Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 1 abendua, 2020 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Versia-k Blockchain, IoT eta machine learning bezalako teknologiak erabiltzen ditu bere bezeroen prozesuak hobetzeko

Bizkaiko enpresa honek adimen artifizialean eta analitika aurreratuan oinarritutako konponbideak ustiatzen ditu datuaren balioa aprobetxatzeko
Ezkerretik eskuinera, Versia-ko Nuria Mosteiro (Digital Business arloko zuzendaria) eta Félix Díaz (Berrikuntzako zuzendaria).

 

Versia-k 30 urte bete ditu IKTen sektorean datu esanguratsuekin. Barakaldora eraman dute Trapagaraneko egoitza zentrala, 900dik gora langile ditu Estatu osoan banatutako bulegoetan, eta badu ezaugarri bat ia beste inork ez duena: bere plantillan -izaera teknologiko nabarmena duenak-  % 45 emakumeak dira. Ordezkaritza hori maila operatiboan ez ezik, postu exekutiboetan ere islatzen da. Enpresaz eta eraldaketa digitalarekin duen harremanaz hitz egin dugu Versia-ko Nuria Mosteiro Digital Business arloko zuzendariarekin eta Félix Díaz Berrikuntzako zuzendariarekin.

 

Zein da Versia enpresaren jarduera?

Nuria Mosteiro – Versia-k hiru negozio-ildo ditu: Versia Teknologia, Versia Digitala eta Versia Berrikuntza. Versia Teknologiak bere baitan hartzen du ITen balio-kate osoa. 1990ean enpresa sortu zenetik, ITen inguruko zerbitzu eta gaitasun berriak txertatzen joan gara. Aktibo teknologikoen kudeaketa-zerbitzuak eskaintzen ditugu, hala hardware ekipamenduaren hornikuntzarena, nola horien mantenimendu, instalazio eta kudeaketarena. Orobat lantzen ditugu sistema korporatiboak, sistema-zerbitzuak, software garapena, Data Center azpiegiturak, erabiltzaileei bideratutako teknologiari buruzko arreta zentroak, eta abar.

 

Versia Digitala ildoan negozio-prozesuak eta -ereduak hobetzen ditugu datuan oinarrituta, bai produkzioarekin, operazioekin eta logistikarekin lotutako prozesuen backend atalean, eta bai negozioarekin eta bezeroekiko harremanekin zerikusia duten prozesuetan.

 

Bestalde, Versia Berrikuntza ildoan teknologia edo disrupzio teknologiko berriak identifikatzen ditugu, gero horietan oinarrituta negozio-ildo berriak sortzeko, egun martxan dauden ildoak hobetzeko eta hala ezagutza hori nola ekimen disruptiboagoak Versia-ren nahiz bere bezeroen jardueran txertatzeko.

 

Nolako harremana du Versia-k 4.0 Industriarekin?

Félix Díaz – 4.0 Industriarekin dugun lotura datua da. 4.0 Industriak geruza fisikotik datozen datuak ustiatzen eta erabiltzen ditu eta, algoritmoen bidez, datu horiek geruza fisiko horretan aplikatu daitezkeen ekintza bihurtzen ditu. Adimen artifizialari eta analitika aurreratuari esker, datuaren balioa geureganatzen dugu eta prozesu horiek kuantitatiboki hobetzen ditugu.

 

Kontaiguzu 4.0 Industriaren eta eraldaketa digitalaren arloetan eskaintzen dituzuen zerbitzuen adibideren bat edo kasu arrakastatsuren bat.

F.D. – Adibidez, Retail sektorean eskaeraren aurreikuspen-zerbitzuak eskaintzen ditugu garraio eta birjartze prozesuak eraginkorrago egiteko, prozesu horiek oinarrizkoak baitira milaka puntuko banaketa-sare bat duen enpresa batentzat.

 

Orobat sortu dugu eskaeraren bilakaeraren inferentzia bat, denda baten edukiera aurreikusteko koronabirusaren pandemian zehar.  Gure errealitate berri honetan ziurgabetasuna da nagusi. Inork ezin zuen aurreikusi zisne beltz hau iritsiko zenik (COVID-19a), baina datuei esker posible da hainbat aldagai inferitzea lehendik ezagutzen genituen datuetan oinarrituta. Eta ez dago milioi askotako inbertsiorik egin beharrik, gaur egun inork ezingo bailuke halakorik egin. Denbora errealeko datuei dagozkien algoritmoak aplikatuta, edukiera-atalase batzuk inferitu ditugu eta errore-marjina oso txikia duen konponbide bat lortu dugu, beste era batera egiteak suposatuko lukeen inbertsioa egin gabe.

 

Badauzkagu baita ere sustapenak detektatzen eta nola optimizatu proposatzen duten konponbideak. Konponbide horiei esker jakin dezakegu zein den sustapen komertzial bat egiteko toki onena, horrela irabaziak handitzeko. Adibidez, “BEZ gabeko eguna” eta antzeko sustapenak. Ebaluatu daiteke zenbateko itzulera lortzen den horrelako egunetako salmentekin, BEZa kategoria guztietan kendu behar den edo batzuetan bakarrik, zein diren salgai jartzeko produktu aproposenak, e.a.

 

Garatu ditugun beste tresna batzuk gehiago bideratzen dira pertsonen eta euren gaitasunen optimizaziora, txanda aldaketekin eta lanpostuetan dituzten rolekin lotuta.

 

Funtsean, machine learning erabiltzeaz ari gara, baina Versia-ren berezitasuna da beti laguntzen diogula bezeroari. Asko dira algoritmoak aplikatu ditzaketen erakundeak eta erronka handia da modu finean aplikatzea, baina gure bereizgarria da bezeroari esaten diogula nola hobetu bere prozesuak eta bide osoan laguntzen diogula.

 

Gehien azpimarratzen dituzuen teknologien artean, Blockchain, IoT, machine learning eta zibersegurtasuna daude. Zein da horietako bakoitzaren garrantzia?

F.D. – Datua da teknologia horiei balioa ematen diena. Denak elkarrekin lotzen dituena. Aitzindariak gara Espainian Blockchain teknologiaren erabilpenean, eta baxurako arrantza sektoreko elikagaien trazagarritasuna identifikatzeko erabiltzen dugu. Oso urrats interesgarria da balio-kateetan aplikatu daitekeen trazagarritasunari dagokionez. Blockchain-ak darabilen konfiantzazko datua IoT gailu batena izan daiteke. Eta zibersegurtasuna ez da ezer adimen artifizialik eta machine learning-ik gabe. Gizakiak beharrezkoa izaten jarraitzen du detekzio-lanak egiteko, baina gaur egun zibersegurtasunaren zeregina da korrelazioak bilatzea datuen unibertsoan. Datutik abiatuta, hau da, datuaren tratamendu, sekurizazio, antolakuntza eta kudeaketa oinarritzat hartuta, zentzua eman diezaiekegu erabiltzen ditugun teknologiei.

 

Nola aurre egin zaie Euskadin eraldaketa digitalaren erronkei?

F.D. – Esango dudana neure iritzia baino ez da. Uste dut merkatua asimetrikoa dela eta ezin dela orokorrean hitz egin. Sektore industrialean asko aurreratu da. Baina sektore erregulatuak oso atzeratuta daude. Adibidez, Euskadin ez dago mugimendu handirik Fintech enpresen arloan. Berdin gertatzen da telekomunikazio arloko konpainietan, ezin baitute lehiatu Google, Microsoft edo Facebook bezalako enpresen aurka. Eta beste horrenbeste esan daiteke argindarraren sektoreko informazio mekanismoez eta kontratazio dinamikoez, Espainian ez baitago halakorik. Badirudi gorago aipatutako sektoreen erregulazioa babes mekanismo bat dela sektore horietako enpresentzat. Europako argindar garestiena dugu eta Interneterako sarbide-mekanismoak ere Europako garestienak dira.

 

N.M. – Euskadin administrazio publikoa eta Eusko Jaurlaritza ahalegin handia egiten ari dira, eta nahiko ondo posizionatuta gaude eskualde gisa. Egia da bide luzea dugula egiteko, COVID-19aren egoerak asko azkartu baitu negozioen digitalizaziorako ibilbide-orria hainbat arlotan: bezeroarekiko harremana kanal digitalen bitartez, eta pertsonalizazioa, kontuan hartuta datuari esker bezeroarekin dugun harremana eta ezagutza. Erronka bat da eta Versia-n lanean ari gara arlo horretan, enpresei laguntzeko bezeroa antolakundeen erdigunean jartzen, bezeroekin harremantzen eurei buruzko ezagutzan oinarrituta, eta harreman hori pertsonalizatzen eta eraginkorrago egiten.

 

Zeintzuk dira Versia-ren etorkizuneko erronkak?

N.M. – Berrikuntza mantra bat da Versia-rentzat. Informazio teknologien sektorean gaude, eta esan behar da oso sektore dinamikoa dela. Egunero sortzen dira disrupzio berriak, aukera ematen digutenak aurrera egiteko, eta negozioak egiteko edo geure bizitzak bizitzeko modu berriak eskaintzeko gizarteari eta merkatuari.  Gure erronka da disrupzio horien abangoardian jarraitzea, eta gure bezeroen negozioetan eta gizartean txertatzea. Beti gaude etorkizunari begira, eta uste dugu arintasuna funtsezkoa dela gure negozio-ereduan. Arintasun hori mantentzeko enpresa desberdinetan banatzen gara, horietako bakoitzak balio-proposamen zehatz bat duelarik. Asmoa da hazten eta eboluzionatzen jarraitzea, orain arte bezala, daukagun onena eskainiz gizarteari.

 

¿Qué percepción tenéis de cómo se están afrontando en Euskadi los retos de la transformación digital?

F.D. – Todo lo que voy a decir es con un sesgo personal. Creo que hay asimetría en el mercado y no se puede hablar de forma general. Hay un avance importante en el sector industrial. Otra cosa son los sectores regulados, que van con muchísimo retraso. Por ejemplo, en Euskadi no hay mucho movimiento en cuanto a las ‘fintech’. Otro ejemplo son las ‘telecos’, que no pueden competir contra Google, Microsoft, Facebook, etcétera. También podríamos hablar de los mecanismos de información y contratación dinámica de la electricidad, que son inexistentes en España. Da la sensación de que la regulación de los sectores antes mencionados se trata como un mecanismo de protección de las empresas de estos sectores. Tenemos la electricidad más cara y los mecanismos de acceso a Internet más caros de Europa.

 

N.M. – A nivel de Euskadi la administración pública y el Gobierno Vasco están haciendo grandes esfuerzos y nuestra posición como región es bastante buena. Sí que veo que tenemos camino por andar ya que situaciones como las actuales, con la COVID-19, han acelerado el ‘road map’ de digitalización de negocios en clave de personalización, de relación con el cliente a través de canales digitales y de personalización en base a la relación y el conocimiento que tenemos con los clientes gracias al dato. Es un reto y en Versia estamos trabajando en este aspecto de cara a ayudar a las empresa a poner al cliente en el centro de la organización, relacionarse con él en base al conocimiento y llegar a la personalización y la eficiencia en dicha relación.

 

¿Cuáles son los retos de futuro de Versia?

N.M. – Para Versia, la innovación es un mantra. Estamos en el sector de las tecnologías de la información que es muy dinámico. Cada día surgen disrupciones que permiten ir más allá y ofrecer a la sociedad y al mercado nuevas formas de hacer negocio y de hacer nuestras vidas. Nuestro reto es seguir siendo punta de lanza de esas disrupciones e ir incorporándolas a los negocios de nuestros clientes y a la sociedad. Siempre estamos mirando al futuro y consideramos la agilidad como un elemento clave de nuestro modelo de negocio. Estamos distribuidos en diferentes empresas para mantener esa agilidad, cada una de ellas enfocada en una propuesta de valor muy concreta, y se trata de seguir creciendo y evolucionando como lo hemos venido haciendo hasta ahora y aportando lo mejor de nosotros y nosotras a la sociedad.

Lotutako albisteak

17 apirila, 2024 Digitalizazioa
Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker
Irakurri gehiago
Aitor Alapont. 12 apirila, 2024 Digitalizazioa
P4Q, 25 urte eta aurrera jarraitzeko 100 milioi arrazoi
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Infoboxek kongresu perfektua eskaintzen du, klik bakarrean
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak