Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak 2 abendua, 2021

Arratiako Industrialdeak eraikuntzako teknologia jasangarriak erabili ditu Arteako industrialdean

BIM-Building Information Modeling- metodologia aplikatu du eta 10etik 9ko kalifikazioa eskuratu du “Urbanizazio proiektuen garapen jasangarrirako gidaliburuaren” arabera.
Arratiako Industrialdea 9 pabilioi eraikitzen ari da Arteako Bildosola Industrialdean

Sprilur, Eusko Jaurlaritzako azpiegituren sozietate publikoa, eraikuntza jasangarriarekin hartua  duen konpromisoa betetzen ari da, Sprilur-en  Garapen Jasangarriko Gidaliburuan eta Ihoberen Eraikuntza Iraunkorrerako Gidan jasotako neurriak aplikatuz. Era berean, hilean behin jarraipena egiten dio Arteako Bildosola Industrialdean (Arratiako Industrialdea) egiten ari den sustapen berriari, eraikuntza prozesua hobetu eta zuzentzeko. Sustapen horrek 9 pabilioi izango ditu, eta 11.545 metro koadroko partzela batean eraikiko da, zeinak 9.229 metro koadroko gehienezko eraikigarritasuna izango baitu.

 

Bildosolako Industrialdeko eraikinak BIM-Building Information Modeling tekniketan oinarrituta eraiki dira. Metodologia horren bidez, eraikinak 3Dn eta denbora errealean modelatzen dira, eta hobetu eta murriztu egiten dira exekuzio-denborak eta diseinurako zein eraikuntzarako behar diren baliabideak. BIM modelaketak eraikin baten informazio xehea administratzen du -proiektu bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak barne-, hasi diseinutik eta mantenimenduraino. Horrela, inbertsioa eta baliabideak optimizatzen dira, helburu honekin: jasangarritasunarekin lotutako ezaugarriak ematea eraikinari eta exekuzio-epeak modu zehatzagoan administratzea (hala denboran nola forman), beharrezkoak ez diren kostuak saihestuz eta eraikinaren etorkizuneko mantenimendua eta birmodelaketa sistematikoki erraztuz. Funtsean, BIM modelaketarekin posible da edozein eraikinen bizi-zikloaren kudeaketa optimizatua eta digitala lortzea.

 

Hauek izan dira, besteak beste, Bildosolako eraikin berrien garapenean aplikatu diren eraikuntzako alderdi bereizgarrienak: neurrira eginiko azterketa geotekniko bat prestatzea, lurren mugimendua errazteko obren exekuzio-fasean; hormigoizko egitura aurrefabrikatu bat erabiltzea, eta sandwich-panelak jartzea fatxaden eta estalkien inguratzaileetan; bertako material jasangarri eta birziklagarriak erabiltzea eraikinen eta erabilitako materialen bizitza erabilgarria luzatzeko; agregakin siderurgikoetatik eratorritako agregakin balorizatuak erabiltzea, eta baita ere agregakin birziklatuekin eginiko elementu aurrefabrikatuak.

 

Gainera, energia eraginkortasunarekin erlazionatutako neurriei dagokienez, diseinatu den proiektuak bere baitan hartzen du azterketa energetiko bat, bertan instalatu nahi duten enpresek autokontsumorako aukera izan dezaten energia berriztagarri fotovoltaikoen bitartez.

 

Eraikin hauen garapen-prozesuko bereizgarri garrantzitsuenak dira: eraikuntzen sinpletasuna, kostuak murriztea,  arrisku-mailaren optimizazioa suteetan, hirigintza-aprobetxamenduaren erabilera ahalik eta handiena, sentsibilitate berezia “Jasangarritasunarekiko” eta “Energia Eraginkortasunarekiko”, eta 500 – 1.200 m2ko moduluak, erraz elkartu edo bereizteko. Eraikuntzaren egiturak 10 tonako zubi-garabiak jasan ditzake pabilioi handietan, eta 5 tonakoak gainerakoetan.

 

Sprilur-ek aurreikusi du 2022ko udan amaituko direla Bildosolako bederatzi pabilioien eraikuntza-lanak.

 

Albisteak 24 urtarrila, 2022 Azpiegiturak
BCSCk ekimena bat jarri du martxan sare sozialetan #Zibersegurolak izatera animatzeko
Irakurri gehiago
gorka urtaran viroria-gasteiz green youth challenge
Albisteak 24 urtarrila, 2022 Azpiegiturak
Begiratu: Green Deal Youth Challenge Vitoria-Gasteiz
Irakurri gehiago
Albisteak 20 urtarrila, 2022 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak 16 milioi inbertituko ditu Erisono handitzeko, Eibarren industria aurreratu berria bultzatzeko
Irakurri gehiago
Albisteak 11 urtarrila, 2022 Azpiegiturak
Ermuak biki digital bat txertatu die igogailu publikoei euren funtzionamendua hobetzeko
Irakurri gehiago
Albisteak 19 abendua, 2021 Azpiegiturak
Gasteizko Azucarera eraikineko atrioa eszenatokitzat erabili da kultur arloko bideoklip bat eta integrazio sozialeko kanpaina bat grabatzeko
Irakurri gehiago

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak