Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 uztaila, 2020 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

Ehungintzan ardi latxaren artileari balioa emateko euskal enpresek hainbat proiektu berritzaile martxan jarri dituzte

Berrikuntzek balioan jarri nahi dute kilometro 0ko produktu hau azken urteotan merkatu-balioa galdu duelako
Oveja Latxa Ternua

Ardi latxa Euskadiko sinbolo bat da. Gaur egun, milioi bat ardi inguru daude Euskadin, baina bere artilearekin arazo bat dago. “Landa Garapeneko Elkarteen arabera, azken 4 urteetan, 2016az geroztik, artileak ez du merkatu balorerik, eta administrazioa bakarrik aritu da artilea biltzen eta deuseztatzen, horrek dakarren kostuarekin”, adierazi du 0 kilometroko material horri balioa emateko agertu diren proiektuen arduradunetako batek, ehungintzan erabil daitekeena.  

Proiektu horietako baten buru Ternua da, Arrasaten kokatuta dagoen euskal ehungintza enpresa. Proiektuak Artileshell du izena, eta izen hori eman diote  ardi latxaren artiletik sortutako materialari. Materialtermorregulatzailea da, hau da, gorputzeko tenperatura mantentzen du, eta hezetasunaren kanporatze azkarra du, baldintza meteorologiko txarretan oso baliogarria den ezaugarria.  

Proiektuaren arduradunen arabera, “ardi latxa sinbolo bat da gure herriarentzat, paisaia eta ekosistemak zaintzen gehien laguntzen duen espezieetako bat, hain zuzen ere”. Hori dela eta, 2009tik ari dira lanean beren artileari balioa ematea helburu duen proiektu honetan. Hainbat fase izan dituzte: “gure jaken barruan isolatzaile gisa erabil genezakeen material bat sortzea izan zen ikerketaren ardatza, lumarekin edo isolatzaile sintetikoekin egiten dugun bezala”. Eta ikerketa horren ondorioz, material hau sortu dute, aurtengo urrian dendetan eskuragarri egongo dena gizonentzat eta emakumeentzat.  

Ardi latxaren artilea erabiltzea ardatz nagusi duen beste proiektu bat ‘Latxa artilea hainbat merkatutan merkaturatzeko ehun-balorizazioaren alternatibak‘ proiektua da. Bertan, proiektuaren buru den Latxa Esnea kooperatibak, NeikerrekUrkomek eta Maria Clé diseinatzaileak parte hartzen dute, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Proiektua martxan dago, eta, bioekonomian espezializatuta dagoen Miriam Pinto Neikerreko ikertzaileak dioenez, “latxa ardiaren artilezko ehun bat lortzeko helburua dugu, jantzigintzarako egokia eta azalean  kontaktu atsegina izango duena”.  

Helburu horrekin, berokiak egiten ari dira, 2021. urtearen erdialdean saltzeko ideiarekin. “Markako beroki hauek tokian tokikoari balioa ematen saiatuko dira, diseinu zaindua eta artisau-lanketa bateratuz. Jantzi atenporalak, iraunkorrak, diseinu leunekoak eta jantzigintza zaindukoak dira”, adierazi du Pintok.  

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova eta Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke. 

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak