Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 iraila, 2022 Up Euskadi Bind40 Smart Industry Programa

Europako 500 startupek eta energia jasangarriko 200 startupek BIND 4.0ren aldeko apustua egin dute azelerazio-eragiletzat

Zazpigarren deialdi honek 70 herrialdetako 700 hautagaitza baino gehiago jaso ditu, 200 baino gehiago aurkeztu dira energia garbiagoa eta jasangarriagoa lortzeko.
500 startup Europan BIND 4.0ren alde
  • Zazpigarren deialdi honek 70 herrialdetako 700 hautagaitza baino gehiago jaso ditu.
  • Aurten, 200 soluzio baino gehiago aurkeztu dira sektorea eraldatzeko hautagai gisa, energia garbiagoa eta jasangarriagoa lortzeko.
  • BIND 4.0 programaren 70 partner enpresek hautatuko dituzte zazpigarren edizioko parte-hartzaileak; horiek 2023ko urtarrilean aurkeztuko dira.

Bilbo, 2022ko irailaren 27a. Berrikuntza irekiko BIND 4.0 plataformak itxi egin du enpresa industrial handiekin startupak azeleratzeko programaren zazpigarren edizioaren deialdia. Startupentzako azken deialdi honek 70 herrialdetako inskribatutako 700 hautagaitza baino gehiago erregistratu ditu, eta aurreko urteetako zifrak sendotu ditu. 

Inskribatutako startupen jatorriari dagokionez, Europako startupek hautagaitzen ia % 60 hartzen dituzte, 483 guztira. Zifra horiek gora egin dute aurreko edizioen aldean, eta BIND 4.0 ekimena berrikuntza irekiaren eta azelerazioaren erreferentzia gisa finkatu da Europako startupentzat. Zehazki, Euskadik 48 hautagaitza ditu guztira, eta Estatuko gainerako herrialdeetan daude hautagai gehien (91). Bestalde, zazpigarren edizio honetako hautagai kopuru handiena duen Europako herrialdea Erresuma Batua da; ondoren, besteak beste, Italia, Alemania, Portugal eta Frantzia datoz.

Bind40_7Edizioa

Azelerazio-programako parte-hartzaileak 2023ko urtarrilean jakinaraziko dira, eta BIND 4.0 ekimen honen parte diren 70 partner enpresa handiek hautatuko dituzte. Enpresa horiek arlo hauetan daude espezializatuta, beteak beste: industria adimenduna, energia garbi eta jasangarria, elikadura eta osasuna.

4.0 industriaren ekimen publiko-pribatua da BIND 4.0, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortua da SPRI Taldearen bidez. Bada, nazioarteko erreferentziazko programa bihurtu da 2016an sortu zenetik. Ordutik, BIND 4.0k 160 startup baino gehiago azeleratu ditu eta 240 proiektu baino gehiago garatu ditu, 7 milioi euroko fakturazioa gaindituta. Gaur egun, BIND 4.0k bi ekimen ditu industrian berritzeko. Azelerazio- eta berrikuntza-programa irekia, startupei zuzendua, enpresa korporatibo handiekin proiektuak garatzeko, eta, bestetik, BIND 4.0 SME Connection, enpresa industrial txiki eta ertainekin lankidetzan teknologia berriak garatzera bideratua. 

200 soluzio baino gehiago aurkeztu dira sektorea eraldatzeko hautagai gisa, energia garbia eta jasangarria lortzeko 

BIND 4.0ren hautagaitzetan aurkeztutako teknologien aplikazio-sektoreei dagokienez, nabarmentzekoa da aurten startupen % 45ek industria adimendunaren arloan aplikatzeko ahalmena duten soluzioak aurkeztu dituztela. Jarraian, bigarrenik, energia garbi eta jasangarriaren sektoreari aplika diezaioketen teknologiak daude (% 21eko ordezkaritza dute); hirugarrenik, proiektuen % 19k osasun-sektorean dute aplikazioa; eta beste % 15ek elikagaien segmentuan erabiltzeko kasu bat dute.

Izan ere, zazpigarren edizioko startupek aurre egin beharreko erronka nagusietako bat da energia eta industria garbiagoa eta jasangarriagoa lortzeko gai izango diren soluzio berriak garatzea. Izan ere, energia-kontsumoa murriztea eta energia-efizientzia eta jasangarritasuna optimizatzearen garrantzia dira, egungo egoeraren ondorioz, sektorearen lehentasunezko helburuetako bi. Hain zuzen, azken deialdi honek 200 hautagaitza baino gehiago jaso ditu, energia-efizientziaren eta jasangarritasunaren esparruan aplika daitezkeen soluzio teknologikoak dituztenak, enpresen eskaera berri horri erantzuteko helburuarekin. 

BIND40_Teknologiak

Adimen Artifiziala, IoT eta Big Data, teknologia nagusiak Gehien nabarmentzen diren teknologia berriei dagokienez, aurten erregistratutakoen % 50ek Adimen Artifizialaren, Gauzen Interneten edo Big Dataren alde egiten dute. Ondoren, beste teknologia disruptibo batzuk daude: errealitate birtuala eta areagotua, fabrikazio gehigarria, elkarlaneko robotika, ikuspen artifiziala eta zibersegurtasuna, besteak beste. 

Jasotako hautagaitza horietatik, industriaren hurrengo urteetako etorkizuna zehaztuko duten soluzioak garatuko dira. Horretarako, industriaren eraldaketa digitalean aitzindari diren enpresa handiak, hala nola Mercedes-Benz, ITP Aero, Tubos Reunidos, Arteche, Iberdrola, Bridgestone, Faes Farma edo Angulas Aguinaga, izango dira, besteak beste, sektorearen behar berrietara gehien egokitzen diren teknologiak aukeratuko dituztenak. Enpresa horiek startupekin lankidetzan arituko dira soluzio iraultzaileak sortzeko. Soluzio horiek bidea eman behar dute fabriketako produkzio-prozesuak automatizatzeko, energia-kontsumoa murrizteko, energia berriztagarria biltegiratzeko, mugikortasun gero eta adimendunagoa eraikitzeko (ibilgailu berriak eta energia kargatzeko moduak diseinatuta) edo material jasangarri berriak sortzeko. Horrek guztiak helburu komun bakarra du: etorkizunean industria adimendunagoa, jasangarriagoa eta efizienteagoa lortzea. 

BIND 4.0 ekimenak hiru helburu nagusi ditu: startupen garapena azeleratzea euskal ekosistema industrialean, enpresen eraldaketa digitala sustatzea eta Euskadiko ekosistema ekintzailetza industrial aurreratuko hub gisa kokatzea. Hiru helburu horiek balio izan diote nazioartean berrikuntzaren, teknologiaren eta ekintzailetzaren alde gehien egiten duen programetako bat izateko.

 

Informazio gehiago BIND 4.0 plataformari buruz: https://www.spri.eus/es/ayudas/bind-4-0/

Lotutako albisteak

BIND SME Connection 6 maiatza, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME programaren bidez
Irakurri gehiago
ERALDALAN Impact Hub Donostia 6 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Eraldalan martxan da Gipuzkoan, lidergo eta erakunde eraldaketa programa
Irakurri gehiago
LX REV 5 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Lx Revek enpresen eraldaketa digitala bizkortzen laguntzen du
Irakurri gehiago
Kabia, HAZI, Jueves de Emprendimiento 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak