ekainaren 3tik 5era bitarte, Bilbao Exhibition Centren ospatuko da

Horizon  Europe  2025:  7.300  milioi  euro  enpresa  berrikuntza  bultzatzeko  Europan
15/05/2025 Berrikuntza

Horizon Europe 2025: 7.300 milioi euro enpresa berrikuntza bultzatzeko Europan

SPRI-ren eskutik, EEN sarearen euskal nodoaren koordinatzaileak garen aldetik, euskal enpresei Horizon Europe programan parte hartzen laguntzen diegu. Enterprise Europe Network (EEN) Europako sare bat da, ETEen hazkundea eta nazioartekotzea bultzatzen duena

Eusko  Jaurlaritzak  13,65  milioi  euro  bideratuko  ditu  enpresen  berrikuntzara
09/05/2025 Berrikuntza

Eusko Jaurlaritzak 13,65 milioi euro bideratuko ditu enpresen berrikuntzara

SPRI Taldeak maiatzean zabalduko ditu Fast Track Innobideak, Hazinnova eta BDIH Konexio programak

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Aernnova  enpresa  bisitatu  du,  soluzio  aeronautiko  aurreratuetan  liderra
07/05/2025 Berrikuntza

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Aernnova enpresa bisitatu du, soluzio aeronautiko aurreratuetan liderra

Aernnova enpresak Araban du egoitza, eta lider espezializatua da aeroegituren eta horien osagaien diseinuan, fabrikazioan, mantentze-lanetan eta zerbitzuetan. Ia 6.000 langile ditu 7 herrialdetan, eta 2025ean 1.000 milioitik gorako fakturazioa izatea espero du.

ETEentzako  produktuen  eta  prozesuen  berrikuntza  babesten  dugu  Hazinnovarekin
02/05/2025 Berrikuntza

ETEentzako produktuen eta prozesuen berrikuntza babesten dugu Hazinnovarekin

Hazinnova euskal ETE-ei doako aholkularitza eskaintzen dien programa da, produktu eta prozesuetan berrikuntza-mikroproiektuak bultza ditzaten. Eska ezazu 2025eko maitzaren 6tik urriaren 29ra.

ESGI  188  (European  Study  Group  with  Industry)  Bilbon  izango  da  2025eko  maiatzaren  26tik  30era
24/04/2025 Berrikuntza

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era

Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Kontsulta  irekia:  Spri  Taldearen  laneko  prebentzio-zerbitzuak  definitzeko  zure  aukera
15/04/2025 Berrikuntza

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera

Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.