Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 14 Azaroa, 2018

DifferEnginek gauzen Interneteko softwarea eta hardwarea garatzen du  enpresen beharretara egokituta

30 km-rainoko estaldura duen haririk gabeko komunikazio-sistema bat sortu du Bizkaiko enpresa berri horrek  
-

 

30 km-rainoko estaldura duen haririk gabeko komunikazio-sistema bat sortu du Bizkaiko enpresa berri horrek

 

Oraintsu bete da urtebete  konpainia lanean hasi zenetik. Enpresaren sortzaileek, hau da, Ángelek, Judithek eta Jordik nahiago dute “nanoETE” deitura startup baino, luzaroan jarraitu nahi baitute euskal enpresa-sarean. Gauzen Interneteko soluzioak garatzen dituzte zenbait sektoretarako, eta harro asko diote bezeroentzat egindako lanak dituztela finantziazio-iturri bakarrak. BIC Bizkaiaren eta Grupo SPRIren CEDEMI eraikinean dute bulegoa, Barakaldon. Aukera ugari ari zaizkie sortzen, eta etengabe dute proiekturen bat ate joka. Enpresaren zuzendari nagusia eta sortzailea den Ángel A. García Gonzálezekin mintzatu gara.

 

Nola sortu zen DifferEngin?

EHUko Irrati-maiztasuna eta Mikrouhinak Taldean egiten nuen lan; halako batean, nire ezagutza Telefónicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako Bizkaia Open Futureren Ormazabal Erronkan aplikatzea otu zitzaidan, parke eolikoetako transformazio-zentroetako komunikazioak hobetzeko. Ez nuen lehiaketa irabazi, baina nire lanaren berri izan zuen BIC Bizkaiak (CEDEMI), eta proiektu hau bere instalazioetan garatzera gonbidatu ninduen. Ondoren, Bizkaia Open Futureren Dibal Erronkara aurkeztu ginen. Hura ere ez genuen irabazi, baina, geroago, proiektua garatzeko deitu ziguten. Zenbait ekitalditan izanak gara, eta hainbat jende eta enpresa ezagutu ditugu; haietako batzuen proposamenik jaso izan dugu, eta batzuk bezeroak ditugu gaur egun.

 

Zer egiten du DifferEnginek?

Gauzen Interneteko garapenak egiten ditugu. Gure iritzian, Gauzen Internet (IoT) ez da produktu bat, baizik eta lehendik bazegoen zerbaiten eboluzioa. Kontua da teknologia eta komunikazioak txertatu behar zaizkiela lehendik existitzen diren produktuei, balio erantsia dakarten prestazio berriak izan ditzaten. Hardwarea eta softwarea garatzen ditugu gure bezeroen produktuetan txertatzeko, eta, hartara, lehiakideengandik bereiz daitezen.

 

Egiten duzuen lanaren adibideren bat emango al zeniguke?

Altzairuaren sektoreko mundu mailako enpresa batekin ari gara lanean. Gaur egun, edozein-eraikuntza-lanetan, 28 bat egun itxaron behar izaten da hormigoia gogortu arte, edozein dela ere tenperatura edo lekua. SmartSteel izeneko soluzio bat sortu dugu; altzairuaren ondoan jartzen da, eta hormigoia noiz gogortu den detektatzen du. Hori dela eta, denbora aurrezten da. Gailu txiki bat da, eta 40 urteko balio-bizitza du, gaur egun lor daitekeen luzeena. Metro baterainoko hormak zeharkatu eta 30 km-raino bidaltzen du informazioa gailu horrek. Geuk garatu dugu haririk gabeko transmisio-sistema hori. Seinalea bidali eta jaso ondoren, algoritmia egin eta datua prozesatzen dugu, bezeroari behar duen hori eskaintzeko.

 

Nola funtzionatzen du haririk gabeko transmisio-sistema horrek?

Espektro hedatuko sistema bat da, eta bi teknika desberdin erabiltzen ditu. Alde batetik, askotan bidaltzen da datu bera, iristen dela ziurtatzeko eta zer informazio bidaltzen den egiaztatzeko; bestetik, banda-zabalera txikiagoa erabiltzen dugu. Teknologia horiek lehendik ere hor zeuden, baina guk egokitu egin ditugu sistema propio batera, zeinak eremu irekian 30 km baino gehiagora transmititzeko ahalmena baitauka.

 

4.0 industriaren alorreko zer beste garapen egiten duzue?

Doitasun-balantzak egiten eta mundu osoan saltzen dituen enpresa ospetsu batekin ere egiten dugu lan. Arazo bat dute balantzek: grabitate-indarra ez da berdina mundu osoan. Horregatik, balantzak kalibratu egin behar ditu langile batek, haiek atzerrira bidali aurretik.  Gauzen Interneteko soluzio bat asmatu dugu, sentsorez hornitua, toki bakoitzeko grabitatea neurtzeko eta balantza automatikoki kalibratzeko gai dena, gizakion laguntzarik gabe.

Beste arazo bat ere badute mundu osora saltzen diren produktu horiek: mantentze-lana, arazoren bat sortuz gero. Hori dela eta, NFC sistema bat ere txertatu dugu balantzetan eta, hari esker, hau egin daiteke: bezeroak fabrikatzaileari deitu, balantzaren ondoan jarri NFCdun mugikor bat, eta harekin, VPN bitartez, teknikariari bidali gertatzen ari denari buruzko informazioa. Urrutiko laguntza tekniko berehalakoa, alegia. Adibide horrek erakusten digunez, sentsorika pixka batek eta komunikazioek nabarmen hobetu dezakete produktu bat, eta izugarri jaitsarazi kostu operatiboak.

 

Hardwarea fabrikatzen duen enpresa ororen erronka nagusietako bat osagaiak lortzea da, eta haien serieko fabrikazioa ziurtatzea. Nola konpontzen dituzue arazo horiek?

Hardwarea hemen diseinatzen dugu; Sentsorikako osagaiak, berriz, AEBtik ekartzen dituzte, eta plaka nagusiak, Txinatik. Azkenik, Mungiako enpresa batek muntatzen ditu zer horiek guztiak. Guri, berriz, alderdirik gogorrena —eta garestiena— dagokigu: prototipoak egitea. Hurrengo urratsa kantitate handiak fabrikatzea izango da, eta Txinako enpresa batekin harremanetan gaude jada. Serieko ekoizpena hasten denean, DifferEngin dezente haziko da, gure ustez. Teknologia sortu nahi dugu, eta, 50 urte barru, sustraiak oraindik hemen eduki eta erreferentziako enpresa izan.

 

Lotutako albisteak

Smart  to  Walk,  trekking-a  esperientzia  adimentsu  bihurtzen  duen  startup-a
03/07/2025 Ekintzailetza

Smart to Walk, trekking-a esperientzia adimentsu bihurtzen duen startup-a

Urdulizen jatorria duen enpresa honek, makila adimendun bat eta app osagarri bat sortu ditu mendi-ibiliak seguruagoak, sozialagoak eta konektatuagoak izan daitezen.

Nuuk  Mobility-k  Espainiako  bi  gurpileko  flotarik  handienak  kudeatzen  ditu

Nuuk Mobility-k Espainiako bi gurpileko flotarik handienak kudeatzen ditu

Bizkaiko enpresak 14.000 ibilgailu baino gehiago administratzen ditu Espainian eta Portugalen. Bere bezeroen artean Correos, Burger King edo Popeyes daude.

Developair-ek  AA  aplikatzen  du  software  tresnen  belaunaldi  berri  bat  sortzeko

Developair-ek AA aplikatzen du software tresnen belaunaldi berri bat sortzeko

Donostiako startupak hainbat soluzio eskaintzen ditu industriarako, hala nola trenbide aeroespaziala, energia, automobilgintza eta medikuntzarako, besteak beste.

Erakarrek  LED  panel  jasangarri  eta  adimendunak  fabrikatzen  ditu

Erakarrek LED panel jasangarri eta adimendunak fabrikatzen ditu

Gipuzkoako enpresak tinta elektronikoaren teknologia sartu berri du bere eskaintzan, energia kontsumo baxuarekin eta ikuspen handiarekin.

RKL  Integral-ek  larrialdietarako  planak  prozesu  digital  adimendunetan  bihurtzen  ditu

RKL Integral-ek larrialdietarako planak prozesu digital adimendunetan bihurtzen ditu

Enpresa bizkaitarrak VES izeneko software bat garatu du, segurtasun integraleko planak digitalizatzen eta automatizatzen dituena.

Etxe  bat,  pieza  asko:  AtomModular-aren  “Lego  eredua”  etxebizitza  krisia  konpontzeko
24/06/2025 Ekintzailetza

Etxe bat, pieza asko: AtomModular-aren “Lego eredua” etxebizitza krisia konpontzeko

La startup, con sede en BIC Araba, propone industrializar la vivienda con inteligencia artificial, diseño modular y materiales sostenibles.

Altersys,  bidesarietako  matrikula  bidezko  kobrantza  adimendunean  espezializatutako  enpresa

Altersys, bidesarietako matrikula bidezko kobrantza adimendunean espezializatutako enpresa

Enpresa bizkaitarrak ia hamar urte eman ditu softwarea garatzen, eta bere lehen hardwarea patentatzeko prozesuan dago, trafikoa aztertzeko kamera propioa.

Acuratiok  erabaki  adimendunak  hartzeko  teknologia  bat  bultzatzen  du  pertsonen  pribatutasuna  babesten  den  bitartean
18/06/2025 Zibersegurtasuna

Acuratiok erabaki adimendunak hartzeko teknologia bat bultzatzen du pertsonen pribatutasuna babesten den bitartean

Autoak edo erlojuak bezalako gailuetan adimen artifiziala da, 'ikasketa automatikoa muturrean' izenekoa. Datuak sortzen diren lekuan zuzenean prozesatzeko eta erabaki independenteak hartzeko aukera ematen du, datu-zentro handietara eraman beharrik gabe.

PhotoKrete,  hiriak  hozteko  morteroak  garatzen  dituen  euskal  startup-a
13/06/2025 Ekintzailetza

PhotoKrete, hiriak hozteko morteroak garatzen dituen euskal startup-a

Bere teknologia berritzaileari esker, %70etik gorako energia aurrezpena lortu daiteke hozte-gastuan, material pasibo eta jasangarrien bidez.

Labelan,  labeak  eta  galdarak  konpontzen  espezializatutako  Zegamako  ETEa

Labelan, labeak eta galdarak konpontzen espezializatutako Zegamako ETEa

Enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du eta digitalizazioaren aldeko apustua egiten du, 3D piezak diseinatzearen bidez.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.