Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 Marzo, 2023 Azpiegiturak

Sei enpresa berri aurkeztu dira Euskadiko Parke Teknologikoetako enpresak konektatzeko K·business ekimenaren hamalaugarren edizioan

AVL Ibérica Euskadi, Basquevolt, Bibagu, Drone by drone, Senstile eta Solaria dira azken hilabeteetan Euskadiko Parke Teknologikoetan ezarri diren eta gaur topagune honetan parte hartu duten erakundeetako batzuk

Euskadiko Parke Teknologikoek berriki enpresa-taldean parkeetan ezarri diren sei erakunde berri aurkeztu dituzte gaur goizean K·business Ongi Etorri topaketan. AVL Ibérica Euskadi, Basquevolt, Bibagu, Drone by drone, Senstile eta Solaria enpresa berriek euren jarduerak, produktuak eta zerbitzuak azaldu dituzte, harremanak, lankidetza eta negozioaren garapena sustatzeko helburua duen Euskadiko Parke Teknologikoen erakundeen arteko topagune horretan. 

Gaur egindakoarekin, topaketak 14 edizio bete ditu, eta guztietan 480 erakundek hartu dute parte. Merkataritza-akordio ugari sortu dituzten 300 bilera baino gehiago egin dira.

 Aurkezpen-txanda  

Ekimenak enpresa bakoitzaren aurkezpen-txanda bat eta alde biko 28 topaketa izan ditu, inskribatutako erakundeen arteko harremana, lankidetzarako aukerak eta negozioen garapena errazteko.

AVL Ibérica Euskadi (Donostiako Campusa), mundu mailako enpresa nagusietakoa da automobilgintzako industriaren garapenean, simulazioan, entseguan eta integrazioan lanean ari den mugikortasunaren teknologian, beste sektore batzuk barne hartzeaz gain. Enpresak etorkizuneko mugikortasun-joerei erantzuten dieten kontzeptuak, soluzioak eta metodologiak eskaintzen ditu. Mundu mailan presentzia du, eta 2022tik Euskal Autonomia Erkidegoan bere filial AVL Iberica Euskadirekin.

Basquevolt (Vitoria-Gasteizko Campusa) egoera solidoko gelaxken ekoizpenean oinarritzen den proiektua da, eta Europan horrelako baterietan erreferentea den gigafaktoria izan nahi du, eta 2027rako 10GWh-ko ekoizpena aurreikusten du. Ibilgailu elektrikoetarako, garraio astunerako, energia berriztagarrietarako eta gailu elektronikoetarako material eta gelaxka onenak izango dituen egoera solidoko bateria jasangarrien teknologia, seguruagoa eta oso lehiakorra, garatzen du.

Bibagu (Donostiako Campusa) lantalde motibatuak eta produktiboak sortzen dituen plataforma teknologikoa da, lantaldeen laneko esperientzia eta ongizatea hobetuz.

Drone by drone-k (Zamudio/Derioko Campusa) aire-lanak egiten ditu dron edo UAS bitartez, hainbat sektoretan, topografian, prezisioko nekazaritzan, industriako ikuskapenetan, ikus-entzunezkoetan, geologian, segurtasunean edo prestakuntzan, besteak beste, azken teknologiak erabiliz eta zerbitzu berri bakoitzean berrituz.

Senstile (Zamudio/Derioko Campusa) fashiontech sektoreko startup-a da, eta produkzio-prozesuaren balio-katearen urrats guztietan aplika daitekeen edozein ehunen biki digitala sortzen duen teknologia garatu du.

Solaria (Gasteizko Campusa) enpresa liderra da Europa hegoaldean energia fotovoltaikoaren garapenean eta sorkuntzan, deskarbonizazioan era aktiboan laguntzeko eta energia-eredu globala energia garbietan oinarritzea lortzeko, enpresa-estrategian eta -kudeaketan ikuspegi jasangarria ezarriz.

K·business Euskadiko Parke Teknologikoen Networking zerbitzua da, eta Parke enpresei inguruko beste enpresa eta eragile batzuk ezagutzen eta haiekin harremanetan jartzen laguntzea du helburu, lankidetzan aritzeko eta negozioa garatzeko aukerak identifikatuz eta sortuz.

K·business zerbitzua Euskadiko Parke Teknologikoen BEParke ekimenaren barruan dago. Ekimen horren helburua enpresa-proiektuen beharrei erantzutea da, zerbitzu espezializatuen katalogo berriaren bitartez. Horrela, Neworking K·business zerbitzuaz gain, Parke markak beste lau zerbitzu berri ditu: K·talent, K·impulse, K·future eta K·media, garapen enpresarial, profesional eta pertsonala bultzatzeko pentsatuak.

Lotutako albisteak

25 apirila, 2024 Azpiegiturak
Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitza berrian
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak