Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 Azaroa, 2022 Berrikuntza

ekinBarri: Pertsonak eta berrikuntza erdigunean, Bizkaiko enpresen eraldaketa lortzeko

Berrogeita hamar enpresak aplikatu dute ekinBarri metodoa; 80 ekipo eta 600 pertsona baino gehiagok parte hartzen dute liderren Komunitate Aktiboan
Ekinbarri

Gero eta aldakorragoa eta konplexuagoa den ingurune sozial eta ekonomiko honetan, antolakundeek garai berriekin batera eboluzionatu behar dute, eta estrategiak diseinatu eta aplikatu behar dituzte eraginkorrak eta efizienteak izateko. Funtsezkoa da berrikuntzan eta teknologietan inbertitzea lehiakor eta jasangarri izateko, baina ahalegin berezia egin behar dugu areago indartzeko ezinbestekoa den enpresen Balio Eraldatzailea: PERTSONAK.

Horregatik, Bizkaiko Enpresa Elkarteek (CEBEK, FVEM, CECOBI, ASCOBI eta AVEQ), Foru Aldundiarekin batera, “ekinBarri” abiarazi dute, Pertsonak erdigunean kokatuko dituen enpresa-estilo berri bat garatu eta errotzeko:  etorkizunera begiratzeko modu berri bat, pertsonengan oinarritua, ingurune aldakor baten erronkei aurre egiteko.

 

BBVA Dorreko BAT-Nazioarteko Ekintzailetza Zentroan egin zen ekinBarriren urteroko ekitaldia

Ekitaldi horrek bere baitan bildu zituen Bizkaiko hainbat enpresa eta erakundetako profesionalak, zeintzuek argi baitute antolakundeek eboluzionatu egin behar dutela konfiantzan, gardentasunean eta pertsonen partaidetzan oinarritutako eszenatoki berri baterantz.

Carolina Pérez Toledo CEBEK

CEBEKeko presidente Carolina Pérez Toledok eman zion hasiera ekitaldiari, eta hauxe esan zuen: “gure helburua da ekinBarri espiritua zabaltzea eta Bizkaiko enpresen eraldaketa lortzea. Horretarako, barne harremanen estilo berri bat sustatu nahi dugu, enpresako kultura eta lidergo berri bat, alegia”.

CEBEKeko presidenteak azaldu bezala, “ekinBarrik, harreman osasuntsu eta eraikitzaileak ez ezik, espazio sortzaile eta parte-hartzaileak proposatzen ditu talentua adierazteko”.

Eta hauxe gaineratu zuen: “Proiektuak lau urte daramatza martxan, eta orain badugu behar besteko ezagutza azaltzeko nola zabaldu diren ekinBarri filosofia eta kultura Bizkaiko enpresen artean. EkinBarri sektore guztien erronka globala da, eta helburua da hazi, partekatu eta Bizkaia osora zabaltzea”.

Marta Martínez CEBEK

Segidan,  Marta Martínezek –CEBEKeko proiektuen arduraduna eta ekinBarriren liderretako bat- azken orduko albisteak eta ekinBarriren egungo egoera aurkeztu zituen.

 

EKINBARRIri BURUZKO DATUAK

  • 1.600dik gora pertsona 85etik gora ekinBarri ekitalditan
  • 50 enpresak baino gehiagok aplikatzen dute ekinBarri metodoa
  • 80 talde eta 600 parte-hartzaile baino gehiago
  • Inpaktua du 6.500dik gora langilerengan
  • ekinBarri liderren Komunitate Aktiboa
  • ekinBarri Tech: Emaitzak neurtzeko teknologia
  • Gaikuntzako eragileen lantaldea

Parte-hartzaileek aukera izan zuten “Etorkizuneko elkarrizketak” bideoa ikusteko, zeinetan CEBEK, FVEM, ASCOBI, CECOBI eta AVEQ KIMIKA elkarteetako idazkari nagusiak ageri baitira solasean ekinBarriko hainbat eragilerekin.

Ondoren “EkinBarri esperientzia” izeneko mahai-ingurua egin zen beren kudeaketan ekinBarri sistema txertatuta daukaten enpresetako ordezkariekin (Roberto Villanueva, Bizkaiko Transbordadorearen Mantenimenduko zuzendaria, Javier González, Einnek enpresaren bazkide fundatzailea, eta Carlos A Moreno, Cementos Lemona enpresako Plan Managerra), zeintzuek euren esperientziak eta inpresioak partekatu baitzituzten. Mahai-inguruan besteak beste azaldu zen zein den zuzentzearen eta lideratzearen arteko aldea, eta aipatu zen pertsonarentzat aberasgarria dela proiektuan sinestea.

Halaber, aitortza egin zitzaien ekinBarri eragile berriei, eta “ekinBarriren funtsa” bideoa ikusi ondoren, Ainara Basurkok (Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapeneko diputatuak) amaiera eman zion ekitaldiari.

Hauxe esan zuen Basurkok hitzaldiaren hasieran: “Ekonomi Sustapeneko diputatu naizen aldetik, sortzen eta hazten ikusi dut ekinBarri, eta oso pozgarria da ikustea nola igaro den proiektu izatetik errealitate izatera eta, are gehiago, benetan atsegingarria da zuen esperientziak entzutea eta jakitea metodologia hau eskalatzen jarraitu nahi duzuela. Sinesten dugu pertsonen eta lantaldeen balio eraldatzailean.  Eta benetan uste dut etorkizuneko enpresen liderrek ezinbestean sinetsi behar dutela horretan”.

Diputatuak adierazi zuenez, “ekinBarrik erantzun asko eskaintzen ditu gure enpresa-ehuna gai izan dadin egokitzeko talentuak eskatzen duenera: giza baliabideen eta lantaldeen kudeaketa berri bat, ingurune parte-hartzaileak, sortzaileak, talentua garatzeko eta adierazteko aukera ematen dutenak testuinguru gero eta hibridoagoetan, lan presentziala eta urrunekoa uztartzeko aukera, eta taldean definitutako proiektu profesional ilusionagarriak. Eta horrek denak zerikusi zuzena du LIDERGOArekin”.

Basurkok hauxe esan zuen ekitaldiari buru emateko: “lider berriek zuzendaritza-eredu berri bat barneratu behar dute, pertsonak eta berrikuntza erdigunean jarriko dituena”.

Ainara Basurko. Diputada de Promoción Económica de la Diputación Foral de Bizkaia

+info: ekinBarri – CEBEK

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak