Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 uztaila, 2021 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

COTECen txosten baten arabera, Euskadik dauka enpresa-jardunerako berrikuntza irekiko eredu errentagarriena

“Lanean ari gara ETE berritzaileen oinarria handitzeko” esan du Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak

 

Berrikuntzarako COTEC Fundazioak eginiko txosten batek ondorioztatu du berrikuntza irekiaren euskal eredua dela enpresa-jardunerako eredu errentagarriena. Azterlan hori astelehen honetan aurkeztu da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologi Parkean egin den jardunaldi batean, zeinetan parte hartu duten Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak eta COTEC Fundazioko presidente Cristina Garmendiak.

 

Euskadiri dagokionez, txostenak nabarmentzen du teknologi zentroen bidez eginiko berrikuntzen garapena. Horri esker, ETEek parte-hartze handia dute I+G-ko jardueretan eta, gainera, euskal enpresen eta beren ingurunearen arteko konexioa bultzatzen da, euskal enpresak direlarik beren ingurunearekin konektatuen daudenak. Euskal ereduaren indargune nagusia da bere enpresa/teknologi profila, 14. postuan kokatu delarik produktu berrien salmentetan Europar Batasunaren barruan.

 

Horrez gain, COTECen txostenak dio Euskadi dela enpresa arloan I+G-ko gastu handiena egiten duten Europako eskualdeen %50en artean dagoen auotonomia erkidego bakarra, eta baita ere ETEen arteko lankidetza gehien duten eskualdeen %50en artean dagoen bakarra.

 

Dokumentuak aztergai ditu dinamismo berritzaile handiena duten hiru lurraldeetako (Katalunia, Madril eta Euskadi) berrikuntza ereduen indarguneak eta ahuluneak.

 

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik ireki du jardunaldia, gogora ekarriz Europako Batzordeak Europako berrikuntzaren egoerari buruz berriki egin duen txostenean lortutako datu onak. “Emaitzak argiak dira, eta halaxe aitortu du Europako Batzordeak. Regional Innovation Scoreboard 2021 (RIS 2021) txostenak dio Euskadi berrikuntza handiko eskualde bat dela. Lehen aldiz, Euskadiren errendimendua EB*ko batez bestekoaren gainetik kokatu da (Euskadin 103,6, vs. EBn 100). Euskadi da Estatuko eskualdeetatik ongien posizionatuta dagoena, Madrilekin batera (berrikuntza handiko beste autonomia erkidego bakarra). Horregatik, Europako Batzordeak adierazi du Euskadi “bikaintasun-gune” bat dela (pocket of excelence), hau da, berrikuntza handiko eskualde bat berrikuntza moderatuko herrialde batean”, esan du Urzelaik.

 

SPRI Taldeko arduradunak zorionak eman dizkie euskal enpresei, eta Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziaren papera nabarmendu du. Baita ere aipatu du euskal ETEek euren eskura dituztela aurten bi laguntza-programa: “Eusko Jaurlaritzaren Innobideak eta Hazinnova programak, SPRI Taldetik kudeatzen ditugunak, eta 5,7 milioi euroko aurrekontua dutenak berrikuntza abiarazteko eta aplikatzeko negozio-prozesu guzti-guztietan.

 

“Lanean ari gara ETE berritzaileen oinarria handitzeko, patente eta lizentzia gehiago edukitzeko edo orobat berrikuntza lantzeko pertsonen arloan” esan du Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak.  “Badakigu non dauden gure ahuluneak, ETEen sarean, alegia”. Eta nazioartekotzeko beharra ere azpimarratu du.

 

Tapiak hizpide hartu ditu, orobat, suspertze ekonomikorako Europako funtsak, eta adierazi du aukera ona direla ekonomia eraldatzeko. “Hiru urteko epean garatu behar diren proiektuak dira, beraz, heldutasun maila altua izan behar dute”. Aipatu du beharrezkoa izango dela ko-gobernantza “baliabide horiek ongi aprobetxatzeko”.

 

Sailburuak esan du “sekulako dinamismoa” dagoela Eusko Jaurlaritzak berrikuntzarako eta digitalizaziorako eskaintzen dituen laguntza-programetan.

 

Bestalde, COTEC Fundazioko presidente Cristina Garmendiak autonomi erkidego bakoitzeko berrikuntzaren “berezitasunak” goraipatu ditu. Garmendiak esan duenez, lurralde bakoitzak bere indar-guneetan zentratu behar du berrikuntzan aurrera egiteko, eta alde batera utzi behar da duela 20 urteko pentsamoldea, berrikuntza-ereduak inportatzean oinarritzen zena.

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak