Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 maiatza, 2022 BDIH Fabrikazio Gehigarria BDIH

Ezagutu BDIHren aktiboak: Tecnaliaren Binder Jetting teknologiaren bidez piezak fabrikatzeko zentroa

Tecnaliak BDIHren bitartez euskal enpresei hauts-ohe prozesuen garapena eskaintzen die. Material metalikoz, zeramikoz edo konposatuz egindako hainbat forma eta gainazaleko akabera handiko piezak zuzenean fabrikatzea dute helburu

Tecnaliak BDIHren bitartez euskal enpresei hauts-ohe prozesuen garapena eskaintzen die. Material metalikoz, zeramikoz edo konposatuz egindako hainbat forma eta gainazaleko akabera handiko piezak zuzenean fabrikatzea dute helburu.

Aktibo honen bitartez, enpresek Binder Jetting teknologiaren bidez era guztietako zerbitzuak eman ditzakete, hala nola, bideragarritasun analisia, osagai eta material konposatu berrien garapena eta prototipoen fabrikazioa. Aktibo honen azken zerbitzua nabarmentzea garrantzitsua da, prestakuntzarena hain zuzen ere.

Erabilera-kasua

Deguisa-k aktibo hau lehengai erregogorretarako fabrikazio gehigarriko metodo egokienak ikertzeko erabili du. Deguisa 1966an sortu zen enpresa da, ingeniaritzan, diseinuan eta estaldura eta errekuntza- eta kontrol-ekipoen fabrikazioan diharduena. 1974tik planta bat du Amurrion eta Tecnaliaren aktiboaren bitartez  bere merkatua handitu ahal izan du, geometria konplexuko piezak eta serie laburrak zuzenean ekoizteko gai izan delako, erregogor tradizionalek eskaintzen dituzten propietateak bermatzen dituzten materialak erabiliz. Era berean, Tecnaliak pieza erregogorrak 3D inprimatzeko teknologia eta material egokiak definitzen lagundu zien, zeramika aurreratuak fabrikatzeko atea irekiz.

Ezin duzu galdu Deguisa-ren bideoa, non Kalitatezko, Ingeniaritzako eta Erosketen arduraduna den Nerea Alijartek erabilera kasu honi buruzko xehetasun guztiak eta lortutako onurak azaltzen dituen.

Lotutako albisteak

25 urtarrila, 2024 BDIH
European Digital Innovation Hubsen bigarren bilera nazionala egin da Bilbon
Irakurri gehiago
16 Azaroa, 2023 BDIH
BDIHk sei kasu arrakastatsu aurkeztu ditu Basque Open Industry 2023an
Irakurri gehiago
8 otsaila, 2023 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: Prozesu anitzeko 5 ardatzeko fresaketa-zelula
Irakurri gehiago
1 otsaila, 2023 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: osagaiak ikuskatzeko/neurtzeko zelula robotikoa, teknika ez-suntsitzaileen bidez
Irakurri gehiago
21 abendua, 2022 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: Korrosioa aztertu eta ebaluatzeko ekipamendua/teknikak/metodologiak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak