Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 iraila, 2019 Berrikuntza Digitalizazioa Ekintzailetza Invest in Basque Country Nazioartekotzea Bind40 Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Invest in Basque Country Ris3 Euskadi Smart Industry Programa UP Euskadi

Deustuko Unibertsitateko nazioarteko ikasleek euskal industriaren eta teknologiaren errealitatea ezagutuko dute SPRI taldeari esker

SPRI taldeak, gaur, osteguna, Bilbon egingo die harrera 2019-2020 ikasturteko lehenengo hiruhilekoa Deustuko Unibertsitatean ikasiko duten nazioarteko ikasleei. Bihar, ostirala, Donostian egingo diete harrera

SPRI taldeak, gaur, osteguna, Bilbon egingo die harrera 2019-2020 ikasturteko lehenengo hiruhilekoa Deustuko Unibertsitatean ikasiko duten nazioarteko ikasleei. Bihar, ostirala, Donostian egingo diete harrera.

 

Euskal kultura ezagutzeaz eta Euskadin turismoa egiteaz gain, ingeniaritza eta enpresen alorreko ikasleek —ehun baino gehiago— aukera izango dute euskal industriaren errealitatea gertutik ezagutzeko, zeina lehiakortasunaren eta berrikuntzaren poloa den. Etorkizunean, halaber, karrera profesionala ere hemen garatu ahal izango dute.

 

Euskadin dugun industria-kontzentrazio altua ezagutuko dute. Hain zuzen ere, BPGd-ren % 25 baino gehiago izatera iristen da oso nazioartekotuta dauden industria-sektore aitzindariekin, besteak beste, automobilgintza, aeronautika, energia, trenbide, makina-erreminta edo biozientzietako klusterrekin.

 

Horrez gain, fabrikazio aurreratuaren, energiaren eta biozientzien alorretan Euskal Autonomia Erkidegoak Europan duen espezializazio adimendunaren berri izango dute, bai eta teknologia- eta berrikuntza-zentroetako berrikuntza- eta teknologia-egituraren, Europan aitzindaria den berrikuntza digitaleko poloaren, Basque Industry 4.0 estrategiaren eta ekintzailetza-politika aurreratuaren edo Bind 4.0 programa arrakastatsuaren berri ere. Amaitzeko, euskal parke teknologikoen sarea ezagutuko dute, berrikuntzarako ekosistemak ere badirenak, non 20.000 profesional kualifikatu inguruk teknologikoki aurreratuak diren 550 enpresatan lan egiten duten.

 

Zenbait herrialdetako unibertsitateekin adostutako hartu-harremanetarako programen bitartez, ikasleak sei hilabete egongo dira Deustuko Unibertsitatean ikasten. Hain zuzen ere, herrialde hauetako ikasleak hartuko ditugu: Argentina, Austria, Belgika, Brasil, Bulgaria, Kanada, Txile, Txina, Kolonbia, Korea, Kroazia, Danimarka, Ekuador, Eslovakia, Ameriketako Estatu Batuak, Filipinak, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Japonia, Kazajistan, Letonia, Maroko, Mexiko, Herbehereak, Polonia, Peru, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errusia, Suedia, Suitza, Taiwan eta Turkia.

 

Aukera honi esker, nahi izanez gero, Euskadi hartuko dute kontuan unibertsitatean prestakuntza jaso ondoren profesionalki garatzeko, bai enpresetan, bai euskal teknologia-zentroetan. Horrez gain, hemen enpresak garatzeko aukera izango dute Euskadin ekintzailetzari eskaintzen diogun babesari esker.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak