Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 28 maiatza, 2021 Azpiegiturak

Mikel Oregi: Gure helburua ez da soilik poligonoak egitea, ezpada enpresak sustatzea ere

Sprilur-en erronka da proiektuak ateratzea hemendik 3-4-5 urtera, poligonoak berritzen eta poligonoak gaurkotzen.
Sprilurrek industria-guneak kudeatzen ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Mikel Oregik, Sprilur-eko Industrialdeak Soziedadeen gestinorako zuzendariak, asko daki Euskadiko azpiegitura industrialaren kudeaketa publikoari, enpresa parke horien funtzionamenduari eta batez ere industriaguneen egungo egoerari buruz galdetu deutsagu.

Sprilur-ek (Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena saila eta Spri Taldearen mendekoa) 25 urte berri bete dauz eta Euskadiko 122 enpresagune kudeatzen dauz. Azken urteotan 1.074 milioi euroko inbertsioa egin dabe, enpresa-gune edo parke horietan guztira 2.093 enpresa batzen dira eta 27.000 langile ari dira lanean.

 


Bizkaiko lurraldean, zer motatako industrialdeak daukaguz?

Beno, tipologien arabera bereizi edo sailkatu beharko genuke. Gure sarean
dauzenak, Industrialdeak sarean, aipatzeko batzuk dira: Gizaburuagakoa, Gernikakoa, Gallartakoa, Muskizen, Artean, Igorren, Zamudion, Elorrion, Mallabian Zaldibar-en Parke Teknologikoak beste sare bat da eta hiru lurraldeetan daude kokatuta. Hirurek Euskadiko Parke Teknologiko Sarea osatzen dute.

Enpresa parketan edo industriagune beharrizanak, zertan aldatu dira azkenengo 25 urteetan?

Bi aldetatik. Hasteko, enpresa-motak desberdinak dira. Hasi ginenean gehiengehienak enpresa txiki eta ertainak ziren eta pabilioien beharra zuten gehien bat. Eta azkenengo urteetan sumatzen dugu lurra ezkatzen dala, ia gehien bat. Pabilioi eraikia baino, lurzoru handiagoa, baina lurra gehien bat. Hori da aldaketa. Eta gero legediaren baldintzak ere asko aldatu dira: jasangarritasuna, ingurumaren errespetua,… horiek danak lehen malguagoak ziren eta denbora igaro ahala gure lanean ditugu egunero irizpide moduan.

 

Aitatu dugu, 2000 enpresatik gora direla, eta zeuek 2.093 kudeatzen dozuezala enpresa-guneetan. Enpresei zergaitik egiten jaken erakargarri gure industria-guneetara etortea?

Ba, gehienbat, nik uste dut gauza bigaitik. Lehengo eta behin, gure helburua ez da soilik poligonoak egitea, gure helburua da enpresak sustatzea eta gure proiektua, egitasmo guztietan, ez da bakarrik pabilioi bat nahiz lur bat eraikitzea. Gakoa da zein baldintzatan ematen diegun enpresei. Pabilioia bada, adibidez, 9-12 urteko finantzazinoa dute, pabilioi bera garantia bezala hartzen da eta baita bere proiektua; besterik ez. Eta horrek enpresei eta ekintzaileei nahiko erraztasun ematen die kokatzeko. Gero esartzeko lekuak eta eraikinak ondo eta kalitatez egindakoak dira, ordenatuta eta azpigitura-zerbitzu orokorrekin, kamioiak eta, ondo sartu eta mugi daitezen. Euren aktibitaterako
eskaintzen ditugun tokiak nahiko egokiak izaten dira gehienetan enpresentzat.

 

Zeuenean, 2.000 enpresa baino gehiago dagoz. Zein motatako enpresa dira, ertainak eta txikiak dira? Zelako ezaugarriak daukiez?

Gehienak enpresa ertainak eta txikiak dira. Eta gehienbat industria arlokoak edo industriarekin lotuta dauden zerbitzuak. Horiek dira gehienbat dauzkagun enpresak. Azken bi urteetan lurra ezkatu dute, ez hainbeste pabilioiak, eta aitatzekoa da 10.000 metro, 30.000 metroko eskariak izaten direla. Ez bakarrik logistika arloan, industria arloan ere bai. Gure eskaera-motak nahiko aldatu eta aldatzen ari dira azken urteotan.

 

Industriagune batzuk edo industriagune batzutako zona zaharberritu dira. Ez dakit adibideren bat ipini zeunke.

Hemen Bizkaian, Erandion Metalquimica enpresa zegoen tokian, Axpe poligonoan kokatuta. Orain dela, 25 urte, 1995.urtean, holako enpresa aktibitate gabekoa baina, ingurua kutsaturik zegoen. Euskadin eta Estatuan sortutako garapen jasangarriaren lehen esperientzia publikoa izan zen. Sprilur-en lana garbitzea eta berreraikitzea izan zen. Ingurumen eta grarapen aldetik inbertsio publiko ederra egin zen eta 2003tik hona eraikin industrialak daude, jarduera ekonomiko handia dutenak.

 

Lehen ingurumen-baldintzak oso malguak egoten zirela esan dozu eta orain orain zorrotzagoak direla. Zertan hobetu da arlo horretan? Ze baldintza bete behar dira gaur egun, batzuk zehaztearren?

Ba, adibidez, poligono batek ur-arloan ze eragina daukan, airearen kalidadea eta berdeguneak, bertoko animali eta espezieak, hau da, fauna eta flora. Orain bereizgarri horiek, danak, kontuan hartu behar dira industria-gune bat sustatukeran.

 

Pandemiaren eragina industria-guneetan ere nabaritu dala esango zenduke?

Bai, bai. Ezkerrak gure kasuan, ez dela hain beste nabaritu. Iaz laguntza programa bat martxan jarri genuen, eta enpresekin genituen alokairu eta errentak pixka bat atzeratzea adostu genuen. Gure industria-guneko enpresen % 10-15ek jaso zuten eta laguntza eskatu ziguten alokairua atzeratzeko. Beste asko nahiko ondo moldatu ziren. Sumatu da gehienbat telelana asko igo dala. Orain dela urtebete, urte t’erdi, gure parkeetan aparkatzea nahiko zaila izaten zen eta azkenengo urtean nahiko erreza izan da lekua aurkitzea. Kotxe gutxiago
zegoen eta horrek esan nahi zuen enpresek jarraitzen zutela lanean, baina bakoitzak bere etxetik.

 

Enpresa gune bakar batean dagozan industrien artean elkarlana dago, auzolanik egiten da?

Gure erronka bat da, poligonoko enpresek elkarlana egitea baina ez bakarrik euren artean salmentak egitea. Elkarlan horrek poligonoaren hobekuntzarako, poligonoaren interesean izatea. Adibidez, eraikinaren interesa mantentzea, industria-gune ingurua garbi izatea, energia aurresteko ekimenak….eta abar. Horiek oraindik amalez ez daude oso oso zabalduta. Kasu askotan enpresen barne dago.

 

Eta digitalizazinoan eta energiaren eraginkortasunean aldaketarik aurreikusten dozue?

Guk gure aldetik ekintza batzuk ere egin ditugu; adibidez, gure industriaguneko eraikineko teilatuetan badaude energia jasangarrirako eguzki-plaka batzuk, toki batzuetan EVE-Energia Euskal Erakundeak jarritakoak dira, baina beste batzuk guk jarritakoak. Orain dela hamabi urte, energía egiteko primak moztu ziren eta EVErekin batera aztertu genuen nola sustatu eta nola eman energía jasangarriaren aldeko pausuak. Ihobe sozietatearekin ere sustatu ditugu proiektu batzuk, gure lurra eraginkortasun eta inguremen aldetik jasangarri izateko.

Enpresa-parkeak Europako Funtsei probetxua atera ahal izango deutsiela, uste duzu? Eta hori horrela bada, zeintzuk hobetu leikez?

Eusko Jaurlaritzak baditu proiektuak Euskadi Next Planean. Guk parte hartu nahi dogu Europako Funts horietan, eta hainbaten parte hartuko dugu. Zein arlotan? Gehienbat poligonoak berritzen eta poligonoak gaurkotzen. Haud da, instalazio eta bai energia kontuetan. Gure erronka da proiektuak ateratzea hemendik hiru-lau-bost urtera. Gainera, Euskal Autonomi Erkidegoan lur barririk ezin da sustatu, daukaguna daukagu eta hor dago gure jokoa.

(Bizkaia Irratiak egindako elkarrizketatik)

Lotutako albisteak

Jorge García Betanzos, CEO de RUNNEA 11 iraila, 2024 Azpiegiturak
Runneak bere 10. urteurrena ospatuko du eta Awin Power 100ean aitortua izan da
Irakurri gehiago
23 abuztua, 2024 Azpiegiturak
Manex 4.0-HRE Automationek “Espezializazio estrategikoa” saria jaso du 2024 Toribio Echevarria sarietan
Irakurri gehiago
23 maiatza, 2024 Azpiegiturak
Euskadik etorkizuneko ibilgailua bultzatu du bere lehen Fabrikazio Aurreratuko Zentroarekin
Irakurri gehiago
9 maiatza, 2024 Azpiegiturak
Egoingo lau proiektutatik bat atzerritik iristen da dagoeneko
Irakurri gehiago
29 urtarrila, 2024 Azpiegiturak
Prosertek, itsasontzi bat atrakatuta geratzeko arriskua aurreikusteko Adimen Artifiziala
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak