Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 Azaroa, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Bind 4.0 SME Connection Bind40 Smart Industry Programa Start up

BIND 4.0 SME Connection-ek bigarren edizioa aurkeztu die kluster eta ETE parte-hartzaileei

EAEko industriako ETEen eraldaketa digitala bultzatzera zuzendutako BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformaren ekimenaren bigarren edizioa da

BIND 4.0 SME Connection-ek bere bigarren edizioa aurkeztu die aurten parte hartuko duten kluster eta ETEei. Dagoeneko Aclima, Uptek, Food, Habic eta Eraikune klusterretako eta Adegi Gipuzkoako Enpresen Elkarteko 28 ETE daude deialdi berrirako. Ekitaldia BIC Bizkaia Ezkerraldearen egoitzan egin da, eta lehen edizioan Ona eta Immersia izenekoek eta Eldu eta Kevo izenekoek garatutako erronka teknologikoei erantzungo dieten proiektuak aurkeztu dira. Bi arrakasta-kasu horien bidez, industriak eraldaketa digitalaren prozesuan dituen erronka berriei erantzutea lortu da. Izan ere, BIND 4.0 SME Connection ekimenaren helburu nagusia da EAEko industriako ETEen eraldaketa digitala bultzatzea, eta, horretarako, startup berritzaileekin lankidetzan jardutea.

SPRI Taldearen ekimen horren bigarren edizioa Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendari Leyre Madariagak aurkeztu du.

BIND 4.0 izenekoa 4.0 industriako ekimen publiko-pribatu bat da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen bitartez sortua, eta nazioarteko erreferentziazko programa bihurtu da 2016an sortu zenetik.

Gaur egun, BIND 4.0k bi ekimen ditu industrian berritzeko. Alde batetik, startupei zuzendutako azelerazio eta berrikuntza irekiko programa bat enpresa korporatibo handiekin proiektuak garatzeko, dagoeneko zazpi edizio dituena, eta, bestetik, 2021ean industria-arloko ETEekin lankidetzan teknologia berriak garatzeko sortutako BIND 4.0 SME Connection programa. Ekimen hori proiektu pilotu gisa hasi zen aurreko edizioan, eta 4 KED (Euskadiko klusterren erakunde dinamizatzaileak) aritu ziren lankidetzan, baina aurten proiektua ireki egingo da, eta Euskadiko KED guztiek parte hartu ahal izango dute.

 

BIND 4.0 SME Connection-en II. edizioan parte hartuko duten ETEak

  • Aclima: AAC Acústica, Sercontrol eta Agrupalab.
  • AFM-Uptek: Ibarmia, Lantek, Ona eta Zayer.
  • Food Cluster: Artomaña Txakolina, Bodegas Itxasmendi, Cafe Baqué, Paturpat eta Bacalao Giraldo.
  • Eraikune: Zikotz, Fhimasa, Fulcrum, Repair Taldea eta Obras especiales.
  • Habic: Alcad electronics, Burdinola, Daisalux eta Ojmar.
  • Adegi: Couth, Salva, Korta, Euskabea, Sariki eta Comercial hostelera del norte.

 

Startupei zuzendutako bigarren deialdia 2023ko urtarrilean

BIND 4.0 SME Connection-en lehen edizioan, 23 enpresak egin zuten bat programarekin, makina-erremintaren, energiaren, ingurumenaren eta automobilgintzaren arloetan teknologia disruptibo bidezko soluzio berriak garatzeko helburuarekin. BIND 4.0 SME Connection-en bigarren edizioan, startupak inskribatzeko deialdia aterako da 2023. urtearen hasieran. Bigarren deialdia zabaltzean, mundu osoko startup berritzaileek ETEek makina-erremintaren, energiaren, ingurumenaren, elikaduraren, diseinu eta ekipamenduaren eta eraikuntzaren arloetan dituzten erronka teknologikoei aurre egiteko proiektu berriak aurkeztu ahal izango dituzte. Aurreko edizioan, 131 proiektu zituzten 80 startupek baino gehiagok eskatu zuten programan parte hartzeko.

 

BIND 4.0 SME Connection-en faseak

Ekimena urte oso batean garatzen da, hainbat fasetan:

  1. AZAROA-ABENDUA: Erronken definizioa. Parte hartuko duten ETEek eta klusterrek programaren barruan startupek aurre egin beharreko erronka teknologikoak zehazten dituzte.
  2. URTARRILA-OTSAILA. Erronken aurkezpena eta startupen deialdia. Parte hartzen duten ETEek erronkak aurkezten dituzte klusterren erakunde dinamizatzaileen bitartez, interesa duten startupek beren proiektuak inskribatu eta beren soluzio teknologikoak aurkeztu ahal izan ditzaten.
  3. MARTXOA-APIRILA. Parte-hartzaileen hautaketa. Aurrez hautatutako startupek beren soluzioak aurkezten dizkiete ETEei, eta haiek beren proiektuak garatzeko planteatutako erronketara ondoen egokitzen diren finalistak aukeratzen dituzte.
  4. MAIATZA-URRIA. BIND SME Connection programa. Proiektuen hasiera eta garapena ETEekin kontratu bat edo gehiago lortu dituzten startupentzat.
  5. AURKEZPENA. Programa amaitzean, startupek ETEekin lankidetzan garatutako proiektuak aurkezten dituzte.
  6. IRAILA-URRIA: Klusterren eta ETEen hautagaitzak aurkezteko inskripzio-epea zabaltzen da.

 

Gehiago jakin nahi al duzu? BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformaren informazio guztia eskuratzeko, sartu hemen.

 

 

Lotutako albisteak

Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak