Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 abendua, 2019 Smart Industry Programa

Ingeteamek Bizkaiko planta berria inauguratu du

Plantak 5.500 m2-ko ekoizpen azalera dauka, eta bulegoak hartzen dituen beste 1.000 m2-ko azalera; orotara 70 langile daude potentzia bihurgailuak ekoizten,

 

Instalazio hauetan potentzia bihurgailuak egingo dira, eta hainbat sektoretan aplikatuko dira, besteak beste, trenbide trakzioko sektorean, meatzaritzan, ontzigintzan, siderurgian, sortze plantetan, sare elektrikoetan eta energia biltegiratzeko sektoreetan.

Potentzia bihurgailuak funtsezko ekipo elektronikoak dira sare elektrikora eta makina elektriko birakarietara konektatzen diren sistemetan; hala, bihurgailu horiek erabiliz gero posible da industria deskarbonizatzeko helburua lortzea eta trantsizio energetikoan laguntzea.

Inaugurazio ekitaldian Iñigo Urkullu Lehendakaria, Ingeteameko presidente Teresa Madariaga, Ingeteameko Kontseilari Delegatu Adolfo Rebollo, Ortuellako Alkate Saulo Nebreda, Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementería eta Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburua, izan dira.

 

Ingeteamek potentzia eta kontroleko elektronika ekipoak ekoizteko planta bat inauguratu du gaur goizean, Bizkaiko Ortuella udalerrian. Instalazio hauetan potentzia bihurgailuak egingo dira, eta hainbat sektoretan aplikatuko dira, besteak beste, trenbide trakzioko sektorean, meatzaritzan, ontzigintzan, siderurgian, sortze plantetan, sare elektrikoetan eta energia biltegiratzeko sektoreetan.

Planta inauguratzeko ekitaldian parte hartu dutenen artean aipatu behar ditugu lehendakaria, Iñigo Urkullu; Ingeteameko Presidente Teresa Madariaga; Ingeteameko Kontseilari Delegatu Adolfo Rebollo; Ortuellako Alkate Saulo Nebreda; Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementería eta Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburua, besteak beste.

Plantak 5.500 m2-ko ekoizpen azalera dauka, eta bulegoak hartzen dituen beste 1.000 m2-ko azalera; orotara 70 langile daude potentzia bihurgailuak ekoizten, hornidura katea kudeatzen, industrializazioan, fabrikazioan eta kalitatezko kontrolean. Horrez gain, instalazio hauetan proba banku bat ere badago, bukatutako produktuen errutina entseguak zein prototipoen entseguak egiteko, homologatu aurretik.

Potentzia bihurgailuak funtsezko ekipo elektronikoak dira sare elektrikora eta makina elektriko birakarietara (sorgailuak eta motorrak) konektatzen diren sistemetan. Ekipo elektroniko hauei esker, prozesuen kontrolagarritasun eta efizientzia hobea lor daiteke, esaterako tren baten trakzio elektrikoa, itsasontzi baten propultsio hibridoa eta/edo elektrikoa, mineralak ehotzeko prozesua, edo burdingintzan altzairua ekoiztea.    Halaber, ekipo horiek funtzionalitate nabarmenak ematen dituzte sare elektrikoan, energia berriztagarria biltegiratzeko aukera emanez eta kontsumitzaileen esku jarriz hala behar dutenean, potentzia faktorea zuzenduz eta, horrenbestez, efizientzia hobetuz, edo frekuentzia arautuz eta hornidura mozketak saihestuz gero eta konplexuago eta inteligenteagoak diren sare elektrikoetan.

Horrelako ekipoak erabiltzea erabakigarria da deskarbonizazio helburua lortzeko eta trantsizio energetiko iraunkorrean laguntzeko.  Bi planteamenduak Ingeteam Taldearen une honetako plan estrategikoaren atal aktiboak dira.

Nazioarteko lidergoa

Ingeteam taldeak 637 milioi euroko negozio zifrarekin itxi zuen 2018ko ekitaldia. Zifra horrek %47ko igoera dakar 2016ko plan estrategikoa hasi eta 2018ra arte, dagozkion sektoreetan duen nazioarteko lidergo posizioa indartuz. Nabarmendu behar da Ingeteam enpresaren negozioaren %82 kanpoan dagoela; horrek argi uzten du bere produktu eta zerbitzuen nazioartekotze maila.

Ingeteam

Potentzia eta kontrol elektronikan espezializatutako Taldea da Ingeteam (inbertsoreak, kontrolagailuak eta babesgailuak) generadoreak, motorrak, ponpak (Indar markaren izenean eginak), eta ingeniaritza eta automatizazio proiektuak. Lan eta mantentze zerbitzuez osatzen du bere eskaintza.

Honako alor hauetara zuzentzen ditu bere produktuak: energia eoliko, fotovoltaiko, hidrauliko eta fosila, metal eta mineralen eraldaketa,  itsas, trenbide, energia elektrikoaren sarearen industria, azpieztazioak barne, beti ere eragingarriagoa izango den energiaren sortze, garraio, banaketa eta  kontsumoa.

Enpresa mundu osoan dago zabaldurik, 3.900 langile ditu, eta bere jarduna I+Gean dago egituraturik, eta fakturazioaren %5a inbertitzen du urtean.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak