Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
26 iraila, 2019

Eusko Jaurlaritzak fabrikazio industrialaren etorkizunerako behar diren gaitasunei buruzko txostenaren aurkezpenean parte hartuko du Italian, SPRI Taldearen bitartez

Cristina Oyon eta Ainara Isasi

Eusko Jaurlaritzak, World Manufactuting Forum (WMF) fundazioaren bazkidea den aldetik, fabrikazio industrialaren etorkizunerako behar diren gaitasunei buruzko “Skills for the future of Manufacturing” deritzon txostenaren aurkezpenean parte hartuko du gaur Cernobbion (Italia), SPRI Taldearen bitartez, aipatutako fundazioaren urteko batzarraren barruan. Cristina Oyón SPRIko Ekimen Estrategikoen arduradunak aditu bezala parte hartu du txostenaren idazketan.

Txostenak industriaren etorkizunerako giltzarrizkoak diren hamar gaitasunak zehaztu ditu, baita langileek, enpresariek eta politikariek kontuan hartu beharreko hamar gomendioak ere, laugarren iraultza industrialaren mesedeko gaitasunetan trebatutako langile kualifikatuak sortu ahal izateko. Horiekin batera, fabrikazioaren arloan garatuz doazen sei eginkizunak nabarmendu ditu; hala nola, mentore digitalak eta etika digitalaren kudeatzaileak, robotika kolaboratiboaren arloko adituak edota datu industrialen analitikan trebatutako zientzialariak.

Horren harira, Cristina Oyónek nabarmendu du behar-beharrezkoa dela fabrikazioa lan egiteko ingurune erakargarria bihurtzea, eta familiengan eta hazitzaileengan pertzepzio positiboa bultzatzea, izan ere, egun, familiek eta hezitzaileek ez dute lotzen fabrikazio-ingurunea ikuspuntu intelektualetik estimulagarria izan daitekeen ezein lan berritzaile eta sortzailerekin. Pertzepzio horri esker, eskualde industrialak, gurea tarteko, talentua mantendu eta erakartzeko lurralde erakargarriak bihurtuko dira.

Txostenak jardunbide egokien eredutzat jo diren 11 ekimen ere bildu ditu; horien artean, Gestamp eta Innovalia euskal enpresek automobilgintzako langileak akatsik gabeko inguruneetako langile bihurtzeko abiarazi duten nazioarteko master programa.

WMFren urteko batzarrean, SPRI Taldeari Atxikitako Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Milangoko bulegoko zuzendari Ainara Isasi eta SPRIko Cristina Oyón Italiako erreferentziazko industria elkartetzat jotzen den Cofindustria Lombardiako presidente Alberto Ribolla WMFko presidentearekin bilduko dira, Euskadik Milango bulegoaren bitartez fundazioaren 2020-2025eko plan estrategikoaren barruan izan dezakeen esku-hartzea planifikatu eta adosteko.

Basque Industry 4.0 27 martxoa, 2020
Roboten bidezko kalitate-kontrola – 4.0 konponbideak

Gure "4.0 konponbideak" serieko artikulu honetan aurkeztutako robotek piezen kalitatea...Leer más

Basque Industry 4.0 26 martxoa, 2020
Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa. Nazioarteko irekiera eta enpresentzako erreferentea

Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak bere bigarren jarduera-urtearen balantzea argitaratu du, non...Leer más

Basque Industry 4.0 25 martxoa, 2020
Robotika bidezko fabrikazioa eta mihiztatzea- 4.0 konponbideak

Basque Digital Innovation Hub sareak, robotika malgu eta kolaboratiboko nodoaren bidez, osagaien...Leer más

Fresmak irrumpe en el sector aeronáutico con unas mordazas disruptivas
Baraila disruptiboekin Fresmak enpresa sektore aeronautikoan sartu da

Enpresa txikia da, 30 langile ditu, baina handia da bere jarrera eta anbizioa. Fresmak 1967an...Leer más

Basque Industry 4.0 23 martxoa, 2020
Neurketa-sistema optikoak aeronautika, elikadura eta farmazia sektoreentzat

Aotech startup bilbotarrak fotonikan oinarritutako neurketa-tresnak garatzen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?