Filtra tu búsqueda



Berrikuntza
Albisteak 2 urtarrila, 2025

Euskadiko 597 ETEk eskuratu dituzte 2024an Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntzarako programen onurak

SPRIk 12,5 milioi euro inbertitu ditu 3 programatan eta beste 23 milioi euro mobilizatu dira inbertsio pribatuan

Euskadiko 597 enpresak eta haien 759 proiektuk jaso dituzte SPRI Enpresa Garapenerako Agentziak, laguntzen hiru programaren bidez, 2024an Euskadiko ETEak berritzeko eman dituen 12,5 milioi euroak, Hala, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak beste 23 milioi euro mobilizatu ahal izan ditu inbertsio pribatuan.

9 milioi euroko amaierako aurrekontuarekin, Fast Track Innobideak programaren lehen deialdian berrikuntzako 137 proiektu eta berrikuntzan laguntzeko 13 ekintza osagarri finantzatu dira. Hala, 23 milioi euro bideratu dira berrikuntza-jardueretara, industriako eta industriarekin lotutako zerbitzuetako 136 ETE-ei zuzenduta.

Fast Track Innobideak da ETE-en berrikuntza bizkortzeko finantza-laguntza emateko programa eta berrikuntza-proiektuen garapena azeleratzeko sortu da, Euskadiko industriako eta industriarekin lotutako zerbitzuetako ETE-en lehiakortasuna, espezializazioa eta dibertsifikazioa sustatzeko. Horren helburua da Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin lerrokatuta dauden berrikuntza-proiektuak babestea eta berrikuntza modu sistematikoan bultzatzeko ekintza osagarriak sustatzea.

Hazinnovak, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin batera, 499 proiektu babestu ditu 2,173 milioi eurorekin. Hazinnova Euskadiko ETE-ei doako aholkularitza eskaintzen dien programa da, produktu eta prozesuetan berrikuntza-mikroproiektuak bultza ditzaten.

Hazinnova dirulaguntzen programaren helburua da enpresei berrikuntza ez teknologikoko proiektu txikiak martxan jartzen laguntzea enpresa barruan, lehiakortasuna hobetzeko. Horretarako, Hazinnovaren hurbileko eragile bat jartzen du enpresa onuradunen esku, prozesu osoan zehar laguntzeko, bai eta berrikuntzako adituen aholkularitza-zerbitzu bat ere, 50 orduko aholkularitza pertsonalizatua eta aurrez aurrekoa eskaintzeko.

Azkenik, BDIH Konexio programaren bidez, 97 enpresaren 124 programa finantzatu dira, berrikuntza-prozesuak bermeekin bizkortzeko. Hala, enpresa horiek Basque Digital Innovation Huben (BDIH) edo Europako DIH jakin batzuen aditu-laguntza izango dute eta haien ezagutza, azpiegiturak eta teknologiak jarriko dituzte enpresen esku, proiektu digital eta jasangarriak esperimentatzeko eta probatzeko.

Basque Digital Innovation Hub (BDIH) probak egiteko eta baliozkotzeko azpiegituren, instalazio pilotuen eta know-howaren sarea da eta Fabrikazio Aditiboan, Adimen Artifizialean, Robotika Malgu eta Kolaboratiboan, Zibersegurtasunean, Makina Adimendun eta Konektatuetan eta Material Aurreratuetan, Data Driven Solutionsetan, Sare Elektriko Digitaletan eta Gailu Medikoetan eta Osasun Digitalekoetan espezializatuta dago. Horiek guztiak industria digital eta jasangarrirako teknologia garrantzitsuak dira

Lotutako albisteak

Fecin,  industriako  eskuilagintzan  espezializatuta  60  urte  daramatzan  Gipuzkoako  ETEa
10/02/2025 Berrikuntza

Fecin, industriako eskuilagintzan espezializatuta 60 urte daramatzan Gipuzkoako ETEa

Deban kokatuta dagoen enpresa da Europa mailan sektore honetako bost fabrikatzaileetako bat eta SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du

Soldaduraren  balio-kateari  buruzko  azokaren,  UNIREren,  bigarren  edizioa  egingo  dute  Ficoban
10/02/2025 Berrikuntza

Soldaduraren balio-kateari buruzko azokaren, UNIREren, bigarren edizioa egingo dute Ficoban

Sektore horrek Estatu osoan egiten duen kongresu bakarra martxoaren 18 eta 19an izango da

Ecenarro,  hotzeko  estanpazio  adimenduna  garatzen  duen  kooperatiba
03/02/2025 BDIH

Ecenarro, hotzeko estanpazio adimenduna garatzen duen kooperatiba

Bergarako enpresak 50 milioi pieza fabrikatzen ditu urtean, eta SPRI Taldearen laguntza jaso du BDIH Konexio programarako.

Lointek,  Marcelo  Gangoiti  Sariaren  XXVIII.  edizioko  irabazlea
31/01/2025 Berrikuntza

Lointek, Marcelo Gangoiti Sariaren XXVIII. edizioko irabazlea

Erabakia honako arrazoietan oinarritzen da: Ikuspegi estrategikoa eta lidergo globala, nazioarteko presentzia, I+G+b arloko inbertsio eta erdintasunarekiko eta tokiko talentuarekiko konpromisoa

Konfiantza  eta  lankidetza,  euskal  industrian  onura  eta  hazkunde  jasangarria  sortzeko  gakoak
31/01/2025 Berrikuntza

Konfiantza eta lankidetza, euskal industrian onura eta hazkunde jasangarria sortzeko gakoak

Ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren garapena errazten duten soluzio eta adibide inspiratzaileak

Joan blog-era

Jarraitu gurekin

Gure sareetan espezializatutako kanalak eta eguneroko aktualitateak.