Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 Azaroa, 2021 Ekintzailetza Zibersegurtasuna EIKTak Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

Smowltech, onlineko azterketen segurtasuna bermatzen duen enpresa donostiarra

Konpainia horrek zibersegurtasun industrialeko programaren laguntza jaso du
Manu Fraile, Ricardo Vea eta Álex Vea.

 

Smowltech Donostian kokatutako enpresa bat da. 2012an sortu zen, Ricardo Vearen ideia batean oinarrituta, zeinak erronkatzat hartu baitzuen prestakuntza ez presentziala eskaintzea eskala handian. Konpainia horrek SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren laguntza jaso du.

 

Zehazki, laguntza hori eskualdeko beste erakunde batzuekin kolaboratzeko izan da, eta hala, lankidetzan aritu da Goikide euskal enpresarekin. “Helburua izan da Smowtech-en monitorizazio-produktuei sostengua ematen dieten backend sistemak ikuskatzea, balizko erasoak detektatzeko. Ikuskapen bat egin da webeko aplikazioan, eta beste bat AWSn ostatatutako azpiegituran” azaldu du sortzailearen seme eta konpainiako langile Alex Veak. Proiektua hasiera fasean dago, eta asmoa da urte amaierarako bukatzea.

 

Enpresak eskaintzen duen produktuaren helburua da “onlinekoa den ororekiko mesfidantza gainditzea. Konfiantzazko eremuak sortu behar dira, eta erabiltzailea ahaldundu edonon eta edozein unetan”.

 

Horretarako, proctoring-a eskaintzen dute, hots, azterketak zaintzen dituzte tresna telematikoak baliatuz. “Prozesu horren kalitatea bermatzen duen produktu bat eskaintzen dugu. Zibersegurtasuneko tresna bat da, onlineko hezkuntzaren munduan aplikatu duguna. Aitzindariak izan gara Europan, eta liderrak gaztelaniaz mintzatzen diren herrialdeetan. 2018an EBren dirulaguntza bat jaso genuen gure produktua nazioartera eramateko” adierazi du.

 

Bere zerbitzuei esker, egoitza Madrilen duen UNIRek (onlineko unibertsitate pribatu handiena) “azterketak egiteko modua aldatu du, lehen presentzialak zirenak orain online eginaz ia % 100ean. Hala, erabiltzaileak ez dauka Madrilera joan beharrik, eta bai berak eta bai unibertsitateak dirua eta denbora aurrezten dute”.

 

Veak azaldu du eurak bezeroaren onlineko plataforman integratzen direla, eta “hark aktibatzen duela monitorizatu nahi duen onlineko prozesua”.

 

Smowltech-en bezeroen % 70 hezkuntza sektorekoak dira, eta gainerako % 30a enpresa mundukoak, ziurtapenen sektorekoak edo administrazio publikoak. “Cecabank-ek onlineko finantza-ziurtapenak egin ditu gure produktua erabiliz, eta aseguruen sektorean ere erabili dute dagoeneko”.

 

Gaur egun 27 langile dituzte plantillan, “baina urtea amaitzerako 30 izango direla aurreikusten dute. Langileak zazpi nazionalitatetakoak dira, batez beste 34 urtekoak, eta % 25 emakumeak”. Smowltech-ek 100dik gora bezero ditu, % 60 Europan eta % 40 Latinoamerikan. Bere negozioaren % 20 I+G-ra bideratzen du.

 

Beren erronkei dagokienez, Latinoamerikan duten posizionamendua sendotu nahi dute, eta momentuz Peru, Kolonbia eta Txilen zentratu dira. Horrez gain, negozioa zabaldu nahi dute ingelesez mintzatzen diren herrialdeetara, eta baita ere enpresen eta ziurtapenen mundura.

 

Uste dute epe laburrean negozioak % 100eko hazkundea izango duela –azken bi urteetan % 250eko gorakada izan ostean-, eta plantilla handitzen jarraituko dute. “Gainera, talentua erakarri nahi dugu produktua garatzen duen lantalde teknologikora, eskaera handia duten profilak baitira, aurkitzeko zailak”.

 

SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programak itzuli beharrik gabeko 18.000 €-rainoko dirulaguntzak ematen ditu hobekuntzak bultzatzeko enpresa industrialen eta industriako produktu-prozesuari lotutako zerbitzu teknikoen zibersegurtasunean. Aurten eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da azaroaren 26ra arte.

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak