Finantziazioa Zibersegurtasuna
Albisteak 19 apirila, 2020

Eusko Jaurlaritzak eta SPRI taldeak abian jarri dute industria-zibersegurtasunerako 2020ko laguntza-programa

COVID-19 pandemiak eragindako egoeran, ekonomia garatzeko funtsezko elementutzat jotzen da zibersegurtasuna
-

COVID-19 pandemiak eragindako egoeran, ekonomia garatzeko funtsezko elementutzat jotzen da zibersegurtasuna.

Gaur egungo egoera eta Eusko Jaurlaritzaren konpromiso irmoa direla eta, 2020ko hasierako aurrekontua 1.300.000€-raino handituko da.

 

Beste urte batez, Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearen eta Zibersegurtasun Euskal Zentroaren (BCSC, ingelesezko sigletan) bitartez, abian jarri du Industria Zibersegurtasunerako 2020ko laguntza-programa.

Agerikoa da jasaten ari garen COVID-19 epidemiak neurri handiagoan edo txikiagoan eragiten diola enpresen eguneroko jarduerari. Hain zuzen, telelanaren gorakada/beharra, kasu askotan gailu pertsonalak ezinbestean lanerako erabili beharra eta langileen artean informazio labaina trukatzea, besteak beste, zibersegurtasun-intzidente bat jasateko arriskua areagotzen duten faktoreak dira.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren ustez, zibersegurtasuna funtsezko elementua da ekonomia garatzeko, eta egoera honi erantzun ahal izateko, industria-zibersegurtasunerako laguntza-programarako 2020ko hasierako aurrekontua handiagoa izango da beste urte batzuetakoa baino: 1.300.000 euro. Hala ere, baliteke ekitaldi honetan aurrekontua handitzea, aurreko deialdietan egin den bezala.

Oso helburu argia duten laguntzak

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Basque Industry 4.0 Estrategian eta 2020ko Euskadiko Agenda Digitalean jasota dituen  helburuen ildo beretik, programa honen xedea industria-arloan zibersegurtasunari bultzada ematea da, bereziki IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen bateratzea eta integrazioa jorratzen duten proiektuei, bai industria-arloko eta zerbitzu teknikoetako enpresetan, bai diseinu eta logistikakoetan, industriako produktu-prozesuei lotuta betiere.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuetarako ezarri diren 10 tipologien artean, 2020ko edizio honetan hiru hauek nabarmentzen dira:

  • Egoeraren diagnostikoa egitea industriak zibersegurtasunaren arloan dituen erronkei dagokienez, eta zibersegurtasuna hobetzeko ekintza-plana lantzea, are gehiago COVID-19ak ekarri duen eta enpresak beren jardunbidea aldatzera behartu dituen egoera honetan, batzuetan ez baitira jabetzen sortzen diren arriskuez. Beharrezkoa da aktiboen inbentarioa egitea, ikusgaitasun-eremua analizatzea eta kasu bakoitzean arriskuak eta ezarri beharreko neurriak aztertzea. Era berean,  komenigarria da baimenik gabeko sarrerak atzemateko probak egitea, eta azterketak egitea web-aplikazioen zaurgarritasuna neurtzeko, haririk gabeko komunikazioen auditoretza egiteko, etab.
  • Jardunbide egokiak ezartzea, industria-zibersegurtasuneko estandarretan edo  onarpen zabala duten beste zibersegurtasun-estandar batzuetan jasotakoak.  Segurtasun Eskema Nazionala (3/2010 Errege Dekretua) eta PIC Araudia (704/2011 Errege Dekretua) betetzeko egokitzapena egitea. Zibersegurtasuna kudeatzeko prozesua etengabe hobetzea, neurri espezifikoak ezarriz edo horiek eramanez aurrekoena baino heldutasun handiagoko mailetara.
  • Babes-neurriak informazio estrategikorako edo labainerako, hala nola jabetza intelektuala, I+G+b estrategiak, eraikinen edo produktuen diseinuen planoak, DBEOren eraginpeko informazioa, edo negozioaren lehiakortasunarekin eta jasangarritasunarekin zerikusi zuzena duen beste edozein.

Programak honako arauak ditu:

  • Gehienezko dirulaguntza 18.000 eurokoa izango da enpresako eta urteko.
  • Laguntzen intentsitatea %50ekoa izango da oro har.
  • Programa honetako laguntzak jaso ahal izango dituzte Euskadiko Autonomia Erkidegoan industria-jarduerako zentro bat duten enpresek. Baita ere diruz lagungarria den jarduera Euskadiko Autonomia Erkidegoan gauzatzen dutenek.
  • Oro har, proiektuak abiarazi aurretik aurkeztu beharko dira laguntza-eskaerak, baina salbuespen gisa onartuko dira eskaria egin aurretik sortutako edo fakturatutako gastuak, 2020ko urtarrilaren 1a baino lehen hasitako proiektuen kasuan.
  • Laguntza-eskaerak aurkezteko epearen hasiera Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean programa argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2020ko azaroaren 27ra arte iraungo du.

Aurreko bi edizioak, guztiz arrakastatsuak

Zibersegurtasun Euskal Zentroa 2017ko urritik dabil lanean, eta haren helburu nagusiak honakoak dira: zibersegurtasunarekin zerikusia duen enpresa-sektorea indartzea eta haren jarduera dinamizatzea; Euskadi posizionatzea arlo horretako nazioarteko erreferente gisa; eta euskal gizartean segurtasun informatikoaren kultura sustatzea. lldo horretan, laguntza-programa sortzea izan zen hartutako lehen neurrietako bat.

Programaren lehenengo ediziorako, 2018ko deialdian, 600.000 euroko aurrekontua egon zen hasiera batean, baina eskaria oso handia izan zenez  kopurua handitu behar izan zen. Azkenean 102 proiektu onartu ziren (56 enpresa gipuzkoarrenak, 25 bizkaitarrenak eta 21 arabarrenak), eta emandako zenbatekoa 985.161 eurokoa izan zen.

2019ko deialdiak ere 600.000 euroko aurrekontua izan zuen hasieran, azkenean 216 egitasmo onartu ziren eta Eusko Jaurlaritzak 1.877.526€ eman zituen laguntzetan; horrez gain, 4,45 milioi euroko inbertsio pribatua egin zen, hau da, proiektuen igoera %211koa izan zen 2019an, aurreko urtearekin alderatuta.

Industria-eremuko euskal enpresa guztiei dei egiten diegu aukera hau baliatzera bere sistemen babesa hobetzeko. Horrek, berez dakarren onuraz gain, balio bereizlea eta lehiatzeko abantaila emango dizkie.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritza  Industria  Plan  berriaren  sozializazio-prozesua  egiten  ari  da,  eta  Ekonomia  eta  Gizarte  Arazoetarako  Batzordean  aurkeztu  du

Eusko Jaurlaritza Industria Plan berriaren sozializazio-prozesua egiten ari da, eta Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean aurkeztu du

“Industria Plan berria dokumentu bizia da, ekarpenei irekia. Hori dela eta, sozializazio-prozesua abiatu dugu hainbat gizarte-, ekonomia- eta enpresa-eragilerekin, plana haien ekarpenekin aberasteko eta proiektu eraldatzaileak sortzeko” adierazi du Jauregik

ETE-ei  zuzendutako  zibersegurtasuneko  proiektuetarako  laguntzak  eskatzeko  epea  zabaldu  dugu
27/06/2025 Zibersegurtasuna

ETE-ei zuzendutako zibersegurtasuneko proiektuetarako laguntzak eskatzeko epea zabaldu dugu

SPRIk SOC (Security Operations Center) eta Ziber arloko ziurtagirien laguntza-programarako eskaerak aurkezteko epea 2025eko azaroaren 3ra arte luzatzea erabaki du. Luzapen hori Euskadiko enpresa txiki eta ertainen zibersegurtasuna indartzeko funtsezko laguntzatara sarbidea errazteko gure konpromisoari lotuta dago.

BASQUEFIK,  aktore  irekia,  kolaboratiboa  eta  ekosistema  ekonomiko  eta  instituzionalarekin  lerrokatua  bizitzako  lehen  urtean
20/06/2025 Finantziazioa

BASQUEFIK, aktore irekia, kolaboratiboa eta ekosistema ekonomiko eta instituzionalarekin lerrokatua bizitzako lehen urtean

Euskadiko Finantza eta Inbertsio Klusterrak 2025-2028 Plan Estrategikoa aurkeztu du Batzar Nagusian

Bullhost-ek  SPCNet  enpresaren  erosketa  osatzen  du  Cloud  eremuan  sendotzeko  estrategiaren  zati  gisa

Bullhost-ek SPCNet enpresaren erosketa osatzen du Cloud eremuan sendotzeko estrategiaren zati gisa

"Gure bezeroek beren datuak gertu izan behar dituzte lan kritikoetan erabiltzeko, hala nola, iragarpenean, optimizazioan edo erabakiak denbora errealean hartzean..."

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Enpresa  Zibersegurtasuneko  dirulaguntza  berriei  esker
17/06/2025 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Enpresa Zibersegurtasuneko dirulaguntza berriei esker

Gaur zabaldu den Enpresa Zibersegurtasuna laguntza-programaren edizio berria 4.5 milioi €-ko aurrekontua izango du. Zibererasoei aurre egiteko indartu egin nahi duten euskal enpresek 2025ko azaroaren 24ra arteko epea dute euren eskaerak aurkezteko.

Multiverse  Computing  enpresak  Euskadi  Europako  erreferente  gisa  sendotu  du  software  kuantikoan  eta  adimen  artifizialean

Multiverse Computing enpresak Euskadi Europako erreferente gisa sendotu du software kuantikoan eta adimen artifizialean

Eusko Jaurlaritzak hasieratik babestu du Multiverse Computing, eta horrek euskarri instituzionala piztu du. Horri esker, eta proiektuaren ahalmenari gehituta, Euskadiko zein nazioarteko inbertitzaileak erakarri ditu inbertsio-errondara, eta 189 milioi eurorekin itxi du

LCyberCyberIndustry  Congressen  lehen  edizioan  nazioarteko  zibersegurtasuneko  320  aditu  baino  gehiago  bilduko  dira,  200  enpresatakoak,  zibersegurtasunak  euskal  industrian  dituen  erronkak  eztabaidatzeko
12/06/2025 Zibersegurtasuna

LCyberCyberIndustry Congressen lehen edizioan nazioarteko zibersegurtasuneko 320 aditu baino gehiago bilduko dira, 200 enpresatakoak, zibersegurtasunak euskal industrian dituen erronkak eztabaidatzeko

Kongresuak Euskadi zibersegurtasuneko lehen mailako erreferentzia gisa finkatzen lagunduko du; TECNALIAk antolatu du SPRIk diseinatzen eta hedatzen lagunduta, eta Bilbon egingo da, Azkuna Zentroan, ekainaren 17an eta 18an

Eusko  Jaurlaritzak  ‘Industria  Plana  –  Euskadi  2030’  aurkeztu  du

Eusko Jaurlaritzak ‘Industria Plana – Euskadi 2030’ aurkeztu du

“Industria indartsua eta lehiakorra garatzen jarraitu behar dugu, eta hori ezinbesteko baldintza da Herrialde gisa eta ongizatean hazteko”, azpimarratu du Imanol Pradalesek

Ironchip  enpresak  nazioartean  hedatzea  azkartzea  helburu  duen  1,5  milioi  euroko  eragiketa  amaitu  du
09/06/2025 Finantziazioa

Ironchip enpresak nazioartean hedatzea azkartzea helburu duen 1,5 milioi euroko eragiketa amaitu du

Sabadell Venture Capitalek zuzendutako eragiketa horrek equity-a eta zorra uztartzen ditu, eta enpresari aukera emango dio merkataritza-hazkundea indartzeko, baita zibersegurtasunean eta pasahitzik gabeko autentifikazioan erreferente gisa duen posizioa finkatzeko ere

Eusko  Jaurlaritzak  Euskadiko  Industria  Plan  berria  aurkeztu  dio  Europako  Batzordeari

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Industria Plan berria aurkeztu dio Europako Batzordeari

Mikel Jauregi sailburuak aldebiko bilera egin du Stéphane Séjourné Europako Batzordeko presidenteordearekin, eta datorren astean aurkeztuko den Euskadiko Industria Plan berriaren ildo nagusiak aurreratu dizkio

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.