Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 urtarrila, 2021 Azpiegiturak Sprilur

Xey industriagunea biziberritzen hasteko, Sprilurri lursail bat saldu dio Zumaiako Udalak

Sprilur-ekin sinatutako akordioarekin biziberritzean lehen pausoekin hastea da helburua, etorkizunean industrigune hau garatzen joateko
Zumaiako Oikia industria-pabiloien bista orokorra

Zumaiako Udalak eta Sprilur  sozietate publikoak (Spri Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila)  salerosketa akordioa sinatu dute gaur. Xey industrigunea biziberritu eta herrira enpresa berriak ekartzeko pausuak eman nahi dituzte bi aldeek.

 

Zumaiako Udala akordio batetara iritsi da erakundearekin, eta Udalaren jabetzakoa den Xey industriaguneko lursail bat saldu dio. 2.870 m2ko partzela da. Industrialdeak sortu eta kudeatzen ditu Eusko Jaurlaritzako SPRILUR erakundeak. Zentru horretan, Udalaren helburua eta SPRILURren konpromisoa da etorkizunean Xey-ko industriagunea biziberritzea eta aktibitate berrientzat erakargarri bihurtzea. Bide horretan lehen pauso gisa kokatu dute akordio hau.

 

Iñaki Ostolaza alkatearen arabera herriko ehun industrialari indartsu eustea erronka garrantzitsua da, kalitatezko lanpostuak mantendu eta ahal den neurrian berriak sortzeko. Horretarako herrian dauden enpresak mantentzeaz gain etorkizunean enpresa berrien etorrera bilatzen da, eta helburu horretan aurrera egiteko paper garrantzitsua bete dezake Xey industrialdeak. “Industrialdea 1970 hamarkadakoa den arren impasse egoera batean aurkitzen da azken urteotan, eta Sprilur-ekin sinatutako akordioarekin biziberritzean lehen pausoekin hastea da helburua, etorkizunean industrigune hau garatzen joateko”, azaldu du.

 

SPRILUR sozietate publikoko Txaber Ouro ordezkariak azaldu duenez, ‘Gipuzkoan erabilera industrialerako lurra falta da, eta halako erosketekin industria erakartzeko gune berriak sortu nahi dituzte’. Eremu hori egokitzeko lanak egingo ditu SPRILURek, epe ertainean enpresa berriak erakartzeko asmoz.

Lotutako albisteak

25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
9 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko parke teknologikoak 30 urte ospatuko ditu talentuaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren zerbitzura Gipuzkoan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak