Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 abendua, 2018 Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Euskadiko 102 enpresek, Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasun industriala bultzatzera bideratutako lehen laguntzak jaso dituzte

SPRI taldeak miloi 1 euro bideratu du, enpresa industrialek zibersegurtasunean euren heldutasun maila areagotu dezatenerako zibersegurtasun neurrien aplikazioa sustatzeko asmoz. Honela, gainera, zibererasoei aurre egiteko babestuagoak egongo baitira eta zibersegurtasuna lehiakortasun hobari moduan aprobetxatzeko aukera izango dute.

SPRI taldeak miloi 1 euro bideratu du, enpresa industrialek zibersegurtasunean euren heldutasun maila areagotu dezatenerako zibersegurtasun neurrien aplikazioa sustatzeko asmoz. Honela, gainera, zibererasoei aurre egiteko babestuagoak egongo baitira eta zibersegurtasuna lehiakortasun hobari moduan aprobetxatzeko aukera izango dute.

Aurrekontua eskaera maila handia dela eta areagotu zen

Laguntza, Zibersegurtasun Euskal Zentroaren sorreraren testuinguruan kokatzen da

 

102 enpresek, horietatik 56 gipuzkoar, 25 bizkaitar eta 21 arabar, aurten zibersegurtasun industriala bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntza programari etekina atera diote. SPRI Taldeak bultzatutako programa gure inguruan aitzindaria dena, hasiera batean 600.000 euroko diru-saila zuen eta, enpresen eskaera handiari so eginda, diru kopuru hori milioi bat eurora arte handitu da. Inbertsio publiko honek, zibersegurtasunean inbertsio pribatua sustatzeko balioko du -2,34 milioi eurora heldu arte-.

 

Zibersegurtasun Industrialera bideratutako laguntza programak, 18.000 euro eskaintzen ditu enpresa bakoitzeko, eta bere helburua, Zibersegurtasun Industriala bultzatzea da, batez ere, industria manufaktura- enpresen IT/OT (Information Technology / Operational Technology) inguruetarako, zibererasoak ekiditeko babes-sistemen konbergentzia eta integrazioari ekiten dioten proiektuetan, batik bat.

 

Zibersegurtasun Industrialera bideratutako laguntzak, SPRI Taldean osatutako eta Arabako Parke Teknologikoan kokatutako Zibersegurtasun Euskal Zentroaren (BCSC) sorreraren testuinguruan sortutako ekimen aitzindaria da; bere helburu nagusiak, jarduera dinamizatzea eta zibersegurtasunarekin erlazionatutako enpresa sektorea indartzea dira, baita arlo honetan Euskadi erreferente internazional moduan kokatzea eta euskal gizartean segurtasun informatikoaren kultura sustatzea ere.

 

2017ko irailean Zentroa martxan jartzearekin hasitako eta zibersegurtasun industrialera bideratutako laguntza plana bezalako ekimen desberdinekin berretsitako Zibersegurtasunaren aldeko apustua, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko enpresa eta herritarrekin duen konpromisoaren adierazle da eta gure herria Zibersegurtasunaren esparruan nazioarte mailako erreferente izatera bultzatzen du.

 

Zibersegurtasun Industrialarekin erlazionatutako ekimen honetan babesten diren arlo zehatzak, zenbait adibide aipatzearren, hauek dira: zibersegurtasun sistema perimetralen hobekuntza eta inplementazioa interneterako konexioan,  zibersegurtasun kontu-ikuskapenak, sareko segurtasunaren inplementazioa, plan estrategiko eta plan gidatzaileak fase desberdinetan, urrutiko atzipen seguruak, erabiltzaile industrialen zibersegurtasunerako entrenamenduak, segmentazioa eta sekurizazio perimetrala, suebakiak, segurtasuna komunikazioetan, etab.

 

2018an estreinatutako Zibersegurtasun Industrialera bideratutako laguntza lerro berriak 2019an ere jarraituko du, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailburu Arantxa Tapiak, Basque Cybersecurity Day ekitaldian aurreratu bezala.

 

Lotutako albisteak

23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak