Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 14 Marzo, 2018 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

ARM Robotics: 15 urte robotizazioa bultzatzen enpresetan

ARM Robotics euskal konpainiaren iritziz, robotika kolaboratiboak denbora behar du teknikoki eta ekonomikoki errentagarri izateko

ARM Robotics euskal konpainiaren iritziz, robotika kolaboratiboak denbora behar du teknikoki eta ekonomikoki errentagarri izateko

Euskadi Estatuko aurreneko eskualdeetako bat izan zen industria-prozesuetan robotika sartzen duela, 20 urte baino gehiago. Denbora horretan enpresek abantaila ugari lortu dituzte robotikari esker, eta hemendik aurrera ere hala izatea espero da. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak bultzatutako Lanbide Behatokiak aurreikusi du manufaktura-industriako langile kopurua jaitsi egingo dela 2030erako, gaur egungo 181.941 langileetatik 155.924 langileetara igaroz (http://futurelaneus/es/). Prozesuak automatizatzeko tresna berriengatik eta pixkanakako robotizazioagatik gertatuko da jaitsiera hori.

 

ARM Robotics aholkularitza bat da, prozesuak robotizatzeko zerbitzuak ematen dituena, eta Barakaldon sortu zen 2003an. Bezeroen premien araberako konponbideak egiten zituzten nazioarteko marketako (ABB, Kuka edo Fanuc) robotak instalatzeko, eta bezero bakoitzaren neurrira programatzen zituzten. “Bezeroak lehen ez zekien hainbeste robotikaz, giltza eskuan motako konponbideak nahi zituen. Orain hobeto ezagutzen du robota edo prozesu baten automatizazioa. Bezeroak prozesu horren zati gehiagotan parte hartu nahi du, eta guk osatzen dugu bezeroak egiten ez duena. Robot propioak baditu guk programatu egiten ditugu, kontrol-armairuak instalatzen dizkiogu edo behar dituen tresnak eskaintzen dizkiogu. Baina gerta liteke bezero batek esatea pieza zehatz bat fabrikatu nahi duela 22 segundoro. Horrelakoetan, pieza horien zehaztapenak aztertzen ditugu, adibidez garbitu edo soldatu egin behar diren, eta produkzio-ildoa dimentsionatzen dugu behar den robot kopuruaren arabera” azaldu du Mikel Martínezek, ARM Robotics enpresako bazkide fundatzaileak.

 

4.0 Industriaz ari bagara, robotaren kontzeptu tradizionala gaindituta dago jada, eta cobot edo robot kolaboratiboak erabiltzen dira orain. Dena den, Martínezek dio “oraindik bide luzea dagoela egiteko. Argi dago etorkizunean gehiago kolaboratuko dugula robotekin, gure prozesuek horixe eskatzen dutelako. Lehen robotak finkoak ziren, orain, berriz, bezeroek segurtasun osoz mugitu daitezkeen makinak nahi dituzte. Halere, cobot batek bere joan-etorrietarako behar duen edo segurtasunez ibiltzeko darabiltzan ikusmen artifizialeko sistemek eskatzen duten energia-kontsumoa ez da jasangarria. Denbora behar da, eta ezinbestekoa da prezioak merkatzea. Badakigu zer den robotika kolaboratiboa, baina aurreratu egin behar dugu teknikoki, eta oraindik gauza asko daude egiteko”.

 

Bada robotikarekin lotutako beste elementu bat eztabaida pizten duena: robotei aplikatutako adimen artifiziala. “Gizakia da ondoen diseinatutako makina, eta robotika gure isla baino ez da. Uste dut makinek ezingo dituztela inoiz gizakiak ordezkatu. Adimen artifizialak auto-ikaskuntzarako sistemak eman diezazkieke robotei edo proba-akats sistema erabiliz ikasteko gaitasuna, baina badira zenbait ezaugarri berezkoak ditugunak eta robotek inoiz berdinduko ez dituztenak” azpimarratu du ARM Robotics enpresaren sortzaileak.

 

Prozesu industrialen pixkanakako robotizazioak eta automatizazioak badu gainditu beharreko ikasgai bat ETEetan, zeren “robotizazioa garestia da, eta ongi zaindu behar dugu non gastatzen dugun dirua, lehiakideak oso erasokorrak direlako. Bestalde, ezin diozu ETE bati robotikaz hitz egin, ERP on bat ere ez badauka (enpresaren baliabideak planifikatzeko sistemak) eta datuak excel dokumentu batean sartzen baditu oraindik” gaineratu du.

 

ARMk bulegoak ditu Barakaldon eta Bartzelonan, eta proiektuak garatu ditu Estatu osoan nahiz atzerrian, adibidez Txinan, Indian eta Errusian.  Berriki, bi konpainia berri sortu ditu: ARM Industrial Assemblies eta ARM Robotics Institute. Lehenak mantenimendu prediktiboa, prebentiboa eta muntaia industrialak egiten ditu (esaterako, kontrol-armairuak). Fagor eta CIE Automotive bezalako enpresek proiektuak garatu dituzte konpainia horrekin.  Bestalde, ARM Robotics Institute konpainiak robotika industrialari buruzko prestakuntza eskaintzen du, bai enpresentzat eta bai partikularrentzat, Somorrostroko Prestakuntza Zentroaren laguntzarekin.

 

Lotutako albisteak

Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Infoboxek kongresu perfektua eskaintzen du, klik bakarrean
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
5 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Edurobotic: “Ikasleentzako robotikako eta programazioko jarduerek hezkuntza-eremua eta aisialdia lotzen dituzte”
Irakurri gehiago
1 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Campus To Business (C2B): “Sektore teknologikoan talentuaren defizit izugarria dagoen ingurune batean gaude”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak