Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 Azaroa, 2021 Berrikuntza

Bilbon izan da Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova programaren zortzigarren onespen jardunaldia

  • Eusko Jaurlaritzak, Hazinnova programaren bidez, 395 berrikuntza-proiektu aholkatu ditu 342 euskal enpresa txiki eta ertainetan.

  • Bilbo eta Bilboaldeko 38 ETE berritzailek akreditazioa jaso dute SPRI Taldearen eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Hazinnova programan parte hartu izanagatik.

  • Bigarren edizioan parte hartzeko aukera 2021eko abenduaren 2an bukatuko da.

 

Topaketen helburua da 342 ETE euskaldunei enpresa berritzaile gisa Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren akreditazioa ematea SPRI Taldeak eta Innobasquek kudeatzen duten Hazinnova programan parte hartu ondoren. Akreditazio honek enpresek euren jardueretako arlo desberdinetan berrikuntza ezartzearen balioa aitortzen du.

 

Bilboko Merkataritza Ganberan antolatu da azkenaurreko jardunaldia. Topaketa honetan Bilbo eta Bilboaldeko 38 ETEk jaso dute akreditazioa beren produktuetan edo negozio-prozesuetan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri eta dagoeneko merkatuan duten kokapena hobetzen duten emaitzak lortu ondoren.

 

Ekitaldian egon dira Guillermo Miró, Bilboko Merkataritza Ganberako zuzendariaren ondokoa; Alberto Fernandez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntza zuzendaria eta Leire Bilbao Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia.

 

 

Jardunaldian, Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova zerbitzuaren, SPRIren eta Innobasqueren ordezkariez gain, proiektu hauek abian jartzeko aholkularitza eman duten tokiko eragileak ere bertan egon dira ETEekin batera: Bilboko Merkataritza Ganbera, Aclima, ASLE, Elikaduraren Klusterra, Energiaren Klusterra, Eraikune, Konfekoop, FVEM, GAIA, Uniport, Urkobe, Amorebieta-Etxano eta Innobasque.

 

Akreditazioa jaso duten enpresak hauek izan dira:

 

  1. Sunrise Medical S.L.
  1. Bioservice PequeñaS.Coop.
  1. Frutas Iru S.A.
  1. TECNICAS DE CALENTAMIENTO (COMERCIAL TECASA)
  1. Aamadarchi Pequeña P S.COOP.
  1. ALL MULTIDISCIPLINARY BRAND SL
  1. APPSAMBLEA ONLINE VOTING S.L.
  1. Asthon Cargo Bilbao S.L.
  1. Biladu S.A.
  1. Bizintek Innova S.L.
  1. Bombas Trief S.L.
  1. Consignaciones Toro y Betolaza S.A.
  1. DIGITAL5 SL
  1. INFORMATICA SERINFOR BILBAO 2002 SL
  1. Ingeniería en Integración de Sistemas Informáticos S.A.
  1. Kategora Investments, SL
  1. KURAGO SOFTWARE, S.L.
  1. Mathematics for Life SL
  1. Sinplastico S. Coop. Pequeña
  1. Sistemas y Tratamientos Automáticos S.L.
  1. TRANSPORTES TORO Y BETOLAZA, S.L.
  1. UBIKARE ZAINKETAK SL
  1. Estudios e Ingenieria Aplicada XXl S.A.
  1. Goplast Comercial S.L.
  1. Miba S.Coop.
  1. Metalúrgica de Bengoetxe S.A.
  1. Metalúrgica de Bolueta S.A.
  1. Rayter S.A.
  1. TRANSPORTES GENADIO FERNANDEZ S.L.
  1. El Transbordador de Vizcaya S.L.
  1. Oliver Design S.L.
  1. QUILTON S.A.
  1. INTERNATIONAL EMERGENCY SERVICES S.L.
  1. Kepler Entreplantas Desmontables S.L.
  1. Sui Broker Correduría de Seguros S.L.
  1. Adimen Investigación S.L.
  1. G.K. ISUSKITZA S.L.
  1. Talleres Industriales Rofer S.A.

 

Euskadi Europako Batasuneko batez bestekoaren gainetik berrikuntza-indizean

 

Hazinnova programaren lehen edizioan guztira 395 berrikuntza-proiektu aurrera eraman dira: 164 Bizkaian, 155 Gipuzkoan eta 76 Araban.  Topaketen helburua da ETE bakoitzari aurrez aurre eskerrak ematea eta berrikuntzaren euskal ekosisteman sartu direla egiaztatzea. Enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren alde egin duten lana funtsezkoa izan da Euskadi lehen aldiz berrikuntza-indizean Europar Batasuneko batez bestekoaren gainetik egon dadin (103,6 EBko 100 aldean), Eskualdeko Berrikuntzaren Taula 2021 delakoaren arabera. Lurralde gisa lortu den berrikuntza maila alturaren aitortza hau Euskal enpresek egiten duten lan handiaren ondorio da, Hazinnovako programan parte-hartu duten ETEak bezala, besteak beste.

 

Hazinnova bigarren edizioan izena emateko aukera zabalik

Hazinnova programak 2,4 milioi euroko aurrekontua du. Berrikuntza ez-teknologikoan espezializatutako aholkularitza eskaintzen du, negozio-prozesuetan, produktuetan edo alor berritzaileetan berrikuntza dakarten mikroproiektuak dituzten ETEentzat: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak. Hazinnovaren bigarren edizioan parte-hartzeko deialdia zabalik egongo da abenduaren 2ra arte.

Hazinnova berrikuntzan hasten ari diren enpresei zuzenduta dago; proiektu puntualetan (50 orduko aholkularitza), denbora mugatuan zehar (3 hilabete) eta bere jarduera-eremuan eragin handia duten proiektuetan dihardu. Finantzazia %100ekoa da, aldez aurretik dagokion lizitazio publikoa lortu duten aholkularitza enpresen artean egindako hautatutako aholkulariari ordainduz.

Hazinnova doako aholkularitza eta bidelaguntza zerbitzua da, enpesa bakoitzari lana antolatzeko edota produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzera bideratuta. Hazinnovari esker aholkua ematen zaie helburu hauek dituzten berrikuntza-mikroproiektuei:

  • enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta estrategikoa hobetzea eta errentagarritasuna kontrolatzea.
  • ekoizpen-prozesuak hobetzea eta enpresaren produktibitatea, kalitatea, jasangarritasuna edo segurtasuna handitzea.
  • pertsonen kudeaketa hobetzea eta haien konpromisoa eta motibazioa areagotzea.
  • bezeroen ezagutza, arreta edo leialtasuna hobetzea eta merkatu-kuota handitzea.
  • hornikuntza edo banaketa-katea hobetzea eta bezeroei zerbitzua emateko edo hobetzeko gastuak eta epeak murriztea.
  • administrazio-prozesuak berriz diseinatzea eta enpresaren eraginkortasuna hobetzea.
  • produktu/zerbitzuak (berriak edo lehendik daudenak) merkatu berrietara egokitzea (nazionalak, nazioartekoak edo sektore berriak), edo enpresaren marketina egokitzea eta merkatu geografiko edo bezero-segmentu berrietara iristea.
  • produktuei dagozkien irtenbideak identifikatu eta ezartzea, negozio-bolumena handitzeko.

 

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak