Unai Cornes, enpresako Teknologia eta Berrikuntza zuzendaria.
BDIH Berrikuntza
Albisteak 3 otsaila, 2025

Ecenarro, hotzeko estanpazio adimenduna garatzen duen kooperatiba

Bergarako enpresak 50 milioi pieza fabrikatzen ditu urtean, eta SPRI Taldearen laguntza jaso du BDIH Konexio programarako.

Mondragon Taldearen barruko kooperatiba da Ecenarro, eta urtean 50 milioi pieza konplexu fabrikatzen ditu hotzeko estanpazioaren bidez, nagusiki, automobilgintzarako. Urtean 24 milioi inguru fakturatzen ditu, eta bere produktuen % 80 esportatzen ditu. Horien artean, errotulak, motelgailuen ardatzak eta bibrazioen aurkako elementuetarako zorroak nabarmentzen dira. SPRI Taldearen laguntza ekonomikoa jaso du, BDIH Konexio programaren bidez. Programa horren baitan, Basque Digital Innovation Hubek ETE-en esku jartzen du fabrikazio aurreratuko aktiboen eta zerbitzuen sare konektatua, prestakuntzarako, ikerketarako, testatzeko eta baliozkotzeko.

1940an sortu zen enpresa, Bergarako erdigunean, mekanizazio-tailer gisa. Hainbat bizilagunek sortu zuten, honakoak buru zirela: Isidro Ecenarro Egaña, Julián Ecenarro Bengoa eta Antonio Urzelai Alberdi. 1965ean lehenengo estanpagailua erosi zuten, eta negozioak gora egin zuen. 1982an, ordea, krisialdian sartu zen, eta jabeak langileei saldu zien enpresa, pezeta baten truke. Hala, kooperatiba bilakatu zen. 2002an Mondragon Taldean sartu zen, eta, ondorioz, hazten eta inbertsioak erakartzen hasi zen. “Hurrengo hamar urteetan, bi estanpagailu izatetik sei izatera pasatu ginen”, esan du Unai Cornesek, enpresako Teknologia eta Berrikuntza zuzendariak.

2013an zenbakizko kontrolaren bidezko mekanizazioa txertatu zuen, eta 2015ean atzerriko lehenengo lantegia ireki zuen, Mexikon. “Orain estrategia markatuagoa dugu, negozioan arriskua murriztera bideratua; izan ere, kooperatiba gisa, enpresaren iraunkortasuna da lehentasuna”.

Ecenarrok altzairuzko osagaiak fabrikatzen ditu automobilgintzarako; nagusiki, esekidurarekin, norabidearekin eta txasisarekin lotutako elementuak, hala nola errotulak, motelgailuen ardatzak eta bibrazioen aurkako elementuetarako zorroak. “Gure ingeniaritza- eta marketin-zerbitzuak sustatuz, mugikortasunarekin lotutako beste sektore batzuetara zabaltzen ari gara ekoizpena. Azken hausnarketa estrategikoan gure anbizio maila igo dugu, eta oso motibatuta gaude”.

Bergarako fabrikak Espainiatik kanpora esportatzen ditu produktuen % 80; nagusiki, Europara eta Estatu Batuetara. “Eta, Mexikoko lantegitik, % 20 inguru doa Estatu Batuetara, Kanadara eta Brasilera”. Urtean 8.000 tona altzairu prozesatzen ditu enpresak, eta 50 milioi pieza fabrikatzen ditu.

105 langile dira, eta horietatik 70 kooperatibako bazkideak dira. Joan den urtean, 24 milioi euro fakturatu zituen. I+G arloa garrantzitsua da, eta, “salmenten % 3,5 inbertsiora bideratzen dugu, zuzenean”. I+G arloko inbertsioak, nagusiki, produktu eta material berriak garatzera eta ekoizpen-prozesua hobetzera bideratzen dira. “Batez ere, teknologian oinarritzen gara, produktibitatea hobetzeko palanka gisa. Azken hiru urteetan eremu horietara bideratu ditugu baliabide guztiak, eta garapen teknologikoaren aldeko apustu handia egin dugu”.

Enpresak SPRI Taldearen laguntza nabarmendu du, Haziteken gisako programetan, “altzairuen eta aluminioen gisako materialetan, eta eraldaketa digitaleko prozesuetan. Eta BDIH Konexioren laguntza izan dugu, ekoizpen-prozesuko datuak hobeto eta neurri handiagoan atzemateko; Lortekekin proiektu bat izateko balio izan zigun horrek”.

Datozen bost urteetan % 20-30 inguru haztea da etorkizuneko erronketako bat, eta “lanpostuak sortzea, kooperatiba gisa hori baita gure helburu nagusietako bat”.

Gainera, Bergarako fabrika handitzen ari da Ecenarro. 2.000 metro karratu gehiago izango ditu, hortaz, nabarmen haziko dira egungo instalazioak. “Lantegi bat eraikiko dugu bezero batekin sinatu dugun joint venture baterako”.

SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

Lotutako albisteak

Horizon  Europe  2025:  7.300  milioi  euro  enpresa  berrikuntza  bultzatzeko  Europan
15/05/2025 Berrikuntza

Horizon Europe 2025: 7.300 milioi euro enpresa berrikuntza bultzatzeko Europan

SPRI-ren eskutik, EEN sarearen euskal nodoaren koordinatzaileak garen aldetik, euskal enpresei Horizon Europe programan parte hartzen laguntzen diegu. Enterprise Europe Network (EEN) Europako sare bat da, ETEen hazkundea eta nazioartekotzea bultzatzen duena

Eusko  Jaurlaritzak  13,65  milioi  euro  bideratuko  ditu  enpresen  berrikuntzara
09/05/2025 Berrikuntza

Eusko Jaurlaritzak 13,65 milioi euro bideratuko ditu enpresen berrikuntzara

SPRI Taldeak maiatzean zabalduko ditu Fast Track Innobideak, Hazinnova eta BDIH Konexio programak

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Aernnova  enpresa  bisitatu  du,  soluzio  aeronautiko  aurreratuetan  liderra
07/05/2025 Berrikuntza

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Aernnova enpresa bisitatu du, soluzio aeronautiko aurreratuetan liderra

Aernnova enpresak Araban du egoitza, eta lider espezializatua da aeroegituren eta horien osagaien diseinuan, fabrikazioan, mantentze-lanetan eta zerbitzuetan. Ia 6.000 langile ditu 7 herrialdetan, eta 2025ean 1.000 milioitik gorako fakturazioa izatea espero du.

ETEentzako  produktuen  eta  prozesuen  berrikuntza  babesten  dugu  Hazinnovarekin
02/05/2025 Berrikuntza

ETEentzako produktuen eta prozesuen berrikuntza babesten dugu Hazinnovarekin

Hazinnova euskal ETE-ei doako aholkularitza eskaintzen dien programa da, produktu eta prozesuetan berrikuntza-mikroproiektuak bultza ditzaten. Eska ezazu 2025eko maitzaren 6tik urriaren 29ra.

ESGI  188  (European  Study  Group  with  Industry)  Bilbon  izango  da  2025eko  maiatzaren  26tik  30era
24/04/2025 Berrikuntza

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era

Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Sei  euskal  ikerketa-erakundek  bat  egin  dute  ITTHACAn  zahartze  osasuntsua  sustatzeko
16/04/2025 I+G+B

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko

Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Kontsulta  irekia:  Spri  Taldearen  laneko  prebentzio-zerbitzuak  definitzeko  zure  aukera
15/04/2025 Berrikuntza

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera

Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Haizelur,  nazioartekotzearen  aldeko  apustua  egiten  duen  doitasun-mekanizazioaren  arloko  Debako  ETEa

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa

Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.