Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 11 Marzo, 2019 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Arctic Sea enpresa azken ukituak ematen ari zaio Coollogger termografoari,  gai izan dadin GPRS bidez eta denbora errealean kontrolatzeko garraio prozesuko tenperatura  

Euskal konpainiak giro-parametroen kontrol eraginkorra eskaintzen du elikagaien eta produktu farmazeutikoen garraiatze- eta biltegiratze-prozesuetan

 

Euskal konpainiak giro-parametroen kontrol eraginkorra eskaintzen du elikagaien eta produktu farmazeutikoen garraiatze- eta biltegiratze-prozesuetan

 

4.0 logistika edo logistika adimenduna estuki lotuta dago 4.0 industriarekin, teknologia gorakorrak erabiltzen baititu produktuen biltegiratze eta banaketa prozesuetarako. Bere egoitza Mungian (Bizkaia) duen Arctic Sea euskal enpresa 2014an hasi zen konponbide berritzaileak garatzen elikagaien eta produktu farmazeutikoen tenperatura monitorizatzeko garraio- eta biltegiratze-prozesuetan. Iñigo Alonso Echevarria, Arctic Sea enpresako zuzendari nagusiarekin mintzatu gara horrelako konponbideei eta sektoreko etorkizuneko joerei buruz.

 

Nola sortu zen Arctic Sea?

Artic Sea-ren aurreko enpresa batean du jatorria. Ozeano zuen izena eta iragazkiak saltzen genituen distantzia luzeko garraioetan fruta kontserbatzeko, fruta hori baldintza onenetan iritsi zedin kontsumitzailearenganaino. Ikusirik negozioa nahiko ondo zihoala, erabaki genuen gure produktu-eskaintza osatzea eta termografo batzuk garatzea, hotz-katea monitorizatzeko garraio prozesuan. Coollogger izena eman diegu termografo horiei.

 

Nolakoak dira termografoak eta zein da eskaintzen duten zerbitzua?

USB bidezko termografo sinple batzuekin hasi ginen. Esku-ahurrean sartzen den pendrive antzeko bat da, bi urteko iraupena duen bateria batez eta tenperatura-sentsore batez hornitua dagoena. Jomugara iristean, termografo hori PC bati konektatu behar zaio, USB konektorea erabiliz, datu guztiak ateratzeko. Gainera, aukera ematen du grafikoak egiteko eta informazioa zuzenean lainora igotzeko.  Nola gurea bezalako merkatuetan garrantzitsua den inbertitzen eta garatzen jarraitzea, bertsio berriagoak atera ditugu azken urteotan, adibidez, Bluetooth bidezko Coollogger bat, aukera ematen duena datuak zuzenean irakurtzeko sakelako telefono batetik, PC batera konektatu beharrik gabe. Orain GPRSdun bertsio berri bat egiten ari gara, zeinak denbora errealean igorriko dituen datuak eta funtzionaltasun gehiago ere izango dituen, adibidez, azelerometro bat. Asmoa da konponbide hori hotz-katerako IoT (Gauzen Internet) plataforma bihurtzea.

 

Hardwareaz gain, bere garrantzia eman nahi diogu lainoko plataformari ere. Gure helburua da ez bakarrik produktu bat saltzea, baizik eta monitorizazio-zerbitzu ahalik eta integralena eskaintzea. Asko interesatzen zaigu, adibidez, Blockchain teknologia, aukera ematen digulako kargaren trazagarritasuna bermatzeko; gero eta bezero gehiagok eskatzen digute hori eta ez hemen bakarrik, batez ere, Asiako merkatuan.  Badakigu zer egin behar dugun eta modu errazena bilatu nahi dugu aukera horiek gure bezeroei eskaintzeko.

 

Nolako harrera izan du Coollogger-ek merkatuan?

Egia esan, pozik gaude. Gure merkatu potentziala 8 milioi itsas-edukiontzira iristen da eta gure merkatu erreala 30.000koa da. Munduan ekoizten ditugun elikagaien %50 galdu egiten da, beraz, funtsezkoa da hotz-katea monitorizatzea. Ibilbide luzea dugu eta bide onetik goaz, baina hazi egin behar dugu, eta inbertsioa eta garapen komertziala azkartu.

 

Non diseinatu eta fabrikatzen da Coollogger?

Beste enpresa batzuekin kolaboratu dugu Coollogger termografoaren hardwarea eta softwarea fabrikatu eta diseinatzeko. Coollogger-en data logger sistema Bizkaian fabrikatzen da.

 

Coollogger-en helburua da elikagaiak monitorizatzea itsasoko garraioetan. Pentsatu duzue erabili ote daitekeen trena hori beste mota batzuetako produktuak monitorizatzeko? edo posible den beste garraio-bide batzuetan erabiltzea?

Negozio-nitxo honetan zaila da operatzaile edo produktu guztientzat balio duen zerbait egitea. Esparru zehatzetan espezializatu beharra dago, bakoitzak bere premiak dauzkalako. “Azken miliako” garraioa etorkizun handiko nitxoa da guretzat, baina hotz-katea monitorizatzeko sistema arinak inplementatu behar dira horretarako, zehaztasun oso zorrotzak dituztenak laginen maiztasunean, transmisio moduluetan edo datuen deskargan. Neurri-neurriko produktu bat egin behar da. Lehiakor izan nahi badugu, ezinbestekoa da espezializatzea.

 

Zein da Coollogger bezalako monitorizazio gailuen etorkizuna?

Badirudi hazkunde-tasa handiak erregistratuko direla merkatu-gaien sektorean eta milaka milioi euroko merkatu bat dagoela. Badaude operatzaile handiak, hardwarean eta softwarean asko inbertitzen ari direnak. Denborarekin ikusiko dugu paperezko edo USB bidezko termografoek garrantzia galduko dutela eta, aldiz, orokortu egingo direla 4.0 ekipoak, zeintzuek, tenperaturaz gain, beste hainbat parametro ere neurtuko baitituzte.

 

Zeintzuk dira Arctic Sea enpresaren etorkizuneko erronkak?

Gure erronka nagusia da azken ukituak ematea GPRS teknologiadun Coollogger modelo berriaren diseinuari, lehenbailehen merkaturatzea eta jauzi kualitatibo bat ematea gure jomuga-bezeroari dagokionez. Oraingoz produktu esportatzaileengan -fruta, arraina, loreak, farmaziako produktuak- zentratu gara. Gure estrategia berriari jarraiki, inportatzaileengana zuzendu nahi dugu, banaketa-kate handietara, Coollogger berriak zerbitzu berritzaileak eskainiko dituelako.

Lotutako albisteak

17 apirila, 2024 Digitalizazioa
Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker
Irakurri gehiago
Aitor Alapont. 12 apirila, 2024 Digitalizazioa
P4Q, 25 urte eta aurrera jarraitzeko 100 milioi arrazoi
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Infoboxek kongresu perfektua eskaintzen du, klik bakarrean
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak